1893an Nafarroako konkistari buruzko doktore tesia publikatu zuenean, ez luke usteko Prosper Marie Boissonnade okzitaniarrak, lan hura egun oraindik ere erreferentzia nagusietakoa izango zenik historialarien artean. Poitierseko unibertsitateko irakasle izan zen eta 1891n diru-saria eman zioten Espainiako Erdi Aroko historia ikertzeko. Nafarroako gaiari heldu zion, Pirinioetako gaztetako aireak deiturik nonbait –Réquista herritxoan jaio zen, egungo Midi-Pyrénées departamentuan–.
Histoire de la réunion de la Navarre à la Castille idazteko Simancaseko eta Nafarroako artxiboetan jardun zuen eta lehen eskuko iturrien bidez historia orekatua osatu zuen, Frantzian bogan zegoen positibismoari jarraiki. Ekonomista ere bazen, eta ondorioz arlo soziala ez zuen deskuidatu. Bere laneko hainbat hipotesi zaharkituta geratu dira, baina hargatik ez du baliorik galdu. Bere ekarpen nagusia? Nafarroako konkista Europako testuinguru politikoari guztiz lotua zegoela azpimarratzea. Askoren ustez hau da Nafarroako konkistari buruzko obra akademiko fundazionala.
1956an Ekin argitaletxeak gaztelaniazko edizioa publikatu zuen Buenos Airesen. Tomas Yoldik itzuli zuen lana, antza Arturo Campionen aginduz. 1981ean Mintzoa argitaletxeak berrargitaratu egin zuen itzulpena. Batak zein besteak aldaketa nabarmenak dituzte originalari erreparatuz gero. 2005ean Principe de Viana Institutuak gaztelaniazko itzulpen berria kaleratu zuen. Segidako testua 1975ean Genevan argitaraturiko faksimiletik itzulia da euskarara. Obra osoa Bibliothèque Nationale de France-ren Gallica liburutegi numerikoan kontsultatu liteke, honako helbidean: http://bit.ly/ILATtf.
“Fernando prest zegoen jokorako. Inoiz baino gehiago, erabakia zuen Nafarroa mantentzea, estatu arrazoiak agintzen zion, eta pentsatzen zuen bazuela nahikoa eskubide usurpaziorako. (...)
Pirinioetako erreinu txikiaren desagerpena, aspaldi handi izandakoa, garai modernoen hasieran Europan izandako aldaketen ondorio saihetsezina izan zen. (…) Europako bi potentzia handienen arteko gatazkagatik bere independentzia mehatxaturik zuen Nafarroaren erregeek, ezin izan zuten arriskua desbideratu. (…) Denak zirudien galera konponezin horretara bideraturik; Egoitza Santuak, espainiar anbizioen zerbitzari adeitsuak, eskumiku sententzia batez babestu zuen espoliazioa. (…) Nafarroa garaitzaileen eskuetan geratu zen betirako. Eta erraz onartu zuen bere patua. Alderdiek bananduriko erreinu honetan1, anarkiak hondatua, aberriaren ideia ez zen existitzen oraindik; Foix-Albret dinastiak ez zuen denborarik izan sakon errotzeko. Nafarrak, batez ere euren tokiko askatasunetara loturik, euren berezko pribilejioetara, erresistentzia labur baten ondoren indartsuenaren legearen menpe jarri ziren.”
Immersos en la guerra contra els senyors i les esglésies comuneres, en 1521, Castella va obtenir l'ajuda del seu cunyat Enric de Navarra II.ak, el rei Francesc I de França, per a recuperar el regne de Navarra envaït, conquistat i ocupat nou anys abans.
Els pares Enrike... [+]
Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.
Els hereus ideològics dels conqueridors del Regne de Navarra són avui dia els partits polítics que gestionen mitjans com la producció intel·lectual patriarcal i EITB. Aquests hereus continuen amb el procés de colonització de Navarra, distorsionant els contextos històrics... [+]
El castell d'Amaiur (1522), en Baztán, va ser l'última fortalesa de la resistència enfront de la conquesta espanyola del Regne de Navarra. Els revoltats, amb el seu coratge, dominats també al regne d'Espanya, interpel·lats pels seus cors, buscaven aixecar-se contra els... [+]
Veureu fàcilment als espanyols d'una certa edat, que volen menysvalorar o reduir la gravetat d'alguna cosa: “A Cuba es va perdre més”, recordant la pèrdua de les restes de l'imperi colonial d'aquell any 1898. Els hongaresos també tenen una expressió semblant, que s'empra amb... [+]