Hamabi bat urte izango nituen. Arrontegiko zubia egiten zihardutela, hark ekarriko zituen onurak azaldu zizkigun aitak bazkaloste batean. Nik ez nekien zer zen hura, ezta non zegoen ere, baina zer edo zer handia izan behar horrenbeste gorespen hartzeko.
Gure familia ez da bilbotarra, ezta bizkaitarra ere, baina ikustekoa zen zelako harrotasunez berba egin zigun aitak han egindakoaz. Seguruenik horregatik izango dut akorduan.
Ibaizabaleko ezkerraldea eta eskumaldea lotu zituen Arrontegiko zubiak. Ordura arte buelta handia zen alde batetik bestera errepidez joatea, Getxotik Barakaldora eman dezagun. Kilometro eta denbora asko bide korapilatsuetan. Orain ez diogu erreparatzen, baina orduan sekulako aldaketa izan zen.
Aitak ez zuen kotxerik, ez zen Bilbora joaten, baina Arrontegiko azpiegitura zein garrantzitsua zen azaldu zigun. Premiazkoa bilbotarrentzat eta bizkaitarrentzat, eta beraz, ona guztiontzat. Bere ikuspegia ez zen etxeko atarian bukatzen, ezta Gipuzkoan ere. Ez nion inoiz independentziaz berba egiten entzun, abertzale “epeltzat” hartuko lukete etiketazaleek, baina Euskal Herriaz zuen begirada superabertzale askorena baino irekiagoa zela iruditzen zait.
Berandu konturatu nintzen horretaz, eta gaur egun espiritu horren faltan gaudela sumatzen dut. Mugarik gabeko munduan bizi omen gara, denok gara modernoak, baina nik esango nuke txokokeriak direla nagusi, eta gero eta indartsuago gainera. Bilbon ez dakit zer egin dutela eta, Donostian kexu. Edo alderantziz. Batek diru gehiago ipintzen duela, bestea baztertuta sentitzen dela, hark bai eta nik zergatik ez... Gizartean eta politiko batzuengan ondo errotutako jokaera dela esango nuke.
Modernoak bai, baina gure mundu txikiari gorazarre eginez segitzen dugu. Euskal Herri independentea handiegia litzateke euskaldunontzat, laster hasiko zen bakoitza berea aldarrikatzen. Apustu egingo nuke.
Askotan pasatzen naiz Arrontegiko zubitik, eta pentsatzen dut norbaitzugatik izango balitz oraindik ordubete edo gehiago emango genukeela Getxotik Barakaldora. Batzuengatik izango balitz, ez genuke ez zubi, ez autobia, ez metro, ez trenik izango. Abiadura handikoa zen txikikoa.
Tots menjaven i bevien, semblaven alegres, però algun es movia inquiet entre l'aperitiu i l'aperitiu. Anava a rebre el premi per segona vegada, però era el primer que tenia a les seves mans. Estava nerviós perquè el monument havia d'arribar a l'oficina, Fotre. Els premis ARGIA... [+]
Encara que les coses canvien ràpida i vivament, hi ha coses que no canvien: Un d'ells és el lliurament dels Premis Argia. Això és el que li ha dit a aquest cronista un periodista forà que ha vingut per necessitat, i que ARGIA ha canviat molt abans de començar el lliurament... [+]
Onintza Irureta Azkune ha participat en la xerrada en nom del grup de treball d'ARGIA:
"Una de les milers de persones que componen la comunitat d'ARGIA ens ha dit recentment que a vegades la LLUM és fosca, que hi ha notícies dures que li mouen dins. Que fem una bona feina, però... [+]