Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Ez dago informazio nahikorik transgenikoen kalteez eta epe luzeko ondorioez"

  • Biologoa, Kanarietako Nekazaritza Ikerkuntzaren Institutuko programa koordinatzailea da, baita Espainiako hainbat elkartetako kide ere: Fitopatologiakoa, Baratzezaintza Zientzietakoa eta Nekazaritza Ekologikokoa. Madrilen egindako transgenikoei buruzko nazioarteko jardunaldietan parte hartu zuen iazko azaroan, eta orduan esan zuenaren karietara egin diogu elkarrizketa hau.

Madrilgo jardunaldietan esan zenuen transgene fluxua dagoela landare autoktonoetara eta mikroorganismoetara. Zer da transgenea?

Hobeto ulertzeko, genea zer den azaldu behar da lehenik. ADN edo ARN –ondoretasunezko informazioa pilatzen duten molekulak– zati bat da genea; zati horren barruan funtzio bat betetzeko behar den informazioa dago; adibidez, proteina bat sortzeko. Gene bat bere genomatik bereizi eta beste organismo baten genoman txertatzen denean, transgene esaten zaio. Transgene horrek batzuetan alde egiten du, eta hasiera batean transgenikoak ez ziren landareetan aurkitzen da. Landare horiek transgeniko bihurtzen dira, kontrolatu gabeko fluxua dagoelako.

Nola egiten dute ihes transgeneek?

Zientifikoki egiaztatu ahal izan da batzuetan geneen transferentzia horizontala gertatzen dela naturan –polenaren bitartez, esaterako–, manipulatutako landareetatik ekosistemaren mikroorganismoetara edo beste landare batzuetara. Erraz ulertzeko moduko adibide bat da Mexikoko arto aldaera indigenekin jazotakoa: AEBetatik iritsi diren aldaera transgenikoek kutsatu egin dituzte.

Batzuek diote hori ez dela berez arazoa, transgeneak, lekuz aldatu arren, ez direlako kaltegarriak.

Hori ere frogatzeke dago. Ikerketa kopuru txikia eta, batzuetan, haien zabalkunde eza dela-eta, ez dago informazio nahikorik transgenikoen kalteez eta epe luzean duten ondorioez. Zientzialari askok sumatzen dugu hutsune hori: ikuspegi biak parez pare jartzea ahalbidetuko duen ikerketa egin behar da. Agian ez ginateke hain kezkatuta egongo askatasun handiagoz ikertu ahal izango bagenu, eta ikerketa-proiektuak egongo balira norabide bietan. Baina oro har jende gehiago ari da lanean transgenikoak nahikoa onuragarriak direla frogatzeko. Oso gutxi ari dira ondorio negatiboak frogatu nahian.

Baina, ikerketa baten hasierako abiapuntua zerbait ona edo txarra dela frogatzea izatea, ez da zientzia desitxuratzea?

Zientzia lerratuta dago, edonork egiten duela ere. Zuk hipotesi bat duzu abiapuntu, eta hipotesi horrek joera bat ematen dizu. Ez da berdina esperimentu bat antolatzea –esperimentua zuzena izan arren– transgenikoen onurak frogatzeko, edo haien kalteak frogatzeko. Zientzialariok pertsonak gara, eta gure pentsamenduaren arabera gauzak era batera edo bestera ikusten ditugu. Gainera, zenbaitetan, pentsamendu horiek indartzen dituzten arrazoi ekonomikoak egon daitezke.

Zuk esana da: “Metodologian aurrerapenak egin arren, emaitzak interpretatzeko mugak daude”.

Mikrokosmos batean edo laborategian egindako esperimentuen emaitzak interpretatzeko, esperimentu horren garapenean izandako baldintzak hartu behar dira kontuan. Ezin dira zuzenean estrapolatu baldintza errealetara. Landa-sistema bakoitzaren arabera egin behar da interpretazio hori, eta aldagai ekologiko guztiak integratu behar dira hor. Oso zaila da. Landan esperimentua hainbat ziklotan egin ezean eta faktore guztiak gutxi gorabehera kontrolatuta eduki ezean, nola estrapolatuko duzu laborategiko datu bat ingurumenera, jakinik tenperatura, pHa, CO2 kontzentrazioa... aldatuz gero emaitza guztiz desberdina izan daitekeela? Ez dago ebidentzia nahikorik, ezta errepikapen nahikorik, ezta ere baldintza meteorologiko unibertsalik, ezer ziurtatu ahal izateko. Ez alde eta ez kontra.

Haatik, esango nuke gaiari buruzko literaturaren zati handienak zera dioela: transgenikoak ez direla kaltegarriak.

