Azken euriteekin udara urrun xamar ikusten dugun arren, gainean ditugu udarako oporrak, eta askoren bidaiak ere bai. Geroz eta gehiago izanik atzerrira bidaiatzeko ohitura harturikoak, orain dugu garaia bidaia osasun aldetik ere prestatzen hasteko, txangoa zapuztuko diguten arriskuak ekidinez.
Ezer baino lehen, goazen inguruko arriskurik nagusienak ezagutu behar ditugu. Kontuan izan behar dugu txerto askok 4-6 aste edo gehiago behar dituztela antigorputzak sortzeko, eta beraz, orain dugula garaia hartzeko. Herrialde bakoitzaren arriskuak ondo ezagutzeko, Gobernuaren ordezkaritza-ordeak dituen osasun bulegoetara jo dezakegu. Bertan emango digute aholku orokorren, txertoen eta bestelako neurrien berri. Lotura honek gure bidaiarako beharrezko neurriak adierazten dizkigu http://www.msc.es/sanitarios/consejos/vacExt.do. Modu laburrean, ondorengo puntuak izan behar ditugu gogoan:
– Zenbait herrialdetara sartzeko, nazioarteko txertaketa ziurtagiria eskatuko digute, aldez aurretik galdetu.
– Malaria Hego eta Erdialdeko Amerikan, Afrikan eta Asian aurki genezake. Ez dago bere aurkako txertorik, eta botika hartu beharra dago, bai aurretik, bai bidaian zehar, baita itzuli eta epe bat osatu arte ere. Malaria dagoen ingururen batetara bagoaz, eulien aurkako sarea eta uxatzeko produktuak gomendagarriak dira.
– Osasun zerbitzurik ez duten inguruetara bagoaz, gure botikina eraman behar dugu. Gogoan izan botika bat hartzen ari bagara, zaila dela hainbat herrialdetan aurkitzea, eta hemendik eraman behar dugula.
– Ez elikagai gordinik jan, eta egoki ontziraturiko edariak bakarrik edan. Ur edangarri ziurrik ez badago, ura potabilizatzeko produktuak beharko ditugu.
– Ia herrialde gehienetan osasun laguntza egokia jasotzeko, aseguru egokia egitea komeni da. Gainontzean, eta arazoren bat badugu, gure poltsikotik ordaindu beharko dugu osasun zerbitzua. Europan zehar bidaiatzeko berriz, europar osasun txartela eskatu behar dugu, Gizarte Segurantzaren edozein bulegotan. Bi urteko balioa du, ondo begiratu baliogarria dela aurrez egina badugu.
Orain pentsatu, gero gozatzeko. Ondo ibili!
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]