Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Erraldoiaren gizatasuna aldarrikatuko dute txotxongiloek

  • David Azurza konpositoreak eta Koldo Izagirre idazleak elkarlanean mamitu duten diskoa da Altzoko Haundia, txikien opera. Joan den ekainean aurkeztu zuten CDa eta hurrengo urte amaierarako obra oholtzara eraman nahi dute abesbatza, musikariak, kantariak eta txotxongiloak elkartuko dituen ikuskizunean.

David Azurza konpositorea Tolosako Topic zentroan.
David Azurza konpositorea Tolosako Topic zentroan.

Topic-en, 2009an ateak zabaldu zituen Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroan elkartu gara David Azurza konpositore, ahots teknikako irakasle, hainbat ahots taldetako abeslari eta Hodei Truk Tolosako ume abesbatzaren zuzendariarekin. Azurza gizon emankorra da, inondik ere. Muntaia eszeniko-musikal ugaritan parte hartu du, Oihu hau izeneko webgunea eratu zuen musika korala zabaldu eta argitaratzeko, eta sari andana jasotakoa da. Abesbatzen entsegu gelan eta txotxongiloen erakusketako panpina artean ibili gara konpositorearekin, diskoaren entzunalditik oroimenean geratu zaizkigun doinu saltariek batetik bestera garamatzatela sentituz.

“Atsegina. Entzuten erraza. Polita”, izan dira diskoa entzundako zenbaiten iritziak Azurzak dioskunez. Ez alferrik, CDa mimoz landu dute estudioan eta luxuzko kolaboratzaileak izan ditu. Alabaina, proiektuaren helburu nagusia opera oholtzara eramatea da, diru laguntzak eta bestelako prestaketak ondo lotu eta hurrengo urte amaierarako, aurreikusten dutenez. Euskal Herriko antzokietan hasi eta, erdaretara eramatearekin batera, mundu zabalera gero. “Gure Altzoko erraldoia Europan zehar zabaldu nahi dugu, eta ahal bada, erraldoiak egindako bidaia bera egin dezala. Internazionalago egiten lagunduko du, gainera, zuzendaria mexikarra izateak”. Manuel Marquez mexikarra izango da, hain zuzen, eszenako zuzendaria eta berak egingo ditu txotxongiloak ere, bai eta diseinatuko ikuskizuna. Eszena ez da makala irudikatzen. Batetik, Hodei Truk umeen koroa egongo da. Bestetik, txotxongiloak rolak jokatzen eta kantari eta interprete denak oholtzan biolin, flauta, akordeoi, perkusio eta klarinete baxuaren zuzeneko doinuekin. Gainera, Izagirreren letrei eta Azurzaren konposizio zein abesbatza zuzentzeko lanei gehitu behar zaie Maite Arruabarrena mezzosopranoak Maria Christina erreginari eta Liverpooleko Haundiari ipini dizkien ahotsak. Jagoba Fadrique baritonoa izan da, aldiz, Altzoko Haundia eta parte hartzaileen artean Anjel Alkain eta Kike Amonarriz aipa daitezke. Prozesua luzea izan da, luzea izan denez.
Azurzak Eusko Jaurlaritzan diru laguntza bat eskatu zuen konposizio proiektuetarako, eta idazle pasaitarrak antzerki testuak egiteko beste laguntza bat. “Koldok faszikuluka bidaltzen zizkidan aurrerapenak eta nik haiekin egiten nuen aitzina. Obra egokituz joan ginen, harik eta tamaina eta dimentsio erabilgarria eman genion arte, umeentzako ikuskizun batek, gutxi asko, ez bailuke ordubete baino gehiago iraun behar”. Diskoaren entzunaldian ohartu gara abesbatzako ia partaide guztiak neskak direla. “Ohikoa da. Askotan, neskek egin behar izaten dituzte mutilen paperak” azaldu digu Azurzak. “Gizartearen eraginez, dantzan gertatu bezala, mutikoak ez dira korura hainbeste gerturatzen”.

