Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Denbora iraganen da Itzulera operazioa finitu aitzin"

  • Josefina Camposen Itzulera operazioak ez du autoen mugimenduarekin ikustekorik. 1936ko gerran bide bazterretan fusilatu zituztenak, leku gordean lurperatu zituztenak Azkoiengo hilerrira bidean jartzen egin du lan. Los fusilados de Peralta, la vuelta a casa (1936-1978) Operación Retorno liburuan du kontatua.

Josefina Campos Orduña
Josefina Campos OrduñaZaldi Ero

Garai zaila bizi izan duzula esan didazu ezer baino lehen. Heriotza asko pilatu zaizkizula etxean oso denbora gutxian, fedeak lagundu dizula.

Arrunt fededuna naiz, ez dut apezetan erdizka baizik sinesten, baina uste osoa dut Jainkoagan. Elizak gerra garaian egin zituenak goiti-beheiti, badakit egunen batean epaitu eginen dituztela, gogor epaitu ere, mundu honetan edo bertzean. Elizak ez dit federik galaraziko. Mezatara noalarik, ez noa meza esanen duen apezari entzuteagatik, eukaristia Jainkoak ezarri zuelako baizik. Erran dut, ez apezengatik, ez Elizarengatik ere, zenbait gauza gero eta makurrago baitzait instituzio horri onartzea. Fede kontuan, aitaren gisakoa naiz. Gure aitak gorriak ikusi zituen, kontzentrazio eremuetan izan zuten, Iruñean preso… Gerra ondoan, elbarri utzi zuten Iruñeko ospitale militarrean ebakuntza egin ziotenean. Jakina, halakoak egin zion ebakuntza! Zirujaua omen! Bat baino gehiago utzi zuen hark elbarri, bizkarrezurrean puntzioa egin eta hezur-muina hautsi ondotik. Gizatxarra, zinez, zirujau hura. Gure aita elbarri, betiko. Hala ere, erraten zuen: “Ez dut zeruko Jainkoagan eta Amabirjinarengan baizik sinesten! Teila gorrietatik behera, inorengan sinesteko ez eskatu niri!”. Gorriak eta beltzak ikusi baitzituen!

Gorriak eta beltzak ikusi zituen aitak, zuk ere sufritu duzu…

Bai. Gero jabetzen zara zer den zure inguruan. Falangearen kolegio batean ikasi nuen, Iruñean, Santa Maria la Real izenekoan. Gizarte gaien aldia zenean, gorriak gorri ziren, itsusi, adardunak, lipua baino makurragoak! Nik 8 urte nituen, banekien gure aita-amak gorrietakoak zirela, baina ez ziren ez itsusi, ez gaizto. Gure ama jostuna zen, anitz jende etortzen zitzaion etxera, preziatzen zuten. Kolegio hartan ginela, mojek zinez bertzela jokatzen zuten gorrien alaba ginenokin, eta bertzeekin, gatua sakatzen zutenen alabekin. Kolegioan bertan, iluntzean, logela handietan, moja zaindariak erretiratzen zirelarik, solasean hasten ginen gorrien alaba ginenok; neska franko! Eta istorio-mixterio aritzen ginen, gure herrietan gertatutakoak, etxean entzundakoak, kontatzen genizkion batak bertzeari. Erriberako herri guztietakoak ginen han: Valtierra, Pitillas, Kaseda, Falces, Azkoien, Arguedas, Villafranca, Marcilla… Gure buruak libratzeko bidea genuen.

Etxean entzundakoak kontatzen zenizkioten elkarri. Etxe askotan ez zen ezer kontatu, zuenetan bai.

Kontatu? Gure aitak Internazionala ere kantatzen zidan! Gerra kanta bat baino gehiago! Gurean kontatzen zuten, kontatzen zutenez. Aita elbarri genuenez, etxean pasatzen zuen denbora. Ama, berriz, jostuna genuenez, etxean hura ere, eta jendea etxera etortzen zitzaigun. Eta solasean aritzen ziren, eta gu entzuten, eta halako batean galdezka hasten ginen gu ere. Elizaren kontrako errefusa hura eta. Zenbait apezen kontrako solas gaiztoak! Ez genuen konprenitzen, eta galdetzen genuen. Eta erantzuten ziguten. Emakume anitz etortzen zen gure etxera, eta behin baino gehiagotan, negarrez aritzen ziren, amorraturik negarrez. Senideak ere franko etortzen zitzaizkigun. Izan ere, hala aitaren familian nola amarenean, gerran fusilatuak genituen. Nola ez zuten, bada, hartaz solas eginen? Ezinbertzean. Dena den, egia da etxe batzuetan kontatzen zutela, eta bertze batzuetan ez. Jokatzeko moldeak dira, nork bereak ditu. Gurean ere, amatxik ez zuen deus erraten.

