Abuztuak 3 (Donostiako Jazzalditik 11 egunera), Zumaiako Itzurun tabernako terraza (Kursaalekotik 31 kilometrora). Euskal musikariak omenduz kantu mitikoak eta hain ezagunak ez direnak eskaini zituzten, ilunabarrean hasita.
Gaugiro zegoen. Terraza lepo, baina jendea hankak luzatuta, erlaxatuta ari zen entzuten. Txoko bat egin genuen eskilaretan, giro goxo eta intimo horretan sartu nahian. Ze indarra zerion zuzeneko emanaldi hari! Begi-belarriak adi, poroak zabalik, soinuak eta hitzak sabelera iristen ziren, emozioen akuilu. Ortegak begiradarekin elkartzen gintuen denok, gutako bakoitzari kantatzen zigun. Salvadorrek doinu ezagunak jazzaren uretara zeramatzan.
Bukaeran, KantaginJazz-ekin herri bakoitzean egiten saiatzen diren moduan, zumaiar musikari bat gonbidatu zuten eurekin jotzera: Julen Izarra saxojolea; eta zoriak nahi izan zuen Luis Camino perkusiolaria bertan egokitzea. Elkarrekin pieza pare bat jo ostean, kontzertu osoan kantuen artean jarritako umore tonuari eutsiz iragarri zuten “hau tragoa da guretzat, baina egin egin behar da”, “bai, lehenbailehen eginda hobeto”... inprobisatzea, alegia. “Lau teilatu” kantua interpretatu zuten lauen artean, puntuka; hasieran saxoa ibili zen nahieran, ondoren pianoa aritu zen librean, eta azkenik ahotsa askatu zen. Magia momentua izan zen, publikoa jolasean sartu gintuen, melodiak eta erritmoak nora ote zihoazen igarri nahian.
Geroztik, batekin eta bestearekin komentatu izan dugu esker txarrekoa ote den jazza, bai behintzat Jazzalditik 11 egunera eta 31 kilometrotara. Musikariek beste estilo batzuetan masak mugitzen dituztela. Hala izango da, baina emanaldi bildu horrek zeukan energia, pertsonatik pertsonarako konexioa, bakana izan zen.
Companyia
AMAK: Txalo teatroa.
Creat per:Elena Díaz.
Adreça:Begoña Bilbao.
Actors: Finalment, Ibon Gaztañazpi donarà compte dels detalls d'Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena i IRAITZ Lizarraga.
Quan: 10 de gener.
On: Auditori Itsas Etxea... [+]
Avui dia, les veus de les dones i dels nens i nenes romanen en el si d'una cultura que deslegitima les seves veus, silenciant les seves experiències, dins d'un sistema tendent a minimitzar o ignorar els seus drets i necessitats bàsiques. Un exemple mediàtic d'aquest problema és... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.