Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako bankuak “erreskatatu” ditu eta euren esku jarri ditu 100.000 milioi euro. Espainiako Gobernuak iritzi publikoa manipulatu eta engainatu nahi du berriz ere. Memeloak bagina bezala. Eta horrela, “erreskate” hitzari ihes egiten dio, mailegu bat dela esanez. Sinetsarazi nahi digute, zor publikoa Barne Produktu Gordinaren %96ra igoko duen “erreskate” horrek ez dakarrela ordainik herritarrentzat, ez duela murrizketa gehiago ekarriko. Gezurra diote esan dutenean “erreskate” horrek bankuekin baino ez duela zerikusirik, eta ez herritarrekin. Rajoyk eta Guindosek, gorritu gabe, honakoa diote: “Ez dago makroekonomiarako eta fiskalitaterako inolako baldintzarik, ez da izango finantza arlotik kanpo inolako erreformarik”. Gezurtiak!
“Erreskate” hau inflexio puntua izango da Espainiako Estatuko politika ekonomikoarentzat. Herritarrentzat ondorio larriak izango ditu, batez ere langileentzat. Euskal Herrian ere hala izango da, euren politikaren menpe gaudelako. Banku eta kutxetako langileek ikusiko dituzte euren bulegoak ixten eta milaka lagun langabeziara joango da. Geratzen direnei lan hitzarmenak kaskartuko zaizkie. Horrelako “erreskate” ekonomiko milioidunak zor publikoa eta defizita handitzea ekarriko du eta zor hori ordaintzeko murrizketa gehiago egin beharko dira: jubilazioa atzeratzea, pentsioak eta langabezia sariak murriztea, BEZa igotzea, etxebizitza erosteko kenkaria ezabatzea, eta abar. Hori da “erreskatearen” faktura.
Sinetsarazi nahi digute bankuek hemendik aurrera kredituaren iturria irekiko dutela familientzat eta enpresentzat, eta modu horretan inbertsioa eta enplegua handituko direla… Baina jadanik demostratu dute orain arte jasotako funts publiko milioidunak euren balantzeak garbitzeko eta zor publiko errentagarria erosteko erabili dutela. Nori nahi diote ziria sartu?
FERMÍN MUGURUZA 40. ANIVERSARI
Quan: 21 de desembre.
On: Bilbao en el Sorra.
-------------------------------------------
Cada any es vesteix de festa Bilbao el 21 de desembre. La sidra i el talo, protagonistes de la jornada, és el dia de la fira de Sant Tomàs. Enguany, a... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).