ANDOAIN, MARTXOAK 13. Martin Ugalde parkean, 50 euskal hedabidek agerraldia egin zuten, sektorearen diagnostiko konpartitua plazaratzeko. Innobasque-rekin landu dute Gipuzkoa Berritzen ekimenaren baitan, eta aurrean dituzten erronkei elkartuta egin nahi diete aurre, eta erakundeekin elkarlanean.
ESKORIATZA, MARTXOAK 17. HUHEZI fakultatean, 20 toki hedabidek TOKIKOM enpresa eratu zuten, esparru komunak eraiki eta kudeatzeko, solaskidetza bakarraz jarduteko eta integrazioa lantzeko. Talde hau Andoaingoaren zati da: hura sektorea, hau azpisektorea.
Adi! Tribuaren mezulariak etorkizunera bidean abiatu dira.
KOMUNITATEAK ETA KOMUNIKAZIOA. Mundu zaharrean geografiak eragiten zituen komunitateak, zonalde berean bizi zirenak bihurtzen ziren komunitate. Baliabideak partekatzetik hasi eta hizkuntza, kultura, nortasuna garatuz sortu dira munduko komunitate berezkoak.
Denboran aurrera, bidaiek jarri zituzten komunitate berezkoak elkarrekin harremanetan eta bide batzuk komunitate izatera iritsi ziren (Donejakue, Zetarena). Kultura idatzia ere izan da komunitategile handia.
XXI. mendean komunikazioa da komunitategile nagusia: koadrilarekin, ahozkoa; sendiarekin, telefonoa, e-maila edo Internet; barne-komunikazioa enpresa eta erakundeetan, sare sozialak lagun taldean edo kidetasun ezberdinen inguruan... Antzina ibai-bihurguneetan kolono multzoak finkatzen ziren bezala, gaur komunitateak sortzen dira komunikazio-kanaletan, interes komun baten errebueltan.
Hain da hau horrela, komunikazio-kanal propiorik eraiki ez duen komunitate berezkoak kolokan duela biziraupena bera.
MAPATIK ATERA. Une honetan bidegurutzean da euskararen komunitatea ere, gure tribua. Ez da bidean galdu, baina ez du etorkizuna ziur. Aurreko mapatik atera egin da, eta berria behar du aurrera egiteko. Lurralde ezezagunean eskarmentuak balio dio, baina lehengo mapak ez.
Besteak beste, mundu berrian ezinbestekoa du informazioa landuko duen komunikazio-egitura propioa eraikitzea. Baditu osagai batzuk: hizkuntza garatua, herri ekimenez sortutako hedabideak, erakunde ahalmendunak, teknologiaren ezagutza, etorkizunaz kezka... Orain behar ditu beste bi: norabide argia eta lankidetza.
NORABIDEA. Iraultza digitalak hankaz gora jarri zituen komunikazio eredu tradizionalak eta krisi ekonomikoak errematatu egin du aberia. Telebista publiko asko kolokan dago, egunkari handiek ez dakite nola eutsi negozioaren gainbeherari, publizitateak nekez egiten du paperetik Internetera...
Gure hedabideek –gehienek– ez dute gerribueltan gantz handirik, mehe daude estualdian irauteko. Eta kezka argia dute etorkizunari buruz. Horregatik jarri dira aurrera begira, hausnarrean, norabide argia marraztu asmoz. Erakundeengandik ere laster batean espero dira ekarpenak. Guztia uztartzea izango da hurrengo lana, ereduaren hezurdura partekatzea, norabidea adostea.
LANKIDETZA. Euskal hedabideak –oro har– ez dira negozio. Eta horrek badu alde on bat: hedabideon atzean ez dago Murdoch edo antzekorik, herri ekimena baizik. Gure hedabideek funtzio sozial bat dute helburu nagusi: euskararen komunitatea sendotzea. Eta hor dute interes komuna beren artean eta herri erakundeekin.
Gauzak horrela, une ezin egokiagoa da interes komunari forma emateko, eredua konpartitzeko, lankidetza finkatzeko. Oraintxe da ordua euskal hedabideen gaia trifulka politikotik ateratzeko eta jarduera kontzertatuen lerroan sartzeko.
Companyia
AMAK: Txalo teatroa.
Creat per:Elena Díaz.
Adreça:Begoña Bilbao.
Actors: Finalment, Ibon Gaztañazpi donarà compte dels detalls d'Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena i IRAITZ Lizarraga.
Quan: 10 de gener.
On: Auditori Itsas Etxea... [+]
Avui dia, les veus de les dones i dels nens i nenes romanen en el si d'una cultura que deslegitima les seves veus, silenciant les seves experiències, dins d'un sistema tendent a minimitzar o ignorar els seus drets i necessitats bàsiques. Un exemple mediàtic d'aquest problema és... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.