Hiru emakume, zorro bete panfleto antinuklear bizkarrean hartuta, Hendaiako saltoki nagusiko atarira heldu dira. Supermerkatua –zeinari mundu guztiak Champion txiki deitzen dion baina jabe berria duenetik Carrefour den–, herriko zentroa izan ohi da goizetan, adin batetik gorakoen dantzatoki, bizitza sozialerako bilgune. Areago gaur, hil hasierako larunbata.
Aldenik aldeko toldopean, paretari itsatsiak diruditen zaindariak izan ohi ditu: Arcachoneko ostra saltzailea, oinetakoak jartzeko gurarik ez duten bizpahiru eskale, haien zakur akitua eta kutxazain automatikoaren ondoko koska eserleku partikulartzat hartua duen matraka-zalea. Gaur ez dira ageri. Euriak beldurtuko zituen.
Hiru emakume folioz armatuek militarki hartu dute tokia, edo bederen hala nahiko luke taldeko liderrak, manera zaharretan ikasitako aktibista ezkertiar beteranoa, joan den aspaldian ingurumenaren aldeko militantziari full time emana. Erdiko pasabidean jarrita, akuilatu egiten ditu beste bi kideak, izatez eta arduraz apalagoak, panfletoa luzatzearekin batera leloren bat ozen bota dezaten, jendea kontzientziatzeko lanetan eraginkorrago, “profesionalago”, aritu daitezen. Ez da erraza.
Ibiltari harrituek, lehen kolpean Jehovahren Lekukoen atzaparretan erortzera doazela susmoa hartuta, maniobra disimulatuak inprobisatzen dituzte topaketa saihesteko. Adibidez, karramarroaren antzean zeharka ibiltzea, horrek estropezu egiteko aukerak biderkatuko badizkie ere. Adibidez, hil ala biziko presak hartuta trostan pasatzea. Adibidez, telefonotxoa atera eta ministro okupatuaren plantak egitea.
Hiruretan herabeenak, mundua salbatzeko motibazioa aspaldi galdu eta taldeko liderraren marmar dogmatikoak berriro ez aditzeagatik etorri denak, soziologia merkea eginez samurtuko du eguarte osoan luzatuko den estualdia. Jolas sinplea proposatzen dio bere buruari, atearen ertzean jarrita: hurreratzen den biktima bakoitza zein multzotakoa den igartzea, eta horren arabera, panfletoaren aurrean nola jokatuko ote duen asmatzea.
Euskalduna bada, irribarrea zabalduz eta biziki eskertuz hartuko dio papera, “egun on” entzun orduko, aurkeztuko zaion gaia bost axolako bazaio ere. Gaztelaniaz mintzo den erdalduna bada, “no entiendo” lehorra esanez uxatuko du atrebentzia, pausoa bizkortuz, kopeta belztuz, eta bere hizkuntzan segida eman nahi izanez gero, “sí pero yo no soy de aquí” erantsiz, horrek holokausto nuklearretik ere salbatuko balu bezala.
Frantses hiztunak “merci” esan eta oro har hartu egingo dio esku-orria. Horien artean batzuk, zahar jendeak, emakumezkoek, txanpon-zorrotxoa ateratzeko keinua egingo diote badaezpada, eta ufada lasaigarria atzetik, eskupekorik tokatzen ez dela adituta. Beste zenbaitek atzera itzuliko dio folioa. Begietara so, Frantziako lobby nuklearrak bere alde baliatzen dituen argudioak kantatuko dizkio buruz. Ez dio ezer diskutituko. Aire.
Eguneko sorpresa, hala ere, bere katalogazio sisteman aparteko azpimultzoa osatu beharko lukeen aiton berriketariak eman dio. Patrika zabaletik arkatza atera, eta hartu berri duen panfletoaren bazterrean eskema moduko bat zirriborratzen dion bitartean, bizikletetako dinamoaz mintzatu zaio, dinamoaren bidez sortzen den argindarraz.
“Hementxe duzu nuklearra saihesteko gakoetako bat”, bota dio euforiko, bukatu berri duen obra piktorikoa erakutsiz. “Jar ditzagun preso guztiak bizikleta estatikoetan pedalak eragiten, bospasei orduz. Asma dezagun modua ahalegin hori sare elektrikora hel dadin, eta hortxe argia debalde. Egin dezatela hori planetaren alde, gizartearen kontura bizi ditun eta”.
Les víctimes creades pel PAI no són només docents funcionarizados gràcies al procés d'estabilització provocat per la Llei del PAI, sinó molt més. A alguns se'ls ha donat una certa visibilitat mediàtica a conseqüència del recurs interposat per Steilas, però la majoria... [+]
En les últimes setmanes estem llegint "proposades" per a la recuperació de la línia ferroviària Castejón-Soria i el manteniment de l'estació de tren de Tudela en la seva ubicació actual, o per a la construcció d'una nova estació d'alta velocitat fora del nucli urbà amb... [+]
Any de la Guerra, any de la mentida!
Així ho diu la frase i així ho corrobora la realitat.
Davant la situació de guerra en el món i a Europa, el seu constant repunt i les possibles conseqüències que això ha tingut i tindrà a Euskal Herria, el mes de desembre passat... [+]
La restauració de les característiques naturals de la platja de Laga es va iniciar fa tres dècades i continua sense interrupció en la restauració escalonada a contrarellotge.
Laga (Bizkaia) és un espai excepcional, molt significatiu des del punt de vista natural i social... [+]
Després de tants anys de lluita per això, 34 anys, precisament, estem molt contents per la decisió que es va prendre fa uns dies, el 28 de desembre, dia de l'Innocent, a Pamplona, en l'assemblea que va organitzar la Federació Internacional de Pilota Basca. Perquè bé, d'ara... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]