Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Askatasuna erdigune

  • Sestaoko ikastetxe batean izan ginen Mikel Zarateren Haurgintza minetan liburua berbagai hartuta. Lezamako idazleak liburuko iratxo narratzailearen ahotik salatzen zuen minetako batek erasan gintuen gu ere. Zelan liteke gure gazteek bizitokitik ordu erdira ere ez dauden herriak non dauden ez jakitea? Sestaoko gazte gehienak Larrabetzun egundo egon ez diren eran dute ikusi gabea larrabetzukoek Labe Garaien herria.

Andra Mari kalea.
Andra Mari kalea.

Bidaia laburregietarako hegaldiak behar ditugu. Urtero Santiagorainoko bidea dagiten milaka lagunek Gernikatik egin ohi digute bisita, Morga igarota, Bizkargi ezkerraldean utzita. Bizkargi, altxamendu faxistaren memoriagarri, burnizko gerrikoaren zulo, basoen ustiaketak itsustutako tontorra, urteetan Morga, Zornotza zein Larrabetzuko udalen axolagabekeriak zarpaildutakoa. Ederra da Bizkargi maiatzaren 3an, ederragoa ondorengo domekaz. Memoria historikoa ezinbesteko aldarrikatzen dugunotan, historiak berak egin du atzera txikitxutekoak gogoratu nahirik. Dignidad y Justicia deritzon elkarte parapolizialak 2011ko Bizkargi Eguna galarazteko eskatuta dozenaka polizia zaindari izan genituen, behinola ikurrina haizatzea kolpeka debekatzen zuten txapelokerren antzera. Agurgarria gure Bizkargi, burugogorra, gutxienez.

Larrabetzuko erdigunerakoa Barrenetxe auzotik zein Astorekatik egin liteke. Astorekatik eginez gero, Zarandoa auzotik Gaztelumendira iritsiko gara. Bertan dago Euskal Herrian dagoen Franco zaleen ikur handienetarikoa, gurutze erakoa, eraisten ahalegindu garen arren zutik dirauena. Bertan daude lubakiak, bertan gerriko hautsiaren aztarrenak, herritar talde batek, ekain osoan zehar antolatu dituen hitzaldi, ibilaldi, irteera, mahai-inguru, dokumental, musika emanaldietan azaleratuko dituenak.

Foruak zinatu zituzteneko mahaia

Barrenetxetik behera Eleizalden har liteke atseden, Eliren tabernan, sasoi bateko lauetatik zabalik dagoen bakarrean. Bide-seinaleetan Goikoelexea deritzon auzoan San Emeteri eta San Zeledonio eliza dago, portale zabal luzekoa. Arrastion umeok, badakizue zein den Espainiako errege-erregina katolikoek Gernikara bidean Foruekiko oniritzia zinatzeko erabili zuten mahaia? Ping-pong, ping-pong, ping-pong guk, bai, hauxe bera. Gerora jakin dugu euriari elurrari hotzari burlezar aritzeko gure olgeta-lekua gida turistikoetan erakusten zutela, mahai zein portaleagatik ez eze, barruan Bizkaiko erretaula hispaniar-flandestar aipagarrienagatik ere.

Auzoko jaiak ekainaren 13an, abuztuaren 30, 31 eta apirilaren 1ean antolatzen ditugu Intxurreta jai-batzordekook. San Antonioak eta Emeteriek. Gaixotasun larria pairatzeagatik kartzelan ustelarazten duten Kurrillok arrazoiz egingo digu gedar, ateo agnostiko fedebakook zer dela-eta gordetzen ditugun santuen izenak jai paganootarako. Gure amak akordura ekartzen duenez, auzoko baserrietako adin guztietako umeak biltzen ziren auzoko eskolan, espainola ikasita espainol zintzo bihurtzeko. Egun, era guztietako otorduak prestatzeko udal-txokoa da, larrabetzuar baten izenean edozeinek alokatu lezakeena.

Urian barrena

Kilometro eskasera dago Uria. Bertoko industriaren ikurra dugun zerrategiaren ostean Angulerik jiraraziko digu burua. Baserri izan gura zuen jauregia, liburutegi, ordenadore-gela, kultur etxe eraberrituak era guztietako ikastaro batzar erakusketa aterpetzen ditu.

Literaturazaleok, hileroko hirugarren ostegunetan, literaturaz berba egitera gonbidatzen dugu euskal idazle bat Angulerira. Orain dela hiru urtetik ekaineko lehen asteburuan, Literaturia euskal literaturaren jardunaldietan, dozenaka libururen berri jaso lezake Angulerira datorrenak. Harria eta egurra entzuten ikasteko aproposak direla diote soinu-teknikariek. Baiki, erantzungo lieke idazleak.