Produktu horiek merkatuan jarri dituenak beraiek sustatzeko ikerkuntza errazten du. Industriaren aurkako ikerketa librea egitea zailagoa da. Zentzu batean zein bestean, dena jar daiteke zalantzan. Niri ez zait a priori hobea iruditzen transgenikoez txarto hitz egiten duen esperimentu bat ongi hitz egiten duena baino. Nik, zientzialaria naizen heinean, ez dut zertan pentsatu errealitatea desitxuratzeko eginda daudela. Esan behar dudana da transgenikoen aldeko esperimentu gehiago egiten direla, eta erraztasun gehiago dagoela esperimentu horiek egiteko, kontrako zentzuan baino. Hazi transgenikoen eta produktu fitosanitarioen salmenta negozioa da. Negozio hori asmakizunaren baliagarritasuna berresten duten esperimentu zientifikoekin bermatuta badago... Pernandoren egia da.

Zientzialariak ez diren herritarrei irudituko zaie zientziak beti gauza bera esan behar lukeela gauza berari buruzko ikerketa egitean. Ez da arraroa hain emaitza kontrajarriak izatea esperimentuetan?

Transgenikoei dagokienez, ez dut uste emaitzak kontrajarriak direnik ere. Erabilitako metodologia motak aldakorrak dira (laborategian egindako lanak daude, negutegian egindakoak, baldintza desberdinetan, teknika desberdinekin...), eta egindako ikerlan kopurua ez da aski ondorio garbirik ateratzeko.

Industriako bozeramaileek, baina baita ustez independenteak diren zientzialari askok ere, esaten dute egin direla proba nahikoak –proba asko, izan ere–, eta beraz arrazoizkoa dela seguruak direla pentsatzea.

Haiek diote ez dagoela transgenikoak bezainbeste ikertutako landarerik, eta transgeniko bat merkaturatzeko proba eta ikerketa mordoa egin behar dela. Baina errealitateak dio gauza berriak agertzen direla haien inguruan. Madrilgo jardunaldietan Gilles-Eric Séralini doktoreak hitz egin zuen. Barietate transgenikoen eta herbiziden toxikotasunean aditua da Séralini, eta hain zuzen esaten ari garenaz jardun zuen. Ez dira test egokiak egin transgenikoen kaltegabetasuna frogatzeko, zioen. Berak egindako ikerketaren adibidea jarri zuen, arto transgenikoz elikatuko arratoiena. Hiru hilabete eta gero, animaliek aldaketak zituzten desintoxikazioaz arduratzen diren organoetan: gibela, giltzurrunak... Haatik, emaitza horiek ez dira argitaratzen, eta ez da baimenik ematen esperimentuak luzatzeko. Probak –oso garestiak, bidenabar– egiten dituzten bakarrak transgenikoak ekoizten dituzten enpresak eurak dira.

Hain zuzen ere Séraliniri, oker ez banabil, hiru urtez ikertzen segitzeko finantzazioa ukatu zioten.

Beharbada ikerlariok gehien kezkatzen gaituena gardentasun falta hori da, aukerak ukatze hori.

Esan daiteke, orduan, giroak ez duela beren-beregi honi buruz ikertzeko gogoa pizten?

Noski. Zenbat ikertzaile dago oraintxe Espainian transgenikoez hitz egiten, esan dezagun, ildo honetan? Oso gutxi.

Batzuek diote transgenikoez zalantzak dituztenek ez dakitela zipitzik zientziaz.

Zaila da ikuspegi biak edukitzea, hau da, zientzialaria izatea eta benetan gai honekiko interesa izatea, batzuetan denbora galtzea delako. Imajina ezazu zientzialari independente batek emaitzaren bat lortzen duela. Argitaratu ahal izango luke? Ez dakit, ez daukat garbi.

Jardunaldietan aipatu zenuen beste arazo bat izurri erresistenteen agerpena da.

Bai. Landare transgeniko asko sortzeko metodoa izan da landare horri Bt bakterioaren gene bat txertatzea; gene horrek proteina bat sortzen du, eta proteina horrek intsektu izurriteak hiltzen ditu. Gerta liteke gene hori inguruko beste mikroorganismo edota landareetara igarotzea. Denok ezagutzen ditugu aukera hori egon badagoela dioten ikerlanak, eta beste batzuk non gene-ihes hori dagoeneko atzeman izan baiten, eta non erresistentziak daudela frogatua izan baiten. Beharbada giro batean erresistentziak eratzen dira eta beste batean ez, ez da den-dena aztertu, beharbada lehenbiziko ikerketak egin ziren baldintzetan ez zen erresistentziarik bat-batean sortu, baina beste baldintza batzuetan bai... Ziurtasuna behar dugu halakorik gertatzen ez dela. Eta nik behintzat, bibliografia aztertu ondoren, ziurgabetasuna besterik ez daukat.

Transgenikoei buruzko literaturan larregi estrapolatzen da, orduan?

Nik ateratzen ditudan ondorioetako bat da ezin daitekeela estrapolatu, eta gehiago ikertu behar dela. Irakurri ditudan artikuluen %99 ondorio nagusi bi horiek nabarmenduz amaitzen dira: alde batetik, datuak ez dira estrapolagarriak –izan aldeko, izan aurkako–, eta bestetik, kasu guztietan ikerketa gehiago egin behar da.

Ez dirudi hori denik iritzi zabalduena zientzia komunitatean.

