Hollandek lau egoera aurreikusi zituen: bat, txarrena, eskuinarekin kohabitazioan gobernatzea. Bi, ekologisten eta ezkerreko frontearen sostenguz gobernatzea. Hiru, ekologisten laguntzaz, eta lau: PSk gehiengo osoa erdiestea. Presidenteak Asanblea Nazionalaren berme osoa erdietsi du.
Abstentzioa oso handia izan da: %44. Lehen itzulian (%42) baino bi puntu gehiago. François Hollande garaile atera da. Bere gobernuak ez du ekologisten ez ezkerreko frontearen laguntza behar Asanblea Nazionaleko lege egitasmoak gauzatzeko. Areago, bere 24 ministroak diputatuak dira.
PSko Ségolène Royale, MoDemeko buru François Bayrou edota Michelle Alliot-Marie (UMP) izan dira galtzaileetako batzuk. FNko Marine Le Penek ez du ere diputatu aulkia lortu, FNko Gilbert Collard eta Marion Maréchal-Le Penek ordea bai. FN Frantziako Legebiltzarrera itzuli da 25 urte ondoren. Asanbleako 577 aulkiak honela banatu dira: PSk eta aliatuek 320. Eskuinak eta aliatuek 221. Ekologistek 19. Ezkerreko Fronteak 10. MoDemek eta albokoek 4 eta FNk eta albokoek 3.
Euskal Herriko hiru barrutietako emaitzak hauek dira: 6. hautes-barrutian, PSko Sylviane Alaux garaile izan da, bozen %51,62ekin. Michelle Alliot-Marie (UMP) ministro ohia galtzailea %48,38rekin. PSko Collette Capdevielle nagusitu da 5.ean, bozen %56,47ekin. Jean Grenet (UMP-Alderdi Erradikala) diputatu historikoak kargua galdu du bozen %43,53rekin. 4. barrutian, Jean Lassalle diputatuak (zentroa) segituko du Legebiltzarrean. Bozen %50,98 lortu du. PSko Frantxua Maitia galtzaile izan da %49,02ekin. PS hiru diputatu lortzeko zorian izan da Iparraldean, bi lortu ditu alta. Collette Capdevielle eta Sylviane Alaux dira diputatu berriak. Alauxek, itxuraz, Maitiak baina zailago zeukan kargua erdiestea baina erdietsi du. Bestalde, abertzaleek ez dute Maitia galtzailea sostengatu Iparraldeko barnealdean.
Frantziako presidente François Hollandek behar zuen indar korrelazio politikoa eskuratu du. Aldaketa ekarriko duela aldarrikatu zuen boz kanpainan. Printzipioz estakururik ez dauka bere programa egikaritzeko. Alabaina, Frantziako politika ekonomiko berria, baita Hexagonoko erakundetze berria ere burutuko baditu, ezker anitzaren espirituarekin gobernatu beharko luke eskuinaren larderiari muzin eginez.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Què haig de saber? Amb qui haig de relacionar-me? On haig de viure? Amb aquestes responsabilitats, els éssers humans estem en el camí de viure la idea d'una bona vida en el si de les nostres societats. Si no sabem respondre correctament, per por de quedar-nos en els... [+]