Altzoko Haundia

Altzoko Ipintza Zaharra baserriko semea izan zen Miel Joakin Eleizegi (1818-1861). Helduarora iristean gaixotasun baten ondorioz hazteari ekin zion eta bere garaiko gizon altuenetakoa bihurtu zen, 2,42 metroko garaierarekin. Tolosaldean erraldoi bat bazelako entzuteak erakarrita, eta sortzen zuen jakin-minak akuilaturik, Miel Joakin erakusgarri bezala baliatuko zuen elkarte bat sortu zuen hainbat gizonek. Firmarazi zioten kontratua eta han irten zen Altzotarra mundura. Herriz herri abiatu, Espainiara ailegatu, eta Europan erakustaldiak egiten amaitu zuen. Londresen aitari esan omen zion esaldi gogoangarria belaunez belaun iragan da: “Aita, goazen etxera!”. Etxearen eta herriaren mira bazituen, baina horrez gain, ezberdinaren sufrimendua islatzen ederki jakin du Izagirrek idatzi dituen bertsoetan, nahiz komikotasunak, bidaiaren abenturak eta Haundiaren ondradutasunak gozatu egin duten erraldoiaren drama. Pertsonaia maitagarriak dira Izagirrerenak. Haundia, bere ibilian, Frantziako Louis Philippe erregearekin solastatuko da, Ingalaterrako Haundiarekin borrokan jardungo du eta itsaso zabala ere ezagutuko du. CDaren aurkezpen egunean idazleak berak aipatu zuen erraldoia gizatasunaren alderditik ez dela ia apenas landu gurean, ez bada maila etnografiko edo dibulgatiboan, eta lan berri honek bide eman dezakeela, hain zuzen, aspektu horretan sakontzeko. Azurzak hautatu zuen, alabaina, pertsonaia: “Umetan senitartekoekin txangoan Altzoko Haundiaren erliebea ikustera joaten ginen. Gero jakin dut bere irudia oso gutxi erabili dela komikietan, istorioetan, ipuinetan” berretsi digu pasaitarraren ideia. Atentzioa eman dit herriak erraldoiari zion maitasunak: “Joan zen baina hemen dabil/ Miel Joakin ez da hil/ Miel Joakin hemen da/ hormako arrastoan/ Haundia bizi baita/ txiki denen altzoan” dio agur kantuak herriaren ahots hunkituan. Horrekin batera, Miel Joakinek zuen on fama ez zen nolanahikoa. Errepara, bestela, Bihotz Haundi kantaren pasarteari: “Hanka-luze Bai!/ begi-luze ez!/ beso-luze Bai!/ esku-luze Ez!/ lepo-luze Bai!/ Mihi luze ez!/ esker Luze Bai! Bai! Bai”.

Opera, genero ezezaguna

Aurrerantzean, Donostia 2016ko proiektuaren baitan txertaturik dagoen obra bideratzeaz Tolosako Ekinbide etxea arduratuko da, eurek luzatu baitzioten Azurzari, hain justu, herrian antolatzen diren txotxongilo astea eta koru lehiaketa uztartzeko ideia. Izan badira umeentzako opera programazioak Bilboko Arriaga antzokian, eta han-hemenka, izaten da aukera opera ikuskizunak gozatzeko, baina entzule asko opera generotik urrun bizi da. Horren adierazle dira Azurzak hastapenetan sentitu zituen kontraesanak. “Hasieran beldur nintzen jendeak opera baten aurrean izango zuen jarreraz. Aspergarri epaituko zuten beldur nintzen. Musikala edo ipuina zela esatea pentsatu nuen orduan, baina ondo hausnartuz gero, zertarako egin horrelakorik. Opera bat da eta aurreiritziak dira operarekiko jarrera markatzen duten bakarrak”. Altzo herriko umeekin CDaren entzunaldia egin zutenean argi geratu zitzaien aurreiritzien atzeramendua. Umeek doinuak eta istorioa berehala harrapatu zituztela argitu digu Azurzak eta bizkor batean sartu zirela erraldoiaren azalean, hark sentitzen zuena sentituz. “Umeek esaten zieten gurasoei Miel Joakini gertatutakoa igoal gertatuko zitzaiela eurei ere” gogoratu du barre artean. Proiektuaren berri izan ez dutenek Altzokohaundiaopera.blogspot.com helbidean dute informazio guztia. Espero dugu laster Altzoko Haundia eta bere lagun txotxongiloak Euskal Herriko antzokietan saltari ikustea. Has eta haz dadila ikuskizuna.


Últimes
2025-01-30 | Julene Flamarique
Exigiran responsabilitats en el cinquè aniversari de la tragèdia de Zaldibar
Aquest diumenge se celebrarà una concentració en el barri Eitzaga de Zaldibar per a recordar a Joaquín Beltrán i Alberto Sololuze i demanar responsabilitats pel desastre. Els veïns de Zaldibar Argitu han denunciat que el despreniment es va deure a “l'avarícia dels... [+]

Esperen més sancions en el cas de la casa de l'ex regidor del PNB de Zarautz
La plataforma SOS Talaimendi ha afirmat que la sentència del TSJPV "no deixa cap escletxa" i ha afirmat que "queden algunes decisions arbitràries i gairebé delictives que encara no han rebut la sanció legal que es mereix". Entre altres, assenyala que diverses llicències... [+]

2025-01-30 | Leire Ibar
Criden a omplir els carrers de Bilbao, Vitòria-Gasteiz i Donostia-Sant Sebastià l'1 de febrer en defensa de la sanitat pública
La Plataforma Ciutadana per la Salut Pública (OPA) ha convocat manifestacions per al pròxim 1 de febrer a Bilbao. Han cridat a mobilitzar-se per a fer front a la privatització de la sanitat, reforçar l'atenció primària, millorar les condicions dels treballadors sanitaris,... [+]

