Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Murrizketa politikek porrot egiten dute"

  • Argentinako ekonomiari beste norabide bat eman zion Roberto Lavagnak Ekonomia ministro izan zen urteetan. 2001ean hasitako krisiari aurre egiteko, kreditu emaileei zorra ordaintzeari utzi eta ekoizpena handitzeko politikak abiarazi zituen. Argentinak corralitotik ateratzea
    lortu zuen eta hazkunde handiko garaia hasi zen. Esperientzia hura eta egun Greziak bizi duena erkatu ditu elkarrizketa honetan ekonomialariak.

"Zegoena nola banatu zen Nazioarteko Moneta Funtsarentzat kontua. Banku eta kreditu emaileen aldeko eta jendearen kontrako banaketa egitea, alegia. Horregatik jaitsi ziren soldatak %13, murriztu ziren erretiroak eta kaleratu ziren langileak."Gorka Berasategi

Roberto Lavagna (Buenos Aires, 1942) Argentinako ekonomia ministro izan zen Eduardo Duhalde presidentearen agintaldian eta Nestor Kirchnerren lehenengo gobernuan (2002-2005). Argentinak bizi izan zuen krisi latzaren ondoren ekonomia berreskuratzeko plana diseinatu zuen Lavagnak. Orduko Argentinak eta gaurko Greziak zenbait antzekotasun onartzen dituzte ministro ohiaren ustez. Argentinako esperientziak zenbait irakaspen utzi ditu murrizketa sozialetan oinarritutako politiken inguruan.

Lavagnak 2002ko apirilean hartu zuen kargua. Hilabete gutxi lehenago, 2001eko abenduan enfrentamendu gogorrak izan ziren herritar eta polizien artean. Estatuko indarrek 38 herritar hil zituzten errepresioan. De la Rua presidenteak dimisioa eman zuen, bi asteko epean bost presidente izendatu ziren. Politikarien sinesgarritasun falta erabatekoa zen krisiren eztandaren ostean.

Ekonomia ministro kargua hartu zenuenean nolakoa zen Argentinaren egoera ekonomikoa?

Argentinak defizit fiskal garrantzi­tsua zuen, kontu korronteko defizita ere bazuen, eta hiper-inflazioaren bidean zegoen. Gizarte egoera ere oso zen larria: argentinarren %52 eta %54 artean pobrezia egoeran zegoen, %18ko langabezian, inber­tsiorik ez eta, beraz, lanpostuak sortzeko aukerarik ez zen ageri epe laburrean. Ordurako, herrialdeko Barne Produktu Gordina (BPG) uzkurtzen ari zen laugarren urtez jarraian. Gainera, agintean zegoena [Eduardo Duhalde] Konstituzioa errespetatuz izendatu zuten arren, bestelakoa zen kontua herritarren atxikimenduari zegokionez. Kongresuan ez genuen gehiengorik. Alderdi Justizialistako (alderdi peronista) gobernadoreek 30 eguneko ultimatuma eman zioten Duhalderi eta 14 puntuko programa ekonomikoa betetzeko eskatu zioten nik kargua hartu baino egun bat lehenago.

Konparagarria al da Argentinak bizi zuen egoera egun Europan bizi den egoerarekin?

Nik Greziari buruz hitz egingo nuke espresuki. Ez baita gauza bera Greziaren egoera edo Italia nahiz Espainiarena. Greziaren kasuan datu ekonomikoak oso antzekoak dira. Defizit bikia du (fiskala eta kontu korrontekoa), ekonomia uzkurtzen ari da laugarren urtez jarraian, langabezi tasa altua dauka… Antzekotasun asko daude ekonomikoki, inflazioan izan ezik. Argentina hiper-inflazioaren bidean zihoan eta hori ez da gertatzen ari Greziaren kasuan.