Filomena zenuen amatxi, amaren ama.

Bai. Behin erran nion amari: “Amatxik zer dio gerra kontuez?”, “amatxik ez du horretaz nirekin baizik solas egiten, biok bakarrik garenean. Eta horretaz solas egiten dugunean, amatxik negar egiten du”. Erraten omen zuen: “Kabroiak! Halako seme gozoa kendu zenidaten!”. Bertzalde, gure amak bazuen ahizpa bat, gazteagoa, neskatoa zelarik gerran ilea hondo-hondotik moztu ziotena. Gure izeba horrek “guraso oneko” alabak zituen lagun, eta haren aitzinean deus ez erraten saiatzen ziren, erran behar ez zenik ez errateko beraren lagunekin zenean. Izeba hark ez baitzuen bere barnean deus gordetzen. Erratekorik bazuen, erraten zuen.

“Guraso oneko alabak” esan duzu. Batean, “guraso oneko” familiak; bestean, gorriak, pertsegituak. Hauetan ere, familia batzuk bereziki zigortu zituzten.

Bai, horretaz jabetu nintzen liburua izkiriatzen ari nintzela. Halako eta halako familiaren bila joan ziren, sozialista zirelako, edo UGTko kide, edo zernahi. Fusilatuak, ilea moztuak, kartzelara sartuak… Familia osoak zigortu zituzten. Osabari tiro egitera zihoazela, eskopeten aitzinean jarri zen amatxi, Filomena. Ama balkoian zegoen, begira, eta dena ikusi zuen. Orroka hasi zen gure ama, baita bertze auzo bat ere. Orduan, herriko praktikantea –erreketea, hala ere–, fortunatu omen zen parean. Eta, beharrik!, inor hiltzea galarazi zuen. “Segi zuen etxera, makurragorik gertatu baino lehen”. Eta horrela. Tiro egitera zihoanari, berriz –odolzale gizatxar bat–, handik alde egiteko agindu zion. Praktikante hark izan zuen bertze lanik, odolzale gizatxar hark ilea moztu zieten emakume guztiak eguberrietan garbitu behar zituela sartu baitzitzaion buruan. Praktikanteak galarazi zuen odol isurtze hura.

1936an gara, gerra sasoia.

Bai. Eta orduko agintariak! Menturaz, ez zuten inor hil, baina ez zait axola: bertzek hil zezan agindu zuten. Niretzat gauza bera da. Nire izeba batek erran izan du orduko agintari haien gainean: “Gizajo hutsak baitziren!”. Nik ez diot barkatzen: “Alde hortik, gizajo hutsak! Dirua zuten, dena zuzentzen zuten. Gizajoak? Baita zera ere!”.

Liburuan ez duzu borrero izenik aipatzen, nahitara.

Bai. Agiri ofizialetan ageri diren izenak baino ez ditut jarri paperean: gerra-batzordean, karlisten batzordean, aldi hartako udalbatzan zirenak… Horien izenak bertzerik ez. Aldiz, Azkoiengo borreroen izenik ez dut jarri, haietako askoren seme-alabak fusilatuen seme-alabekin ezkondu zirelako. Gure gurasoek erraten zuten gisan, “inoren seme-alabek ez dute gurasoek egindakoen makurkerien kulparik”. Horretan naiz ni. Are gehiago, badira beraien familian fusilatuak dituzten bi seme, eta Fuerza Nuevakoak dituzu! 1981ean, errate baterako, izugarria muntatu zuten, eta, beharrik, han ziren eskuineko bat, eta bertze bat ezkerrekoa, borroka gerarazi zutenak. Erranen dizut: bi neska ziren, eskumuturreko erlojuan ikurrina txipi bat zeramatenak. Fuerza Nuevako horiek, joan eta ikurrinak erauzi nahi izan zizkieten, eta, bistan dena, atzaparka egin zieten, eta azala urratu. Herriko plazan gertatu zen, hemen, Azkoienen, eta Fuerza Nuevako haiek pistolak ere atera zituzten. Haien aitatxiak burua jaso izan balu, berealdiko makilazoak emanen zizkien.

Zer izan zen 1978an, egunkarian Marcillako berri hura irakurtzean? “Gerra garaian fusilatutako 38 pertsonari omenaldia”, zioen albisteak.

