IÑIGO URKULLUK badu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko aukera asko, inkestek diotenez EAJk irabaziko baititu hauteskundeak eta, beraz, bakarka, EH Bildurekin edo PSE-EErekin gobernua osatzeko aukera asko du. Ez da ahaztu behar, alabaina, garai aldakorrak bizi ditugula maila guztietan, gogorrak herritarrentzat eta aldaketa eskaera handia dela politika munduarekiko. Hortik etor dakieke ezustekoa jeltzaleei. Kontrajarria dirudi herritarrek aldaketa nahi izatea eta gero EAJ hautatzea, euskal instituzioetan betikoa den alderdia, baina jeltzaleek ondo lortzen dute hautesleei segurtasunaren irudia igortzea. Hori Eusko Legebiltzarrerako hauteskundez hauteskunde ematen den fenomenoa da, baina oraingoan gainera, hersturak Patxi Lopez higatu du eta ez Urkullu.
Laura Mintegik ez ei ditu hauteskundeak irabaziko, inkesta batek ere ez dio halako aukerarik ematen, eta gainera, EH Bilduk eserleku gehiago lortuta ere, gaitza litzateke berak lehendakaritza eskuratzea, batez ere besteek utziko ez lioketelako. Ez dirudi EAJk berriz Gipuzkoako Diputazioko egoera errepikatuko lukeenik, areago Eusko Jaurlaritzarekin. Edozein modutan, ETAren ondorengo euskal politika ezustekoen kutxa ere bada: norbaitek gogoratzen al du zein inkestetan iragartzen zen Juan Carlos Izagirre eta Martin Garitano izango zirela Donostiako alkate eta Foru Aldundiko ahaldun nagusi?
Hala ere, badirudi Mintegirentzat emaitza ona litzatekeela Urkullurengandik ahalik eta gertuen izatea. Eta inkesta batzuen arabera, hori posible da: Naiz eta Gara-rentzat Aztikerrek argitaratzen duen azterketan EH Bildu EAJrantz urreratzen arituko litzateke. Eta posible da, bai. Bi klabe garrantzitsu egon daitezke horretarako.
Bata da, orain arte Bildu edo Amaiurrera hurbildu ez den ezkerreko herritar multzo batek pentsatzea EH Bilduk bestelako politikak egin ditzakeela. Beste klabea Kataluniako independentzia bafadatan da, eta hauek hainbat herritar soberanismoaren aldeko hautu argira eramatea, eta hori EH Bildu da. Jeltzaleen duda-muden aldean, independentzia aldarrikapena argia da EH Bildun, naiz eta gero ez den sakontzen zeren independentziaz ari diren, hori gai sakon eta korapilatsuagoa delako. Azkenik, eta faktore hau inkestetan agertzen ez bada ere, ez da baztertu behar hiru hautagaietatik emakume bakarra izateak emakumezko askoren aurrean izan dezakeen tiradizoa.
IRABAZLEARENA baino kitzikagarriagoak izan litezke aliantzen kontuak, ezinbestekoak izango baitira: zein makulurekin gobernatuko du irabazleak? EAJ bada, PSE-EE edo EH Bildurekin? Edo, zenbakiek ematen badute, PPrekin? Dena da gaitza. Krisiari begira, Bildurekin baino popular eta sozialistekin jardutea logikoagoa litzateke, bien erreformak sostengatu izan baititu EAJk; eta, azken finean, beste biak bezala, eroso dagoelako egungo sistema ekonomiko honetan. Baina eragozpenak ere badira: nola lotu euskal lurretan behintzat kiratsa darion PPrekin? Nola zubi guztiak apurtuta ei dituen PSErekin?
EAJ-EH Bildu gobernua izango da aukerarik gaitzena. Hainbat proiektu handitan eta eredu sozialetan dauden desberdintasun handiek biziki zailtzen dute elkarrekin aritzea. Edonola, izan Gobernutik, izan Legebiltzarretik, agertuko den nagusitasun abertzalea herri honen izaeran giltzarri diren eremuak ondo finkatzeko baliatu beharko litzateke legealdia. Ez egitea barkaezina litzateke. Krisiaren aurkako borroka lehenetsi beharko da, bai, baina abagune berezi hau profitatu behar da baita ere bake prozesuan sakondu eta gatazkaren kapitulu latzenak behin-betiko ixteko, batez ere biktima eta presoei dagozkienak.
Azkenik, urriaren 21ak egia bat eta gezur bat oso agerian utziko ditu. Egia honakoa: hainbat arrazoirengatik estalita egon den EAEko herritarren izaera abertzalea argi azaleratzen dela aspaldikoz. Madrilek ere badaki hori, eta horra hurrengorako iragarri duen hauteskunde erreforma kolonialista. Eta hau gezurra: Patxi Lopezen Gobernuak amaitu duela ETArekin. Ez da zalantzarik Espainiako Gobernuaren errepresioak izan duela eraginik ETAren erabakian, baina Bilduk, Amaiurrek eta orain EH Bilduk gero eta ageriago uzten duten moduan, ezker abertzalearen aldaketa izan da giltzarri ETAren erabaki horretan. Bakoitzari berea.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
No va actuar correctament, calia prendre mesures, si no, no aprenem. Pel que sembla, no s'adonava de l'impacte del que havia fet, continuava normal, a vegades amb un aspecte més feliç que els que li envoltaven. A més, parla massa alt, això no li agrada a ningú. Com les... [+]
El Departament d'Educació no entén per què els treballadors del públic hem anat a la vaga. Pregunta al sindicat LAB. Aquest sindicat va signar un acord amb el Departament a l'abril de 2023. Dos anys més tard han anomenat a la vaga perquè, al contrari que en anteriors... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Professor d'Història en homenatge a un ex company que acaba de jubilar-se. Bravo i més brau!
Les lleis educatives subratllen la importància de fomentar el pensament crític en l'alumnat. Però el claustre de professors, en un temps un espai de debat d'idees i contrast de... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Naixement 7 de febrer de 1965. La força aèria estatunidenca va usar per primera vegada el napalma contra la població civil. No era la primera vegada que s'utilitzava gasolina gelatinosa. Van començar a llançar-se amb bombes en la Segona Guerra Mundial i, a Vietnam, la van... [+]
Mentre escrivia aquesta columna, he hagut de canviar el tema, perquè la meva atenció s'ha vist afectada pels aranzels de Trump. Necessitareu poques explicacions, és nou en tots els llocs, ha imposat als productes xinesos un 10% i als productes canadencs i mexicans un 25%. El... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]