Desberdintasun handienak gizarte arloan aurkitzen dira. Grezian askoz hobea da gizarte egoera. Biztanleko diru sarrera askoz ere altuagoa da, neurri handi batean Europar Batasuneko kide delako. Eta erakundeei dagokienez ere aldeak nabarmenak dira. Argentina guztiz isolaturik zegoen eta Grezia munduko talde politiko eta ekonomiko boteretsuenetako baten parte da. Borondate politikoa egonez gero, bada arazoei aurre egiteko baliabiderik. Borondaterik ba ote den beste kontu bat da. Greziaren inguruan sortu den mugimendua ikusita, gutxienez, eztabaida piztu da. Argentinaren kasuan ez zegoen halakorik. Gehien jota, Argentinan esku hartzeko aukera aztertu zen, Lehenengo Mundu Gerraren ostean Austriarekin egin zen moduan.

Gertatzen dena da Greziaren kasua ez dela ongi kudeatu eta ku­tsatze prozesu bat dagoela dirudi, kasu askotan neurriz kanpokoa. Greziako eta Italiako ekonomien artean desberdintasun nabarmenak daude, esaterako, lehiakortasunaren esparruan.

Argentinak murrizketen errezetak jarraitu zituen 90eko hamarkadan eta zuk kargua hartu artean. Programa haiek zorraren interesak ordaindu ahal izateko finantziazioaren truke gauzatzen ziren. Zuk bestelako estrategia eraman zenuen aurrera. Zein analisi egin zenuen orduan?

Analisia errealitatea ezagutzetik abiatzen da. Egoera ekonomiko latz horretan murrizketa gehiago proposatzea, Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) egin zuen moduan, hain zen irrigarria, beste bide bat hartu behar zela erabaki bainuen. Aurreko gobernuek kredituak negoziatu zituzten NMFrekin eta handik gutxira krisiaren erdian geunden. Zein zen NMFren logika? “Bai, ongi da, murrizketa programak burutu dira baina gogorragoak behar dute arrakasta lortzeko”. Programek ez zuten porrot egiten desegokiak zirelako, nahikoa gogorrak ez zirelako baizik. Beraz, gutxi balitz, programa bakoitza aurrekoa baino gogorragoa izaten zen. Logika horren arabera, herrialdeak superabita lortu behar du kreditu emaileei interesak ordaindu ahal izateko. Planteamendu egokia izan daiteke baldintza normaletan baina Argentinak bizi zuen egoeran edo Greziak orain bi urte bizi zuenean, ez du inolako zentzurik.

Murrizketen aukera baztertzeko erabakiak babesa izan zuen Gobernuan edo oztopoak izan ziren gehiago?

Argentinaren azken 40 urteetako arazoak, neurri batean, muturreko jarreren ondorio dira. Izan dira gobernu militarrak edo zibilak baita eskuinekoak eta populismo sasi-ezkertiarrak ere. Populistek sistema poliziala ezarri nahi zuten prezioak kontrolatzeko. Eskuinak Estatuari eskatzen zion bankuen zorren ardura bereganatzeko. Azkenean, bankuei esan zitzaien zorren erantzukizuna haiena zela eta populistak gobernutik kanporatuak izan ziren.

Kreditu emaileekin negoziatu behar izan zenuen, nazioarteko finantza erakundeekin. Haiek ordurako beste murrizketa plan bat prestatua zuten, ezta?

Nazioarteko finantza erakundeek prest zuten Argentinarentzako 20 eta 25 mila milioi dolarreko kreditua. Default egoera ekidin nahi zuten, ez zuten nahi Argentinak ordainketak eteterik. Kreditu hori emateko, ordea, beste murrizketa plan bat gauzatzeko eskatzen zuten. Europako hainbat estatutan gaur ikusten ditugunen moduko murrizketa planak. Argentinako Gobernuak halako laguntza lortzeko herrialdearen politika ekonomikoa erakunde horien esku utzi behar zuen. Nik kreditu eskari guztiak bertan behar utzi nituen eta ezetz esan nien, