“Behin izandako griñaren ondarea besterik ez gara”. Esango nuke grinak bizi-bizirik jarraitzen duela eta taldea indarberrituta datorrela. Etenak on egin dizue?
Bai, gogoz gaude, jotzeko irrikaz. Hala ere, ez dugu etenik inoiz egin, egia esan. Itzalean eta lokalean zaudenean, ezertan ez zarela ari dirudi kanpotik begiratuta, baina etengabe aritu gara lanean. Zuzenekoak egiteko beharraren suak mantentzen gaitu beti aurrera begira.
“... baina asko sinisten dugu sinisten dugun gutxian”. Oraingoan Creative Commons-aren aldeko apustu are eta irmoagoa egin duzue.
Disko hau oraindik ere gureagoa egin nahi genuen eta horregatik gure kabuz kaleratzearen erabakia. Nahiz eta esfortzu handiagoa eskatzen digun, gai garela uste dugu. Taldearen eta entzulearen arteko distantzia motzagoa da orain.
Zain egon gabe euskal herritarrok gure eskuetan egiteko daukaguna gogorarazteko irratirako moduko hit aproposa izan daiteke, ezta?
Elkar batzeak ematen duen indarra agerian gelditzen ari da. Badirudi kanta honek bati baino gehiagori zerbait esaten diela. Horrekin gelditzen gara.
Izan edo ez izan, azaleko garezurra ikusita, hori etorri zait gogora. Existentzialistak jarri zarete?
Diskoaren azalak aurpegi aurrean edukitzean egin zezakeen efektua nahi genuen, “izan edo ez izan” antzeko bat. Agian existentzialismoan jausi gara konturatu gabe baina Kokein garela inoiz zalantzan jarri gabe.
Diskoak xehetasun zaindu asko ditu.
Baditu detaileak, xehetasun landuak, baina egin dugun diskorik naturalena dela esan genezake. Guretzat inperfekzioa polita da.
Zaloa, urteetako esperientziak on egin dizu nabarmen. Zorionak! Zer sentsazio dituzu?
Eskerrik asko. Halaxe sentitzen naiz, indarberrituta, harro eta gehiago nahian. Beti ikasten eta esperimentatzen. Pertsonalki eta taldean gogotsu nago, eta Izan disfrutatzeko asmoa dut.
Des de la lingüística o la glotofobia i, per descomptat, des de l'odi contra el basc, hem vist moltes vegades el nostre basc convertit en l'odre de tots els pals. L'últim, el president de Kutxabank, Anton Arriola, ha estat l'encarregat de makilakar i agitar la nostra llengua.El... [+]
Que no busquin aquest enllaç des d'Ezkio ni des d'Altsasu, i molt menys travessant el riu Ebre per Castejón. La connexió, o més ben dit, les connexions entre la I basca i el TAV navarrès, ja són una realitat. Aquests vincles en plural són els que haurien de preocupar-nos i... [+]
No surtis amb soroll, no et confrontis, no et victimitzis... i obeeixis. Com a subjectes oprimits, en aquest cas com a bascos, parlem, en quantes ocasions hem hagut d'escoltar? Irònicament, fa dos anys, en la Trobada Euskaltzale Independentiston Topaketak, Amets Arzallus va dir:... [+]