New Yorkeko Institutu Politeknikoko ikerlari talde batek frogatu berri du arrain bat simulatzen duen robotak arrain sarda gida dezakeela. Ikerlariek naturan gidaritza lana egiten duten arrainen jarduna aztertu dute urteetan, eta orain robot biomimetikoa sortu dute, arrain gidariaren portaera ongi imitatzen duena.
Ikerketaren helburu nagusia omen da sardei hondamendi naturaletatik urruntzen laguntzea. Ea hala den. Izan ere, bestelako helburu batzuk ere etortzen zaizkigu gogora; besteak beste, arrainak gidatzeko ahalmena lortuz gero, haiek arrantza-sareetara eramateko ahalmena izango genuke. Ikerketa guztiek eduki ditzakete alde ona eta alde iluna, adibide honek frogatzen duenez.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.