Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Praktikan ez dugu nahikoa baliabiderik izango legeak baztertzen dituenak artatzeko"

  • Agiririk ez duten etorkinak osasun sistema publikotik at utzi ditu Espainiako Gobernuaren dekretuak. Kode deontologikoa eta kontzientzia-objekziorako aukera eskutan, neurria ez dutela beteko sinatu dute hainbat medikuk, horien artean Ivan Vergarak.

Ivan VergaraEnrique Baigorri

Inoiz kotizatu ez duten 26 urtetik gorakoak ere sistema publikotik kanpo utzi nahi zituen dekretuak, baina azkenean mantendu egingo ditu, baldin eta diru-sarrerarik ez dutela dioen ziurtagiria lortzen badute Gizarte Segurantzan. Eusko Jaurlaritzak adierazi du EAEn ez dela indarrean sartuko etorkinak baztertzen dituen dekretua, bai ordea Nafarroan. Familia eta Lehen Arreta Medikuntzako Nafarroako Elkarteko presidentea da Ivan Vergara. 350 kide dituen elkarteak berak bultzatu du kanpaina foru erkidegoan eta dagoeneko Lehen Arretako 45 mediku eta erizainek egin dute bat.

Zein prozesu jarraitu duzue dekretuaren aurka objektatzeko?

Estatuko Familia Medikuntzako Konfederazioak Interneten duen formularioa bete behar da eta datuak Konfederazioari iristen zaizkio zuzenean. Dagokion erkidegoko Medikuen Elkargo Ofizialera eta Osasun Kontseilaritzara bideratzen dira gero datuok. Dekretuarekiko medikuak hartu duen jarrera idatzita geratzen da, legeak kanpoan uzten dituenak artatzen jarraituko dugula, baina praktikan ez dago nahikoa baliabiderik horretarako. Ezin diezu errezetarik luzatu, ez dutelako Gizarte Segurantzarik, eta botikak erosteko dirurik ez dute izango agian, ezin dituzu proba osagarriak egitera edo beste osasun zentro bateko kontsultara bidali… Paziente horien historia klinikorik ere ez daukagu, ospitale askotan ezabatu egin dituzte dagoeneko, eta gaur egun dena informatizatuta dagoenez… Horregatik, batez ere aldarrikapena da ekimen honen helburua, profesionalek egindako presioaren bidez dekretua aldaraztea. Arazoa ikusarazi nahi dugu, gizarteak kontzientzia har dezan, dekretuaren aurka indarrak bateratzeko.

Praktikan orduan, zer da egin dezakezuena?

Agiririk ez duen etorkina etorriko balitzait –ez nuke izango bere historia klinikorik, datu-basean ez dagoelako–, artatu egingo nuke, baina ditudan baliabideekin. Alegia, kontsultan dudanarekin moldatu beharko nintzateke. Osasun zentroan mugatuak dira baliabideak, nora joan daitekeen gomendatu ahalko nioke, zer egin dezakeen, baina askoz gehiagorik ez, bere patrikatik ordaindu beharko lituzkeelako hortik aurrerakoak.

Zein arrazoi daude plantorako?

Arrazoi etikoez gain, hainbat legeren aurkakoa da dekretua eta osasunaren aldetik, kanpoan geratu den taldeari bakarrik ez, guztioi eragiten digu erabakiak, gaixotasun kutsakor eta infekziosoen kasuan adibidez. Pazientearen jarraipena egiteari uzten bazaio, kontrolatu gabeko infekzio-guneak egon daitezke, txertorik ere ez dute jasoko eta eragina izan dezake gizarte osoan. Gaur bertan, tuberkulosiak jotako etorkin talde bat artatu dut, eta horietako batzuek ez dute agiririk. Legea martxan dela gertatzen bazait, zeinek ordainduko die tuberkulosiaren aurkako tratamendua? Eta ospitaleratzen badituzte zer egingo dute, tratamendurik gabe kalean utzi? HIESa duten etorkinak ditugu, zer egingo diegu, tratamendua kendu?

Ekonomikoki neurri jasangarria dela diote Gobernutik, baina ez da hala, etorkinen taldea gehienbat lanera etortzen den jende gazte osasuntsua delako eta ikerketa pila bat ditugu argi uzten dutenak bertako herritarrek baino gutxiago erabiltzen dituztela baliabideak. Aldiz, gaixotasunak okerrera egin aurretik ez artatzeak eta ez prebenitzeak ekar dezake larrialditan edo ospitalean bukatzea, eta ondorioz gaitzagoa eta garestiagoa izatea prozesua, gaixotasuna kutsatzeaz eta zabaltzeaz gain. Jasangarria, hortaz, ez da inolaz ere.

