Ez dira aurrezki kutxetako “lehentasunezko partaidetzak”, bezeroek bazuten arriskuaren berri, eta interesak kobratzen segitzen dute gainera. Baina badute txanponaren beste aldea: Eroskiko eta Fagorreko finantza ekarpenak erosi zituztenek ezin dute euren dirua nolanahi berreskuratu.
Corralito moduko batean milaka aurreztaileren sosak harrapatuta dituzten “lehentasunezko partaidetzek” arazo larria sortu dute herritar ugarirengan. Interes eta arrisku handiko produktu finantzarioa erosi zuten euren dirua seguru zegoela pentsatuz, baina krisia etorri denean, aurrezkiak ezin dituztela atera esan diete leihatilan, begiratzeko kontratuaren letra txikia. Kutxen, Bankuen eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkarteak (ADICAE) jakinarazi duenez Hego Euskal Herrian 17.000 lagun daude egoera horretan, bataz beste 30.000 euro “bahituta” dituztela.
Fagor eta Eroskiren finantza ekarpenak oso tankerakoak dira. Hauek ere ezin dira nolanahi berreskuratu. Baina badaude diferentzia batzuk.
MCCko bi enpresa garrantzitsuenek euren inbertsio ugariak finantzatzeko eskaini zituzten produktu horiek 2000ko hamarkadan. Eroski izan zen lehena, 2002an, eta Fagorrek segitu zion ondoren, 2004an. Urte horietan Eroskik Caprabo erosi zuen eta horretarako oso beharrezkoak zituen milaka milioi euro lortu zituen aurreztaileen bidez.
Ekarpenak aktibo finantzarioen bitartekarien elkartean (AFBE) daude jaulkita; oraindik ere aktibo daude eta interes gozoak sortzen dizkiete bezeroei, %5 ingurukoak. Urtarrilean Eroskiko ekarpenen jabeek 29 milioi euro jaso zituzten, eta azken bost urteetan 173 milioi euro. Interes hauek bermaturik dituzte, ez daude irabazi edo galeren baitan; hori da lehentasunezko partaidetzekin duten diferentzietako bat.
Beste diferentzia nabarmen bat da eramandako informazio politika. Lehentasunezko partaidetzen erosleek behin baino gehiagotan salatu dute engainatuak izan direla. Aurrezki kutxetan, kasu askotan, ez zuten bezeroa produktuaren arriskuez ohartarazten. “Iruzurra” hitza lau haizetara zabaldu da eta salaketa kolektiboak auzitegietan dira dagoeneko. Eroski eta Fagorren kasuan, aldiz, informazio liburuxkak egin zituzten arriskuaren berri izateko. Haietan garbi adierazten da produktu subordinatuak direla, eta beraz, hartzekodunen artean azkenak izango direla. Era berean, bezeroak jakitun ziren ekarpenak betirako direla, ez direla itzuliko kooperatibak likidatu ezean.
Dirua berreskuratzeko modu bakarra AFBEko merkatuan salmentan jartzea da, baina operazioan diruaren zati handi bat gal liteke, eta erosleak aurkitzea oso zail da gainera. Nolabait esatearren, kooperatibaren eta bankuaren arteko linbo batean geratu da bezeroa.
Eroskik ez dauka asmorik egun 600 milioi euroko balioa duten ekarpen horiek erosi eta bere egiteko. Agustin Markaide kooperatibako presidenteak Deia egunkariari egindako adierazpenetan hala baieztatu du behintzat: “Ez. Finantza entitate hartzekodunek ez ligukete utziko murrizten gure kapitalaren eta errekurtsoen parte balira bezala jaulki zena, ez behintzat haiekin dugun zorra kobratzen duten arte. Jakina, ulertzen dugu egoera zaila dela, oraintxe merkatuetan likidezia falta baitago”.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grup Itzal(iko)
bagina: Flores de Fang.
Actors: Els comentaristes seran Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga i Izaro Bilbao.
Adreça: IRAITZ Lizarraga.
Quan: 2 de febrer.
On: Saló Sutegi d'Usurbil.