God is dead. Ron Currie Jr. (Viking, 2007).
Ez da erraza Ron Currie estatubatuarraren lehenbiziko eleberria deskribatzea. Agian horregatik, behinola nire eskuetara iritsi zen gaztelaniazko edizioan bederen, hegaleko iruzkinak kontakizunaren hasieran kokatzen du bosgarren kapitulura arte gertatzen ez den zerbait. Eta bederatzi kapituluko liburu batez ari gara. Baldarkeria hori da God is dead (Jainkoa hil da) nobelari aurkitzen diodan hutsik handiena. Bestela, biziro gomendatzen dizuet.
Lehen pasarteak Sudaneko errefuxiatu esparru batera garamatza. Gauza harrigarri bi gertatzen dira han: batetik, Colin Powellen arraza-kontzientzia esnatu egiten da. Bestetik, Jainkoa, dinka leinuko emakume batengan haragituta Lurrera bisitan etorri dena, hil egiten da, baina ez Nietzschek proposatutako zentzu filosofikoan, zentzu fisikoan baizik. Hil-hil. Existitzeari utzi. Dena den, hori ez dugu bosgarren kapitulura arte jakingo, emakume-jainkoaren gorpua jan duten txakurretako batek kazetari bati egindako adierazpenen bitartez. Liburuaren kontrazalean aipatzen badute txakurra, ez da hain bekatu larria izango neu ere spoil-ean aritzea.
Nobelaren gainerako pasarte guztiek giro surrealista bera dute. Gehienek ez dute loturarik elkarrekin, eta badutenen kasuan, xumea da lotura hori. Benetan Jainkorik ez dela jabetu den mundu kaotikoa aurkezten digute, batak bestearen ondotik, atmosfera gero eta itogarriagoan murgilduko gaituzten istorio distopikoek. Baina ez zaigu argi geratuko –ez niri, behintzat– egileak erlijio-fedearen abantailak aldarrikatu nahi izan dituen, edo, aitzitik, fede horren makulurik gabe bere kasa ibiltzen ez dakien gizateriaren ahuldadea salatu. Kapitulu guztiak Bibliaren aipu batekin hastea egilearen erlijiozaletasunaren seinaletzat hartu izan dute kritikari batzuek, baina auskalo.
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.