Munich (Alemania), 1882ko abenduaren 5a. Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff anatomista eta biologo alemana hil zen. 1835 eta 1843 artean Heidelbergeko Unibertsitate ospetsuko anatomia irakaslea izan zen, hurrengo hamarkadan Giesseneko Unibertsitatean jardun zuen fisiologia eskolak ematen, eta, ondoren, Municheko Unibertsitatean eman zituen bi ikasgaiak. Ekarpen garrantzitsuenak, artean Heidelbergen zela, enbriologiaren alorrean egin zituen, ugaztunen obuluen ikerketan, hain zuzen.
Handik aurrerako ikerlanak ez ziren hain arrakastatsuak izan. Urea neurtuz animalien metabolismoa aztertzeko esperimentuek ez zioten emaitza onik eman. Eta giza garunaren eta garezurraren azterketak ere buruhausteak ekarri zizkion Hannoverreko zientzialariari.
Urteak eman zituen giza garunak biltzen, aztertzen, neurtzen... eta pisatzen. 1870eko hamarkadan ikerketa horiek nolabaiteko ospea eman zioten alor horretan ere, gizonezkoen artean bereziki. Emakumeak, ordea, ez zetozen bat Bischoffen hipotesiekin.
Garun bilduma zabala pisatu eta gero, anatomistak emaitza hauek lortu zituen: gizonezkoen garunaren batez besteko pisua 1.350 gramokoa zen, eta emakumezkoen garunak, aldiz, 1.250 gramo besterik ez zuen pisatzen, batez beste.
Bischoffek gizonezkoak emakumeak baino gehiago direla pentsatzen zuen garun bilduma aztertu baino lehen ere, eta neurketa horiek bere ustea egiaztatzen omen zuten. Gizakien ahalmen intelektuala burmuinaren pisuaren araberakoa omen zen eta, beraz, emakumezkoak gizonak baino 100 gramo ergelagoak izan behar zuten. Mugimendu sufragistaren oldar betean, gizarteko goi-mailako emakume askok uhuka eta txistuka arbuiatzen zituzten haren hitzaldi eta agerpen publikoak. Zer beste espero zitekeen kaskezurraren barruan 1.250 gramo burmuin besterik ez zuten izakiengandik?
Bischoffek lehendik erabakita utzi zuenez, hil zenean garun pribilegiatua zientziari utzi zion, bildumako beste garun guztiekin batera. 1.245 gramo pisatzen zituen.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grup Itzal(iko)
bagina: Flores de Fang.
Actors: Els comentaristes seran Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga i Izaro Bilbao.
Adreça: IRAITZ Lizarraga.
Quan: 2 de febrer.
On: Saló Sutegi d'Usurbil.