Kode deontologikoak zein indar du legearen aurrean?

Ezin dira kontraesanean egon. Kode deontologikoa jokamolde etikoen arau zerrenda da, eta herritarrak artatzeko ahalmena eta eskubidea ematen digu. Kodeak dio, adibidez, artatutako pazientea ezin dela artatzeari utzi. Pazientearen ongizatea, justizia soziala, ekitatea, autonomia pertsonala… bermatzen ditu; medikuak gizartearekin duen kontratua da, gizarteak medikuari ematen dion konfiantzaren iturri, eta legeak dioena dioela, ezin dut premisa horien aurka egin. Gainera, kode deontologikoaren aurka joateaz gain, dekretua hainbat legerekin kontraesanean dagoela esango nuke, giza eskubideen legeekin, esaterako, edo Espainiako Konstituzioko hainbat atalekin. Kode penalak berak jasotzen du sorospenerako betebeharra eta osasun arloko profesional orori eragiten digu. Laguntzeko betebeharra daukagu.

Orduan, herritarrek laguntza jasotzeko duten eskubidearen aurka egiten du dekretuak.

Hala da, dekretuak salbuesten dituen kasuetan ezik (haurrak, larrialdiak eta haurdunaldiak) hainbati ukatu egiten dielako artatuak izateko duten eskubidea. Kurioski, profesional liberal autonomoek mutualitate pribatua zuten orain arte eta osasun zerbitzu publikoaz baliatzeko kuota bat ordaintzen zuten, baina arau honekin ez dute kuota ordaindu behar, zuzenean integratzen ditu osasun zerbitzuan. Esanguratsua da arauak batzuekin eta besteekin nola jokatzen duen.

Agintariek esan dizuete legea hautsi nahi izanez gero, orduz kanpo eta baliabide propioekin egiteko.

Baina hori ohikoa da bestela ere, medikuntza bokaziozkoa da eta orduz kanpo geratu behar baduzu luzatu egin direlako kontsultak, horrela egiten duzu. Kontzientzia-objekzioarekin administrazioari esaten ari zara lege jakin batekin ez zaudela ados eta ez duzula zigortua izan nahi hori ez betetzeagatik. Eta hain juxtu, lanordutan eta enpresaren baliabideekin aritzeko da kontzientzia-objekzioa; lanorduetatik kanpo eta nire baliabideekin norbait artatzeko, ez dut ezer objektatu beharrik.

Nafarroako Gobernuak laguntza programa abiatuko du agiririk gabeko etorkinen arretarako, baldin eta etorkinak 532 euro baino gutxiago kobratzen badu hilean, urtebete baldin badarama Nafarroan erroldatuta eta aurrekari penalik ez baldin badauka.

Osasun publikoak zenbat eta jende gehiago artatzea ahalbidetzen duen edozein neurri baikorra da. Hala ere, helburuarekin zerikusirik ez duten baldintzak eskatzen zaizkie: hain juxtu, arreta gehiago beharko du aurrekari penalak dituenak, ziurrenik baldintza okerragoetan bizi delako eta osasun arazo handiagoak izan ditzakeelako; diru-sarrerena ere zentzugabea da, etorkin ilegala bada ez duelako diru-sarrera deklaraturik izango; eta urtebetez erroldatuta izateko eskaera argudiatzeko diote bestela edozein erroldatuko dela Nafarroan, baina ez diot zentzu handirik ikusten, lehen aipatu moduan etorkinek oro har gutxi kontsumitzen dituztelako baliabideak.

Zein ondorio izan ditzake objekzioak?

Kontratatuta zauzkan enpresari eskaintzen diozun denbora eta enpresa horren baliabideak legez kanpo erabiliko dituzun momentutik, ondorioak egon daitezke. Espedienteak irekitzea eta halakoak.
Abortuaren aurka, kontzientzia-objekzioa zabaldua dago Nafarroako medikuen artean. Objekzio parekideak dira?
Egia da konplexua dela Nafarroan abortuaren gaia, baina behintzat aukera dago pazientea artatzeko, nahiz eta beste erkidego batera joan behar duen eta horrek koste pertsonal eta ekonomikoa eragin, baita deserosotasuna eta estigma soziala ere. Kasu honetan, ordea, ezin duzu beste inora bidali, ezin zaio inon artatu...