Orain ez dut egunkaririk hartzen, baina orduan bai. Iluntzean irakurtzeko ohitura nuen. Marcillakoa irakurri eta “zer da hau, ordea?”, hamar aldiz irakurriko nuen. Ohera sartu eta, jakina, loa ezin menderaturik. Marcillan egin zutena egin nahi izan nuen nik Azkoienen. Egin ere bai. Batasun handia izan zen horren inguruan gure herrian. Pertsona bat izan zen, aita eta aitaginarreba fusilatuak zituenak, erantzun ziguna: “Ezagutu ere ez nituen egin!”. Eta ez zuen deusetan lagundu, ez diruz, ez bertzela. Bertze emakume batek ere uko egin zion gure lanari. Alarguna zen, bigarrenez ezkondua: aita, anaia, senarra –hirurak batera hil zituztenak– eta bertze anaia bat Ebron hil zutena. Lau zituen hilak! Bagenekien Carrascal inguruan lurperatuak zirela, baina bertzerik ez. Emakume hark ez zuen baimenik eman inor lurpetik ateratzeko. Erran zuen bazekiela non ziren lurperatuak, baina ez zigula erranen. “Zuk erraten ez badiguzu ere, lasai, aurkituko ditugu guk”, gure erantzuna. “Aurkitzen badituzue, utzi bat bertan”, erran zigun. “Zer? Ezta pentsatu ere. Zure baimenarekin edo gabe, berdin aterako ditugu guztiak. Hiru seme-alaba dituzu, eta zuk nahi ez baduzu ere, ziur naiz haiek denak ateratzea nahi dutela!”. Hondarreko, hileta egin zelarik, eskutitza izkiriatu nion, gordin: “Zure seme-alabek hildako haien odola daramate zainetan. Zure obligazioa da haiei berri ematea”. Eta jakinarazi zien, eta hiletara etorri ziren. Gainerakoan, Azkoienen ez da izan fusilatuak lurpetik ateratzearen kontra.

Biktimen artean, batasun handia, salbuespenak salbuespen. Nola hartu zuten zuen asmoa borrero izan zirenek, edo haien oinordeek?

Denetarik izan zen, baina hasteko, erran behar da hiltzaile guztiak joanak direla mundu honetatik. Hilak dira denak. Haien oinordeetan, berriz, denetarik dago. Badira batzuk lehena berriz ere eginen zutenak. Lehengoan, neska batek erran zidana: “Hara, Josefina! Bazeneki zer gogo dudan. Halako eta halako hartu eta hilerri atarira eramanen nituzke, eta galdetuko nieke zer eginen ote zuten beraiek, aita edo ama non lurperatua duten ez balekite”. Badira, bai, alajak! Hala ere, aski ongi bizi izan gara bata bertzearekin herrian. Aski giro ona dago, hiltzaileak desagertu direnetik batik bat.

Egin duzu liburua, egin dira fusilatu eta desagertuen oroimenezko monumentuak han eta hemen, legea ere egin da… Amaitu da “Itzulera operazioa”?

Ez, ez da finitu, eta denbora iraganen da finitu aitzin. Nafarroan halako zortea izan genuen, anitz herri bildu baikinen, eta ezin izan zuten gure kontra egin. Korellan bezala. Ahal izan balute, egurra emanen ziguten, baina 3.000 lagun baino gehiago ginen manifestazioan.

Nortasun agiria

Josefina Campos Orduña (Azkoien, 1942) jostuna izan da lanbidez. Errepublikarra zuen familia, gerra ondoan gogotik zigortua. Ama Dolores zenari senargaia, anaia bat eta zenbait lehengusu hil zizkioten, eta hondo-hondotik moztu zioten ilea. Aita Eugenio zuena, Errepublikako sarjentu, preso izan zuten Carabanchelen (Espainia) eta Iruñean, eta lan behartuak egin zituen trenbidean Castejonen. Aitaren aldeko amona bera ere kartzelan izan zuten 68 urte zituela, eta hari ere hondo-hondotik moztu zioten ilea. Azkoienen fusilatu zituztenen oroimena berreskuratzeko lanean hasi zen 1978an, eta herriko 84 lagunen hobiak aurkitu zituzten. Itzulera operazioa izan zen.

Azken Hitza
Hilobiak

“Sozialistekin zinez etsirik nago, fusilatu eta desagertuen auzian deus egin ez dutelako. Hilobien mapa eginen ote duten ari dira, baina hainbat urte izan dira agintean, eta ez dute deus egin, deus ez, lana zaildu ez bada. Orain, berriz, hilobiak seinalatuko omen dituzte, anitz desagertu direnean, Iruñean, Aosen eta Agoitzen bezala”.