Irisgarritasun irizpide guztien aurkakoak diren mailadi oztopoak igarota Irusta tabernan geldialdia egiten ez duenak ez daki zer den hau. Mororen taberna txikiteoaren hasiera amaiera bakoa da. Esaera zahar bilakatu zaigu jada herritarroi, Moronera badakizu zein ordutan sartzen zaren, noiz irtengo zaren, ostera, ez. Herriko plazatik Etorki, Batzokia, Gazteleku, Aretxabala, Politena, Foteri tabernek diosala dagie Andra Mari kaleari. Eskola-gunetik landa, inguruko tabernen abarora biltzen gara larrabetzuarrok, are gehiago saihesbidea egin aurretik Mungia-Gernika aldera joateko bakarra zen herriko kale nagusia oinezkoentzat babestu genuenetik.

Larrabetzu munduan ezaguna izan zenekoa

Askatasunaren plazaren eta Andra Mari kalearen artean egiten dira gure jai ospakizun festa bozkariotsuak. Inposatutako egoera ekonomiko honek kalerako joera asko urratu badu ere, arnas gune nagusia izaten jarraitzen du. Ez diogu elkarri hitzordua zehazteko deitu beharrik, kalean beti dago bateren bat. Foteri tabernaren aurrean Hori Bai gaztetxea eta Andra Mari eliza haserre. Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) liburuaren aurkezpenean Xabier Amurizak deiadar egin zigun gogorarazteko Larrabetzu munduan ezaguna izan zela egun batzuez bederen.

1968 ekainaren 7an Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta ETAko kidea hil zuen, eta zenbait apaizek haren aldeko mezak ematea erabaki zuten. Gobernadore zibilaren galazo agindua betearaztera etorri ziren Guardia Zibilak Larrabetzura, ordukoa gogoan dutenen esanetan, egundo herrian ikusitako Guardia Zibil kopururik handiena. Txapelokerrek, orduan herriko apaiza zen Josu Naberanek Etxebarrietaren aldeko meza emateko asmoa zuen jakitun zirenez, kale nagusian dagoen Andramariko elizara hurreratzea ere eragotzi zieten herritarrei. Naberanek ez zuen etsitzeko ezelango asmorik, ostera, goiz edo berandu, Txabiren aldeko meza emango zuen. Kalean hasita plazaraino, eten bakoak izan ei manifestazio, korrikaldi, harrikada, aldarriak.

Josu Naberan apaizarena legez herritarren tinkotasunak orduko hedabide guztietan izan zuen oihartzuna, bertokoetan nahiz kanpokoetan. Amurizak narraziotu zigun eran, herria munduko zilborra izan zen aste batez. To, ostia, galanta gainera, ez orduko fededunei, ez bada, gaurko fedegabekooi. Gaztetxean geunden entzuleetako 40 urtetik beherakoak atoan konturatu ginen, zaharragoek aspaldi zekiten. Lehen intsumisoak, desobedientzia zibilaren lehen borrokalariak sotanapekoak izan ziren, gaztetxeari berari atxikita dagoen elizako pulpitutik iraultzailerik iraultzaileenaren pare. Parisek bizitako maiatza ekainera atzeratu bide zen Euskal Herrian bezala Larrabetzun. Ez zioten barkatuko Josu Naberani ausardia hura. Zamorara eroan zuten preso beste hogeitaka apaiz gorrirekin batera.
Zamoran izandako apaizek kartzelaldi sasoiko aurre zein osteak kontatu zizkiguten gaztetxe hartan bertan eman zuen hitzaldia Gabriel Arestik, Hori Bai gaztetxean, Andra Mari 23an, 1972an. Literatura eliza gaztetxea. Kultura tradizioa bizia. Halan azal nezake gure herria, halan bizi dudalako.

600 urtean aldatu ez zen herria

Historiazale turismogidamenpekoak asetzeko, pertsonak Larrabetzun bizi zirela adierazten duten lehen aztarnak erromatarren garaikoak direla, Bizkaiko Don Juan Infanteak 1376an eman ziola hiri –larrabetzuarrontzat Uri– izaera, ordutik XX. mendeko azken 25 urteetara arte herria eta biztanle kopurua ez direla batere aldatu, edo, batez ere, azken 700 urteetan herriko ekonomiaren motor burdinolak izan zirela, burdinak aberastu gaituela ekar dezakegu akordura.