Abortua bakarrik ez, eutanasia, lagundutako heriotza, ama-zelulen erabilera… Eztabaida etiko ugari sortu da azken urteotan medikuntzan. Nola egiten dio aurre medikuak hauei guztiei? Mediku Elkargoan jorratzen al duzue gaia?

Kode deontologikoaz diharduen kabinetea du Elkargoak eta aholkua eman diezazuke halakoetan, baina gaia askoz bortitzagoa da oraingoan. Berehala egokituko zaigu paziente bat izatea kontsultan zeina ezin dugun artatu, legearen arabera. Gogorra da gero!

Dekretua bertan behera uzteko beste ekimenik jarriko duzue martxan?

Badakigu borroka luzea izango dela, urratsez urrats egin beharrekoa, eta aukera berriak ari gara aztertzen, ezin garelako orain bezala geratu, egun batetik bestera etor dakiguke dekretuak baztertzen duen paziente hauetako bat eta ez dugu jakingo nola jokatu.

"Krisi garaian errazago dute osasun sistema desegitea"

Benetako aurrezterik ez badakar, zergatik uste duzu hartu duela halako erabakia Gobernuak?

Agintariei galdetu beharko litzaieke, baina nire ustez biztanle sektore jakinak jartzen ari dira jomugan, batzuetan etorkinak dira eta bestetan funtzionarioak gara. Gainera, krisi garaiotan badirudi errazago dutela orain arte ezagutu dugun osasun sistema desegitea. Nafarroan etorkinei esan zaie artatuak izan nahi badute 700 euro inguru ordaindu behar dutela langile badira eta 2.000 bat euro pentsionista izanez gero. Hori azkenean aseguru pribatua da! Osasun publiko unibertsala pribatizatzeko bideak irekitzen dira. Iaz arte bilatzen zena osasun unibertsala zen, herritar izateagatik edozeinek artatua izateko duen eskubidea, eta orain berriz diskurtsoa da aseguruduna baino ez artatzea; ez du zentzurik, osasuna zerga orokorretatik ordaintzen delako, ez du Gizarte Segurantzak ordaintzen. Etorkin hauek zergak ordaintzen dituzte, eta zergak ordainduz gero, Estatuari ez badiote ezer zor, osasun sistema publikora jotzeko gainerakoen aukera berberak izan beharko lituzkete.

Etorkinen arreta pribatizatu badute, beste jende askorena pribatizatu dezakete gero, eta osasuna pribatizatuz gero, hezkuntza eta beste makina bat zerbitzu pribatizatzera jo daiteke. Nire susmoak ditut sistema publikoaren pribatizazioa dagoela honen guztiaren atzean. Eta eraginkortasunaren argudioa ez da balekoa, gure osasun sistema publikoa eraginkorra baita. Oinarrizko zerbitzuaz hitz egiten ere hasi dira dagoeneko: sistemak oinarrizko zerbitzuak hartzea bere gain, eta hortik aurrerakoak norberak ordaintzea. Horrela jarraitzen badugu, sistema paraleloak sortuko dira: bata oinarrizkoa, kasik benefizentziazkoa behartsuentzat, eta bestea ordaindu dezakeenarentzat, aberatsentzako osasun zerbitzu pribatuak.
 


T'interessa pel canal: HIESa
2024-12-05 | Julene Flamarique
Cada any es detecten 30-40 nous casos de sida a Navarra
La directora general de Salut de Navarra ha subratllat la importància de fer abans aquests diagnòstics perquè no hi hagi menys contagis en la Comunitat Foral. El Departament de Salut ha posat el focus en “les persones amb majors dificultats d'accés al sistema sanitari” i... [+]

2022-08-22 | Ana Galarraga
Botswana s'ha convertit en el tercer país a aconseguir l'objectiu 95-95-95 contra la sida
Anuncien que Botswana ha superat l'objectiu del XXIV Programa Conjunt de les Nacions Unides sobre el VIH/SIDA. Conferència Internacional (Mont-real). Prèviament, només altres dos països han aconseguit aquest objectiu: Suïssa i Eswatini, tots dos al desembre de 2020.