Ez. Proiektuak sustatzen dituztenen baldarkeria da hori, baina hala da. Espero dut aldatzea, ez zaio beldurrik eduki behar ez gauza bati ez besteari.

Baldarkeria besterik gabe?

Hala uste dut eta hala diotsut. Hara, ez naiz ergela, eta badakit interes ekonomikoak direla Interesak, letra larriz. Izan ere, bada ekonomikoez gain besterik?


T'interessa pel canal: Transgenikoak
Gran regal per als productors transgènics de Brussel·les: els controls han finalitzat
La Comissió Europea va prendre el passat 7 de febrer una decisió important en favor de l'agroindústria: no classificarà com a transgèniques les llavors amb genètica adaptada mitjançant la tècnica NBT New Breeding Techniques. En aquest sentit, els controls, seguiments i... [+]

Glifosato ha estat autoritzat per altres deu anys: "La salut pública i la biodiversitat estan en greu perill"
Els 27 països de la Comissió Europea no han aconseguit un acord per a prohibir l'herbicida contaminant, per la qual cosa han ampliat l'autorització d'ús caducada el 15 de desembre amb restriccions. Nombrosos experts i institucions asseguren que el producte de la multinacional... [+]

I si el COVID-19 és un OGM?
És una mutació natural d'un virus de ratpenats que ha sacsejat el món, el SARS-CoV-2, probablement associat a greus transformacions mediambientals provocades per l'home en moltes parts del món en les últimes dècades, també provocades per l'home, o que els científics li han... [+]

2020-05-20 | ARGIA
Espanya autoritza la venda de vuit noves varietats de blat de moro transgènic
En les bosses i catàlegs per a la venda d'aquestes llavors hauran d'indicar la següent frase: "Varietat modificada genèticament". Des del 9 d'abril tenen llicència per a vendre-les. En 2019 es van plantar 8.000 hectàrees de blat de moro transgènic a Navarra.

2019-05-03 | Garazi Zabaleta
José Ramón Olarieta Alberdi
"L'objectiu últim dels transgènics és controlar el mercat de les llavors"

José Ramón Olarieta Alberdi és doctor en enginyeria agrònoma i professor de la Universitat de Lleida, així com membre de l'associació catalana Som el que Sembrem.L'any passat va publicar un llibre sobre transgènics: Els transgènics, són realment segurs i necessaris?... [+]


2018-09-12 | ARGIA
Mor Fabian Tomasi, referent en la lluita contra els agrotóxicos i els transgènics
Tomasi va treballar en un camp d'agricultura extensiva dedicat al cultiu de la soia. La zona rural ha mort a conseqüència de la malaltia que van originar els agrotóxicos empleats en la fumigació de la zona.

Monsanto erosteko baimena eman dio Bayerri Bruselak

Sinadura bilketari eta herritarren protestei entzungor eginez, Europar Batasunak baimena eman dio Bayerri Monsanto erosteko. Horrela, hazi eta ongarri kimikoen munduko enpresa handiena bilakatuko da.


2018-03-01 | Miren Osa Galdona
Milioi bat lagunek Monsantoren eta Bayerren arteko hitzarmena etetea eskatu diote Europako Batzordeari

Laborantza-industrian egin den inoizko akordiorik handiena gelditzeko eskatu diote milioi bat lagunek Europari: Monsanto eta Bayer enpresek indarrak batuko dituzte galarazi ezean. Hazi transgenikoen eta industria farmazeutikoaren arteko lotura 2016tik datorren arren, azken... [+]


2017-09-04 | Unai Brea
Bayerrek Monsanto erostea zer ondorio izan dezakeen ikertu nahi du Europak

Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek... [+]


2017-07-10 | Hegoi Belategi
Rosa Binimelis. Ecologia, economia, ètica
"El teosinte ha causat grans danys a Aragó i Catalunya; en Navarresa prima la ignorància"
Una mala herba invasora ha aparegut en els matolls de Navarra, Aragó i Catalunya. El teosintea, en el llenguatge teosintle nahuatl, és una planta de la família de Zea, per tant parent del blat de moro. Rosa Binimelis (Castelló, 1979) és doctora en Ciències Ambientals i en... [+]

2017-06-30 | Unai Brea
Fusió de transnacionals agràries
La creació d'aliments, en risc de quedar en mans d'uns pocs
Al setembre de 2016, Bayer, un ciutadà alemany conegut sobretot per les aspirines, va comprar el Monsanto estatunidenc, conegut per moltes altres coses, per 66.000 milions de dòlars. És la més coneguda i destacada de les fusions de llavors industrials i productes químics... [+]

Merkatuan saltzen diren tomateen %34 Monsanto eta Heinzen propietate dira

Egun erabiltzen diren hazi hibridoak multinazional espezializatuek soilik egin ditzakete, eta horien liderra Monsanto da. Merkatura zabaltzen dituena, berriz, Heinz multinazional boteretsua da. Bide beretik jarraituz gero, elikadura merkatu pribatuen eskuetan bukatuko duela... [+]


Eguneraketa berriak daude