Praderak ingeniari eta abokatu ikasketak egin zituen, baina politikan barneratu zen erabat. Vázquez de Mellaren karlismotik abiatuta, faxista kutsuko tradizionalismora iritsi zen, eta Nafarroako espainiartasuna defendatzen sutsuena izan zen bere garaian. Baina Pradera, batez ere, anti-abertzalea zen. 1921eko urtarrilaren 6an Iruñeko Centro Católico Español-en agramontarrek Nafarroari eta Espainiari traizio egin ziotela esan zuen. Ekaitza sortu zuten hitz horiek, abertzaleen erantzuna (Campion, Aranzadi, Oloriz, Baleztena…) berehalakoa izan baitzen.
Polemika horren ondorioz idatzi zuen bere lan ezagunena: Fernando el Cátolico y los falsarios de la Historia, 1922an argitaratua eta Historiaren Akademiak saritua. Duro batean saltzen zen best seller-a. Bertan, Pradera saiatzen da konkista justifikatzen, Aita Santuak nafar erregeen kontra idatzitako Exigit Contumacium bulda egiazkoa zela esanez. Bulda horretan Juan II.ak Joanes Albretekoa eta Katalina Foixkoa eskumikatu omen zituen eta Fernando Katolikoak konkistarako baliatu zuen hori. Praderak Espainiaren batasuna aldarrikatzea zuen helburu.
Garai istilutsuak bizitzea tokatu zitzaion historialari polemikoari. II. Errepublikan euskal Estatutuaren kontra aritu zen muturka, Jimeno Juriok zioenez lan gotorra egin zuen, amarrua ere erabiliz, “bere sentimendu espainolistenek” eraginda. 1936a iritsi zenean bukatu zitzaizkion teklak, gerra zibila hastearekin anarkistek hil baitzuten.
Gerra bukatuta, errejimen frankistak tituluak eman eta omenaldiak egin zizkion hildakoari. Falsarios liburua Frankismoan erreferentzia izan zen, baina ez da 2003 arte berrargitaratu. Segidako testua jatorriko lanetik hautaturik dago; lan osoa kontsultatzeko aukera dago Interneten, Gipuzkoako Foru Aldundiko biltegi digitalean edo honako helbidean: http://bit.ly/JHJvPg
“Nafarroako erregeek, beraz, ezelango justifikazio eta aitzakiarik gabe, haiek tronutik kentzea zazpi bider eragotzi zuen Fernando Katolikoarenganako eskergabetasun osoz, gerra egoeran jarri ziren boluntarioki eta libreki Errege Katolikoaren kontra, edo, bere hitzetan, ‘Frantziako Erregearekin liga bat egin zuten, ez bakarrik enpresa hura (Guienako inbasioa)5 saihesteko, baita Espainiari ahalik eta min gehien egiteko ere’. Eta egoera horretan ezin izan zieten gerraren legeei izkin egin; hau da, inbasioa eta konkista. (...)
Nafarroa6 maitea: hausnartu, adi, azken hitz hauek… Zure belarrietara historiaren gezurtiek esaten dutenaren kontrara, historiak dio Nafarroago izango zarela Espainiari batuago zaudeno”.
Immersos en la guerra contra els senyors i les esglésies comuneres, en 1521, Castella va obtenir l'ajuda del seu cunyat Enric de Navarra II.ak, el rei Francesc I de França, per a recuperar el regne de Navarra envaït, conquistat i ocupat nou anys abans.
Els pares Enrike... [+]
Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.
Els hereus ideològics dels conqueridors del Regne de Navarra són avui dia els partits polítics que gestionen mitjans com la producció intel·lectual patriarcal i EITB. Aquests hereus continuen amb el procés de colonització de Navarra, distorsionant els contextos històrics... [+]
El castell d'Amaiur (1522), en Baztán, va ser l'última fortalesa de la resistència enfront de la conquesta espanyola del Regne de Navarra. Els revoltats, amb el seu coratge, dominats també al regne d'Espanya, interpel·lats pels seus cors, buscaven aixecar-se contra els... [+]
Veureu fàcilment als espanyols d'una certa edat, que volen menysvalorar o reduir la gravetat d'alguna cosa: “A Cuba es va perdre més”, recordant la pèrdua de les restes de l'imperi colonial d'aquell any 1898. Els hongaresos també tenen una expressió semblant, que s'empra amb... [+]