ENPRESARIAK pozarren dira PPren lan erreformarekin, orain arte eskuak lotuta izan dituzte eta aurrerantzean libre aritu ahal izango dira enpresan arazoak direnean. Eduardo Zubiaurre Adegiko lehendakariak argi azaldu du Berria-n eskaini berri duen elkarrizketan: “Horretarako, lan erreformak eman dizkigun tresnak behar ditugu. Aldaketak gertatuz gero, erabakiak eta neurriak hartzeko, azkar, merke eta administrazioaren baimenik gabe”. Egungo egoerarekin eskuak lotuta ei zituzten enpresariek eta lan harremana langileen aldera desorekatua zegoen. Orain orekatu dira, eta funtsean langileen kaleratze azkar eta merkeaz ari da Zubiaurre. Eta horrek enplegua sortuko ei du.
Kontua da inork gutxik uste duela honek lanpostuak sortuko dituenik, ezta PPk berak ere, behintzat aurtengoan. Ekonomialarien artean, ordea, are eta gutxiagok uste du halakorik, ekonomia aktibatu barik ez delako ekonomia hazkunderik izango eta hau gabe lanpostuak sortzea ezinezkoa delako, ezta halako hamar erreformarekin ere. Hori PPko buruzagiek ere ondo dakite, baina lan harremanen berregokitze hau bat dator merkatuak deitutako horiek nazioarte mailan azken hamarkadatan eskatzen ari diren lan malgutasunarekin. Espainiako sindikatuek ezin esango dute PPk iruzurrik egin duenik edo halakorik espero ez zenik, PSOEk bidea leundu ondoren, betiko eskuinak aspaldi amesten zuena gauzatu du.
Kontua da Euskal Herrian martxoaren 29an greba orokorrarekin erantzungo zaiola lan erreformari ELA, LAB eta gehiengo sindikalaren beste lau sindikatuk deituta. Eta ezusteko asko ez bada bederen, azken bizpahiru urtetan izandako greba orokorren gisakoa izango dela iragar liteke. Bakoitzak bere armak ditu, eta langileek eurenak erakusten dituzte, modu zatikatuan bada ere. CCOOk eta UGTk ere balorazio baikorra egin dute beraiek iragan aste buruan egindako manifestazioez, eta greba orokorraren atea itxi gabe dagoela azpimarratu dute.
Ezagun dira bi bloke sindikal nagusiek dituzten desberdintasun sakonak: aldarrikatzen diren lan eta ekonomia esparruak desberdinak dira eta baita eredu sindikala ere. Egoera ekonomiko larriak eta neoliberalismoaren bultzada gupidagabeak, alabaina, elkarrekin hitz egin eta elkarrekin jardutera ere bultzatu beharko lituzke, zenbaitzuetan bederen. Gaitza da, baina saiatu beharko lukete, Euskal Herrian behinik-behin emaitza oso bestelakoa litzateke, hori seguru. Tamalez, izango da denborarik horretarako? Eta borondaterik?
Erantzutea eta protesta garrantzitsuak dira beti, gizarte baten etorkizuna parlamentuko erabakietan bakarrik ezin dela utzi erakusten dute, klase borroka ez zela agortu ongizate estatuaren garapenarekin, eta historia ez dela amaitu, Fukuyamak Berlingo Harresiaren erorketarekin iragarri zuen gisan.
BAINA ORDUA DA, halaber, langileek ekonomia harremanen egungo ereduan sakondu dezaten eta beste alternatiba batzuetan ere araka dezaten: langilea produkzio prozesuen jabe egitearen lelo zahar haren gaurkotutako formuletan arakatzea, alegia. Eta horri, gaur egungo Europan ekonomia soziala deitzen zaio. Euskal Herriak bide oparoa du ekonomia sozialaren esparruan, batez ere bere esperientzia kooperatibo aberatsak hedatu duena, baina ekonomia eredu hau jorratzeko beste zenbait molde ere badira gaur egun, haien artean Lan Elkarte Anonimoak edo GKEak esate baterako.
Paradisurik ez da oraindik ezagutzen mundu honetan, baina ekonomia sozialaren abantailak era guztietakoak dira, bai lan harremanari dagokionez bai krisi egoerei bestelako erantzuna emateko. Jabegoaren banaketa, parte hartzea, elkartasuna, errespetua, enpresa burujabetza, lan demokrazia handiagoa… ekonomia sozialean lur zoru egokiagoa duten balore funtsezkoak dira. Eraginkortasun kontuak albora utzita, zein errespetu eta duintasun dago lan harremanetako subjektuetako batek –enpresariak– “kalera!” esaten duenean eta beste aldeak –langileak– kalera ateratzea besterik ez duenean? Ba horixe, kalera ateratzea, izan martxoaren 29an edo izan dagokion bestelako edozein egunetan.
Potser no saps qui és Donald Berwick, o per què ho esmento en el títol d'aquest article. El mateix ocorre, evidentment, amb la majoria de les persones que participen en el Pacte Sanitari en curs. No saben què és el Triple Objectiu de Berwick, i menys encara l'Objectiu... [+]
L'article La motoserra pot ser temptadora, escrit en els dies anteriors per l'advocada Larraitz Ugarte, ha donat molt a parlar en un sector molt ampli. Planteja algunes de les situacions habituals dins de l'Administració pública, entre les quals es troben la falta d'eficiència,... [+]
És important utilitzar correctament un idioma? Fins a quin punt és necessari dominar la gramàtica o tenir un ampli diccionari? Sempre he escoltat la importància de la llengua, però després de posar-me a pensar, he arribat a una conclusió. Pensar sovint comporta això;... [+]
L'altra vegada vaig ser a un lloc que no visitava i que tant m'agradava. Sent allí, em vaig sentir a gust i vaig pensar: aquest és el meu lloc favorit. Amulet, amulet, amulet; girant la paraula en el camí de casa. Curiosament vaig buscar en Elhuyar i apareixia com a amulet... [+]
Al llarg de la seva trajectòria acadèmica, adolescents i joves rebran en més d'una ocasió orientació acadèmica i/o professional per a aquells estudis que els resultin d'utilitat. Cal oferir-los lideratge, perquè solen estar plens de dubtes cada vegada que han de prendre... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta