Bigarren itzulian ebatziko dira Frantziako diputatuen aulkiak. Ezkerrak hartu du aitzina lehen itzulian. Bozen %47 erdietsi du, eskuinak berriz, UMPk %35 eta FNk %13. Haatik, ezkerrak batu egin beharko du datorren igandean Legebiltzarrean gehiengoa lortuko badu.
Ezkerrak bat egin beharko du (PS, Ezkerreko Frontea, ekologistak eta ezker erradikala), baldin eta gehiengoa lortuko badu Frantziako Asanblea Nazionalean. Nekez lortuko du halere, gehiengo osoa. Abstentzioa handia izan da: %40. Hauteskunde presidentzialetan baino %20 puntu gehiago. 9 milioi herritar gutxiagok bozkatu dute oraingoan. Alabaina, Hollanderen Gobernua garaile atera da. 24 ministroetatik 20k diputatu aulkia irabazi dute lehen itzulian –galduz gero ministro kargua utzi behar dute–.
Ezkerreko Frontearen Jean-LucMelenchonek diputatu aulkiaren lehia galdu du Marine Le Penekiko. FNk hiru diputatu izan lezake. François Bayrouk, berriz, galdu lezake berea, eta MoDem alderdiak diputatu bakar bat ez izatea ere gerta liteke. Zentroaren erabateko porrota. Ezkerreko indar guztiek bat egin beharko dute bigarren itzulian, eskuina garaitzeko. Hautatzeko falta diren diputatuen (30-40 aulki) lehia hautes-barrutietan jokatzen da, tokian tokiko ezaugarri eta interesen arabera.
Ipar Euskal Herriko hiru barrutietako emaitzak hauek izan dira: Michelle Alliot-Marie (UMP) nagusitu da 6.ean; bozen %35,37 lortu du, PSko Sylviane Alauxek, berriz, %31,55. Hautagai kontserbadoreak historiako sostengu eskasena jaso du. Orain arteko diputatu eskuindarrak inoiz baino zailagoa dauka aulkiari eustea. PSko Collette Capdevielle nagusitu da 5.ean, bozen %37,70ekin. Jean Grenet (UMP, Alderdi Erradikala) diputatu historikoak, bozen %30,36ekin, zail samar dauka aulkia atxikitzea. 4. barrutian, Jean Lassalle diputatu izanak (zentroa) bozen % 26,28 lortu du, PSko Frantxua Maitiak, aldiz, %32. Lehen aldiz, PSko hiru hautagai diputatu izan daitezke Iparraldeko lurraldeetan. Collette Capdevielle eta Frantxua Maitia egoera onean daude aurrera egiteko. Sylviane Alauxek zailagoa dauka Alliot-Marie ministro ohia garaitzea. Ez da ezinezkoa alabaina.
Abertzaleek ohiko emaitzak erdietsi dituzte. Ez dira hauteskunde egokienak eurentzat: EH Baik bozen %7a jaso du, batez beste. Hirugarren indarra izan da, alta. Amalurrek (EA eta Ekologistak)%2-3 lortu du, eta EAJk, %1-2. Abertzaletasunak bozen %10 inguruan segitzen du.
Abstentziora jo duten herritarren bozek eta alderdien arteko akordioek ebatziko dituzte bigarren itzuliko emaitzak.
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Aquestes van ser les meves últimes paraules quan et vam anar, agafats de la mà en el teu profund somni respiratori. El teu cor es va quedar per sempre sense un dolor especial, senzill, digne. Com vostè vulgui i exigeixi. Com vulguem i respectem.
Ja un mes abans de l'arribada... [+]
Companyia
AMAK: Txalo teatroa.
Creat per:Elena Díaz.
Adreça:Begoña Bilbao.
Actors: Finalment, Ibon Gaztañazpi donarà compte dels detalls d'Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena i IRAITZ Lizarraga.
Quan: 10 de gener.
On: Auditori Itsas Etxea... [+]
Avui dia, les veus de les dones i dels nens i nenes romanen en el si d'una cultura que deslegitima les seves veus, silenciant les seves experiències, dins d'un sistema tendent a minimitzar o ignorar els seus drets i necessitats bàsiques. Un exemple mediàtic d'aquest problema és... [+]