Ikerlari txiletarrez eta estatubatuarrez osatutako talde batek 2010eko otsailaren 27an Txilen izandako tsunamiaren eragina aztertu du, eta lortutako emaitzak harrigarriak izan dira euren ustetan.
8,8 graduko lurrikarak sortu zuen tsunamiak Txileko itsasertzeko eremu zabalak jo eta animalia zein landare asko hil zituen. Tsunamiaren ondorioz itsas hondoan zeuden hainbat eremu azaleratu ziren, eta hondartza batzuk desagertu eta beste batzuk azaldu ziren.
Paisaiaren aldaketa horiekin batera aldaketa dinamikoak ere gertatu dira. Adibidez, leku zehatzetan aspaldi desagertuta zeuden landare batzuk hazi egin dira, eta azkar gainera, bi urte baino ez baitira igaro tsunamia gertatu zenetik. Gauza bera gertatu da arrain txikiekin.
Ikerlarien arabera, oso kontuan hartu beharrekoak dira tsunamiek gure itsasertzetan sortzen dituzten ustekabekoak