2022-01-26 | Julen Azpitarte
David Wojnarowicz
Artista dissident criada sota la disfressa de Rimbaud
L'artista estatunidenc David Wojnarowicz (Nova Jersey, 1954 - Nova York, 1992) va trencar en la seva obra els límits entre la llengua, els recursos i les maneres de fer, que es van desenvolupar en la dècada de 1980. Creador multidisciplinari, artista visual, poeta, escriptor,... [+]

2021-12-01 | Leire Artola Arin
Minutuero hiru pertsona kutsatzen dira GIB birusarekin munduan

Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.


2021-05-05 | Ixone Arana
Estat de vacunes contra la SIDA
La vacuna terapèutica HTI desenvolupada a Catalunya ha obtingut un 40% d'èxit en els assajos de les fases I i II, mentre que la vacuna preventiva Mosaic s'ha vacunat a 250 persones en la seva tercera i última fase de l'Estat espanyol.

Dia de lluita contra la SIDA. "La vacuna és a la teva mà, no difonguis l'estigma"
En el dia internacional de la lluita contra la SIDA, han recordat que continua sent un virus amb un estigma elevat, que enmig de la crisi sanitària s'ha incrementat la vulnerabilitat de les persones amb SIDA i que l'educació sexual sense prejudicis és imprescindible des de la... [+]

2020-05-12 | ARGIA
L'OMS adverteix que les morts relacionades amb la SIDA poden multiplicar-se durant la pandèmia
L'Organització Mundial de la Salut (OMS) ha elevat a mig milió de persones el número de morts a Àfrica per la falta de vacunes i medicaments bàsics que genera la pandèmia, segons recull el mitjà Democracy Now.

2019-11-27 | Uriola.eus
VIHsible, cicle de cinema que pretén fer visibles a les persones amb el virus del VIH a Bilbao
Per a lluitar contra l'estigmatització del virus del VIH, Zinegoak reivindicarà el valor de la creació artística en el Cicle de Cinema VIHsible que se celebrarà els dies 4 i 5 de desembre.

2019-09-16 | Oarsoaldeko Hitza
Joseba Errekalde: "La gent que es contagia encara s'enfonsa en una crisi terrible"
L'associació Harri Beltza, que ajuda a les persones amb VIH, ha complert 25 anys. Els temps han canviat, també les maneres de tractar la infecció, però no ha canviat la necessitat d'assistència.

2018-11-27 | ARGIA
Diccionari en basc per a deixar de costat els prejudicis sobre el VIH
Entorn del VIH i la sida persisteix l'estigma. Bizkaisida, el Govern Basc i Euskaltzaindia s'han sumat a la campanya per a evitar els prejudicis i les morts a Euskadi.

Recomanacions culturals d'estiu
Fogós, guerriller, passional

Apassionat, guerriller, passional és 120 battements parell minute, com l'activisme del grup Act Up. La sida mata a molta gent a França (també) des de principis dels 90, però els activistes de París no estan disposats a rendir-se, lluitaran per pressionar a les institucions i... [+]


2017-12-01 | Gehitu elkartea
GIB/HIESAren kontrako nazioarteko eguna
Ezinbestekoa da infekzioaren kontrolaz gain, pertsonak ere oinarritzat hartzea

GIBari heltzeko garaian, guk uste dugu arlo biomedikoan soilik oinarritzen den estrategia ez dela nahikoa LGTB+ komunitateak sexu-osasunean dituen premiei erantzuteko. Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu Federazioak diskurtso inklusibo bat jarri nahi du agerian... [+]


Didier Lestrade, militant anti-sida
"En la comunitat gai francesa hi ha egoisme i racisme que em molesta"
El fet que 120 battements parell minutes (120 batecs per minut) hagin guanyat la Palma d'Or de Cannes ha servit per a portar a la llum una història secreta. La lluita contra la sida s'ha dut a terme a partir de finals dels anys 80, a la ciutat de Tolosa. Un d'aquests militants que... [+]

Perlak | “120 battements par minute”. Aktibistaren gidaliburua

Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.


Traslladat a presó Ibon Iparragirre
El pres basc Ibon Iparragirre es troba ja en la llista de malalts greus de Càncer de Mama, en la presó madrilenya d'Alcalá-Meco. El jove, que va ser hospitalitzat amb símptomes de pneumònia el 31 de maig, ha tornat a ingressar a la presó en la tarda del 8 de juny.

Eguneraketa berriak daude