2025-01-30 | Julene Flamarique
“Hem guanyat”: El Sindicat Socialista d'Habitatge de la Comarca de Pamplona paralitza el desnonament de Burlada
Una dona víctima de violència de gènere i els seus cinc fills, tres d'ells menors de divuit anys, han estat desnonats aquest dijous al matí de l'habitatge familiar. No s'ha produït l'acomiadament al·legant que no hi havia condicions perquè es dugués a terme la decisió,... [+]

Retiren les sancions als ertzaines dels donostiarres condemnats per parlar en basc
El Govern Basc ha retirat les multes als ciutadans de Donostia-Sant Sebastià que van ser condemnats per parlar en basc als ertzaines. Manex Ratlla i Amaia Abendaño, tres ciutadans anònims, han confirmat a aquest mitjà de comunicació que els han retirat les multes que els... [+]

2025-01-30 | Leire Ibar
La Comissió de Basca d'EiTB denúncia que s'ha descartat la petició del basc en els llocs directius
La Comissió de Basca d'EiTB ha mostrat la seva repulsa pels processos selectius que s'han dut a terme durant els últims mesos. Segons han denunciat, s'han seleccionat a tres persones que no tenen el nivell C1 de basc per a llocs importants: Direcció d'EITB Mitjana, direcció de... [+]

ADIF diu que les situacions d'esclavitud laboral denunciades en les obres del TAV són "falses"
Després de l'escandalós testimoniatge d'AHT Gelditu que denúncia que hi ha situacions d'esclavitud laboral en les obres del Tren d'Alta Velocitat de Navarra, la societat promotora d'aquestes obres, Adif, ha hagut de respondre públicament: -És mentida.

2025-01-30 | Aiaraldea
L'Ajuntament d'Amurrio renúncia a incloure en els pressupostos municipals de 2025 la subvenció d'Aiaraldea Komunikazio
El Ple Municipal d'aquest dijous debatrà i votarà els pressupostos de l'Ajuntament d'Amurrio per a 2025 i, una vegada més, el Govern Municipal s'ha negat a restablir el conveni i la subvenció d'Aiaraldea Komunikabideak.

2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, nova proposta de mobilitat cooperativa a la Comarca de Pamplona
Kar Kar Car, cooperativa d'usuaris de cotxes elèctrics, està ampliant la seva flota de vehicles i ampliant el seu servei a la Comarca de Pamplona.

Els treballadors de Laguardia continuaran mobilitzant-se davant les "falses promeses" de les institucions
L'empresa de Llodio va iniciar dimecres passat el procés de refredament del forn, avalat per tècnics del Govern Basc. Els treballadors s'han mostrat "indignats" i "enganyats" per l'actitud de les institucions: "El que havia d'haver anat a protegir-nos i estar al costat dels... [+]

2025-01-30 | Gedar
El grup El Canastea Raimundo serà jutjat el 12 de febrer
La cançó Beef D'Alda, creada per a denunciar l'actitud autoritària de l'Ajuntament d'Estella, ha estat processada en aquest sentit. A més de reivindicar la llibertat d'expressió, la banda ha anunciat que està preparant un programa per al pròxim 8 de febrer.

Portant a les generacions futures sobre rodes a Vitòria
A través de la iniciativa Bizieskola, la cooperativa Eramen de Vitòria-Gasteiz ha començat aquest curs la formació de nens i nenes dels col·legis per a circular amb bicicleta de manera segura i independent. Participa en la iniciativa juntament amb l'Ajuntament de... [+]

Diverses ambaixades d'Occident al Congo se sumen a les protestes contra el M23
El grup armat ha entrat i s'ha fet amb la Goma de Kivu Nord, en la capital congolesa. L'expansió segueix el seu curs i ara es dirigeixen a la capital de Bukavu Sud-Kivu. Els ciutadans han sortit al carrer per a protestar contra el M23 i contra el suport de Ruanda i Occident a... [+]

2025-01-30 | Axier Lopez
Escoles sense mòbil al Brasil
La invasió de pantalles en les nostres vides s'ha accelerat en els últims anys. A Euskal Herria, d'una banda, volem que hi hagi “pantalles en basca” per a augmentar l'oferta audiovisual, i d'altra banda, ens organitzem a les escoles per a reduir els espais que han guanyat les... [+]

2025-01-29 | Julene Flamarique
Comença una vaga indefinida contra l'expulsió de 104 treballadors de l'empresa MFS de Trapagaran
ELA i LAB han rebutjat l'ere i han demanat la retirada d'aquest. Tots dos sindicats recorden que en 2023 van aconseguir paralitzar mesures similars a través de mobilitzacions

Eguneraketa berriak daude