Argiaren aurreko zenbakian, 2339.enean, Markel Olano Gipuzkoako batzarkide eta ahaldun nagusi ohiak hautsak harrotzeaz hitz egin zigun: “Euskaldun garenok egiten dugun irakurketa da komunikazioa euskara hutsean egiten duzunean hautsak harrotzen direla. Adibidez, prentsaurrekoan komunikazio alorreko profesionalari euskara hutsean egiten badiozu, harentzat erasoa da, konturatzen da profesionalki zerbait falta zaiola”.
Bada, Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza politikari dagokionez ezagutarazi dituen neurriek beste hainbeste eragin dute. Emandako pausoen zerrenda eta nolakotasuna luzea da –besteak beste, 49.234 gipuzkoarrek eta 643 enpresek Ogasunarekin euskara hutsean aritzeko eskaria egin dute–. Alabaina, beste behin bazterrak nahastu dira prentsaurrekoetan hizkuntzak nola landuko dituzten adierazi dutenean.
Aditu taldeak osatzen ez badu ere ETB2ko Ni más ni menos telebista saioko solasaldia, tertulian agerian geratu zen euskararen normalizazioa bakoitzak nahi duen bezala ulertzen duela. Hasteko, Klaudio Landa aurkezleak ez zuen gaia ondo azaldu: ez da gauza bera esatea Diputazioak hemendik aurrera prentsaurrekoak euskara hutsean egingo dituela erabaki duela, edo esatea prentsaurrekoetan euskarak izango duela lehentasuna eta euskara ulertzen ez duten kazetariek aldibereko itzulpen zerbitzua izango dutela. Lerdokeria ugari entzun genuen solaskide batzuen ahotik –prentsaurrekoetarako neurria aldeanadatzat jo zuen batek– eta beste batzuek ahal zutena egin zuten Diputazioaren erabakia babesteko. Gehien gustatu zitzaidana Muxikako Arkaitz izan zen, telefonoz bestaldetik, platoko tertuliakideek ez bezala, patxada galdu gabe eta errespetuz azalpen ederrak eman baitzituen. Sarri asko buru-bihotzetan daukaguna hitzez nola argumentatu asmatu ezinik ibiltzen gara, nahiz eta justizia eske gabiltzala jakitun izan, eta nahiz eta jakin erasoa gupidagabea eta zentzugabea izango dela.
Soziolinguistika ikastaroen beharrean gaude.
En les últimes setmanes i mesos, tot tipus d'organitzacions polítiques, econòmiques i empresarials han aixecat sense parar els crits de guerra. Però si la intenció d'aquest soroll fragorós fos no deixar-nos pensar amb claredat i la por confondre la nostra anàlisi? Tractem... [+]
Éssers Transparents Quan:
20 d'abril.
On: Plaza del Castell de Pamplona.
-----------------------------------------------
Falta mitja hora perquè comenci el concert en la Plaça del Castell de Pamplona, però encara està mig buit, ja que està plovent. Encara que sigui de... [+]