Baten batek gehiago jakin gura badu Sabin Arana, Euskalduna ontziolako langile ohi eta Larrabetzuko historiagilea, herriko kaleetan txakolinetan edo herriko eskolako gelaren batean gure txikienei Larrabetzu ezagutarazten aurkituko du, galderak erantzuten abegikor beti. Sabin bera izan zen, 1965ean, herrikide batzuekin batera, Hori Bai gazte elkartea sortu zuenetako bat. Bera izan zen orduko abadearengana EGIren izenean hurreratuta, egungo gaztetxea den XIX. mendeko elizari atxikitako eraikina erabiltzeko baimena eskatu zutenetako bat. Harekin bat egin bazuen ere, Hori Bai ez da, sortzez, 80ko hamarkadako punk mugimenduaren eztanda itzel hartatik eratorritako gaztetxea.

Hori Bai, Kukubiltxo... eta beste

Sabinek dokumentatu legez herritar askok goraipatzen dutenez, Hori Bai udal, eskola, dantza-taldearen aterpe eta beste hainbat erabileratarako egoitza izan da. Larrabetzuarrok Hori Bai geure sentitzeak babestu du Kukutzaren antzera amaitzetik. Antzeko maitasuna jaso du, herritarrongandik, 1977an sortu zutenetik, herriko beste enbaxadore garrantzitsuena den Kukubiltxo antzerki taldeak. Herriko kultura ondare historikoen katalogoa dagigunean, Errebale 20ko egoitzari babes neurri bereziak esleitu beharko genizkioke, babestutako antzezgune bilakatu, irudimenaren biosfera. Zenbaezinak dira 35 urteotan kukubiltxotarrek herrikideei eskainitako istorio miragarri mundu paralelo kantu-kontuak.

Hori Bai eta Kukubiltxori, azken urteotan, herria bizi-bizirik mantenarazi gura duten hainbat gehitu zaizkie. Ez gara 2.000 lagun, ez dugu poliziarik, lau egunetik behin era bateko zein besteko hitzorduen berri izaten dugu kaleko afixetan legez www.larrabetzutik.org egunkari digitalean. Garenok eta egunerokoan palazio elizak bezain paisaia monumentu zitzaizkidan Txomin Mutiko, amuma Miren, Markel, Karmani, Luzio, Txetxu, Txus guztiak. Nik ere maite ditut maite gure bazterrak, nik ere bizi dituzten pertsonei eskerrak.

Gabriel Arestik larrabetzuarrei

Gabriel Arestik, nork bestela, Josu Naberan eta beste hainbat apaizen kartzelaratzea eragin zuten gertakariei buruzko samina agertu zigun, larrabetzuarrei zuzenduta munduko gainontzekoei:

Larrabetzun 1972-1-1
Larrabetzuko
hiritar
eta
lagunak:
Gaur,
Urtarril honetan,
hitz aspertu pare bat
erran behar
dautzuet
ene euskara
gaiztoan,
inork entenitzen omen ez duen
hizkuntza
hain difizil
honetan
erradazue,
larrabetzuar,
hiritar,
lagunak,
ez ahal nauzu
entenitzen?
Ez ahal da euskara hau
euskara bat,
euskara garbi eta klaro
bat?
Niri,
oraingo,
urtarril honetarako,
lurretara erori
zaizkit
belarriak eta
potroak ere.
Ez dakit nik
orain
zer
naizen,
Euskal Herriko gizon oso bat ala
hermafrodita bat,
ez dakit nik
zer den
Euskal Herria,
herri sufritu bat
ala inoren enorantziatikan
sortutako
espiritu
santu
dibinal
eta
estupido
bat,
gauza bat dakit bakarrik:
zer sufritu duen
herri honen gatik
Agustin honek:
Ibarrolatar anaia biok
asko badute sufritzen
euskaldunari odol urdina
nola ez zaio gorritzen?
Hau bada bake ederra
betor agudo gerra,
libre baikaitu jarritzen.
Nola andreak herriak ere
neketan dira erditzen.
Zer sufritzen duten
hoiek,
nik eta zuek hain ongi
ezagutzen ditugunek:
Naberan Naberan
eta
Naberan Naberan
eta
Naberan Naberan
eta
Amuritza
eta
Mario, Itziar, Xabier…
eta
hemendik hilabete batzuetara
zer sufrituko
dudan
nik ere,
Gabriel honek,
Euzkadiko
poeta
madarikatu
honek…
 