Últimes
2025-01-28 | Julene Flamarique
I Jornades sobre Violència Sexual contra les Dones Joves de Navarresa Examen
Proposen posar el focus en els homes per a fer front al masclisme que es radicalitza
La majoria dels agressors sexuals pertanyen a l'entorn social de la víctima i cal apartar-se de la idea del fantasma " violador de carrer", segons l'I Pla de Violència Sexual contra les Dones Joves de Navarra. Exàmens. L'estudi ha posat el focus en els joves, que estan dominant... [+]

2025-01-28 | Leire Ibar
Les associacions memorialistes demanen que La Cimera sigui lliurada a l'Ajuntament de Sant Sebastià
Les Juntes Generals de Guipúscoa han exigit que l'edifici de La Cimera de Donostia-Sant Sebastià on van ser segrestats i torturats Lassa i Zabala compleixi la Llei de Memòria Democràtica es converteixi en un espai de memòria històrica. L'estat havia de cedir el palau a... [+]

DeepSee
Enveja xinesa: la guerra comercial es diu intel·ligència artificial
ChatGPT ja no és "per a tant". DeepSeek veu la llum de la mà d'una empresa xinesa, un rival més viu, més assequible i més barat. El món s'ha posat a ballar i no expressament per al bé. L'empresa estatunidenca Mikrotxips Nvidia ha perdut una important quantitat de diners en el... [+]

2025-01-28 | Leire Ibar
Els treballadors de Laguardia inicien una vaga indefinida
La direcció de la planta de Laudio ha comunicat aquest dilluns al comitè d'empresa el tancament definitiu de l'empresa. El procés de tancament s'iniciarà a partir del 29 de gener d'enguany. Els treballadors es concentraran el mateix dia i el dijous iniciaran la vaga, que... [+]

2025-01-28 | Julene Flamarique
Regulació del turisme a Baztan: aprovat el pla de control d'allotjaments
El nou pla proposa separar la vall del Baztan en quatre zones històriques. També assumirà la normativa d'obertura dels nous allotjaments turístics, que respondrà als indicadors de sostenibilitat urbana definits.

2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANÀLISI
Calmar la guerra de Myanmar no és una bona notícia per a alguns
Fa deu dies, el 18 de gener, es va signar a la ciutat xinesa de Kunming un alto-el-foc entre la Junta Militar governada per Myanmar i l'Exèrcit de l'Aliança Democràtica Nacional de Myanmar (MNDAA, per les seves sigles en anglès). No és el primer que s'acorda en el context de... [+]

2025-01-28 | Julene Flamarique
El Govern espanyol planteja la possibilitat d'aprendre a conduir fora de l'autoescola, en contra de les autoescoles
El nou model podria suposar un estalvi de milers d'euros per a l'alumnat. Els professors de les autoescoles han criticat el pla i han plantejat el risc que es pot generar en les carreteres. En aquest sentit, han advertit que la nova mesura "posa en risc l'ús de milers de... [+]

Les pràctiques de Formació Professional estan sent un problema
El sistema dual està en marxa aquest curs en la Formació Professional d'Hego Euskal Herria, i encara que s'ha venut de manera exemplar, està sent problemàtic en molts centres: els professors “estan passant la sang vermella” buscant empreses perquè tots els alumnes... [+]

La Marxa Mundial de les Dones reivindica la necessitat de desenvolupar la justícia feminista
La Marxa Mundial de les Dones d'Euskal Herria ha celebrat aquest cap de setmana unes jornades sobre violència masclista en Villava. Han posat en qüestió el sistema judicial, han analitzat els valors de la justícia i de l'autodefensa feminista.

2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
"Tots som referents en educació sexual"
La sexòloga Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) impartirà el curs en línia amb la UEU "més enllà dels aules d'educació sexual". Té el Màster en Educació i Assessorament Sexual d'INCISEX, Formació en Sexologia Clínica Training de Les Seccions de Bi i Formació... [+]

Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


El bretó ha perdut la meitat dels seus parlants en sis anys, segons l'últim estudi
A Bretanya, la població que parla molt bé o bastant bé el bretó és del 2,7%, tres punts menys que en 2018. En l'actualitat són 107.000. Els parlants són més joves. El nombre de gals parlants també ha descendit, encara que no tant com el bretó.

2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Muntanyes de l'Urumea Lliure
"El que realment necessitem és un canvi econòmic i social que respecti la riquesa natural, cultural i social"
La iniciativa popular “Urumearen mendian bizirik” ha reunit un gran nombre de persones en la plaça d'Hernani. Ha donat a conèixer els dos macroprojectes eòlics que es pretenen realitzar en aquestes muntanyes, ha explicat els danys que suposarien i ha fet una crida a tots... [+]

Eguneraketa berriak daude