Últimes
El tribunal d'apel·lació de París ajorna la sentència a 19 de juny malgrat que s'ha mostrat favorable a alliberar a Abdallah
Encara que el tribunal d'apel·lació de París s'ha pronunciat a favor de la llibertat condicional, la sentència ha estat posposada al 19 de juny, ja que Georges Ibrahim Abdallah no ha pagat danys i perjudicis a EE. El Tribunal d'Aplicació de les Penes Franceses es va pronunciar... [+]

El Govern Basc no ha pres cap decisió després de l'agressió a l'Ertzaintza en el cas de la dona de Donostia que va ser hospitalitzada en l'UCI
El conseller de Seguretat, Bingen Zupiria, ha assegurat que "mentre no hi hagi seguretat o certesa que les coses s'han fet bé o malament, no es prendran mesures". La dona agredida pels agents de l'Ertzaintza es troba "sense forces", ha explicat la seva tia, que ha romàs dos o tres... [+]

La Muntanya Perduts es fica entre les glaceres en perill d'extinció
Un registre internacional que documenta les masses de gel en perill d'extinció ha inclòs en la llista la Muntanya Perduda als Pirineus.

Anàlisi
Repsol vol fer-se amb les muntanyes de l'Urumea per a instal·lar la major central eòlica del País Basc
La companyia Josu Jon Imaz ha recorregut davant el Govern Basc la sentència del Tribunal Suprem per un presumpte delicte de "frau" a Endesa. Repsol pretén construir 15 aerogeneradors, un recorregut de 28 quilòmetres i una línia elèctrica de 21 quilòmetres entre l'Adarra i el... [+]

Som molts, veuen amb nosaltres a l'escola pública basca

Ha arribat el moment de matricular-se en els centres educatius per al curs 2025-26 en la CAB, i en moltes llars el més petit farà un nou pas al setembre, és a dir, escolaritzar. Des d'Euskal Eskola Publikoa Harro Topagunea apostem fermament per l'escola pública i volem... [+]


Quotes en les ikastoles

Des de l'aprovació de la nova Llei d'Educació per a Àlaba, Bizkaia i Guipúscoa, estem escoltant i llegint una vegada i una altra que l'educació serà gratuïta. Hem escoltat els diferents agents, també al Departament d'Educació, i en les entrevistes que oferim als mitjans de... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
Sobre el congrés intern d'EH Bildu: el camí cap a la integració definitiva

A principis de mes, EH Bildu va dur a terme el seu III. Congrés a Pamplona. Es tracta, segons ha dit, d'un "congrés ordinari" que serveix per a treure "conclusions extraordinàries" o almenys així ho han recollit en la ponència Zutun, aprovada per unanimitat per la militància... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Presenten Euskorpora elkartea i Euskorpus
Aquest dimecres s'ha celebrat en Donostia-Sant Sebastià l'acte de presentació de l'associació Euskorpora, en el qual s'ha donat a conèixer el projecte Euskorpus. Euskorpus serà un banc de recursos lingüístics digitals en basc.

Trump crida a Zelenski "dictador" i analitza la fi de la guerra a la Unió Europea
El president de França, Emmanuel Macron, i el primer ministre del Regne Unit, Keir Starmer, es reuniran la setmana que ve amb Trump per a tractar del final de la Guerra d'Ucraïna i calmar el clima dels últims dies. Aquest mateix cas coincideix amb la reunió dels ministres... [+]

2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Arrenca una dinàmica solidària a favor d'Eñaut i Joseba Álvarez
Els bars Herria, Marruma i Platero han posat targetes de crèdit per a ajudar a pagar la multa de 5.000 euros que els van imposar a la fi de gener.

Zumaia, Getaria i Azpeitia realitzaran una oferta conjunta de treball per a impulsar un model "pròxim" de Policia Municipal
Els ajuntaments de Zumaia, Getaria i Azpeitia volen un model de Policia Municipal basat en "la confiança i la proximitat". Per a això, contractaran conjuntament cinc agents de la Policia Local que coneixeran bé aquests municipis i als quals se'ls exigeixi un nivell de basc... [+]

2025-02-20 | Gedar
Les obres de construcció del TAV entre Vitòria-Gasteiz i Burgos segueixen endavant
Els primers treballs de la connexió del TAV amb Madrid i l'AVE costaran prop de 2.000 milions d'euros. Aquest cap de setmana s'ha celebrat una manifestació a Pamplona per a denunciar les condicions d'esclavitud en les obres de construcció del TAV.

Eguneraketa berriak daude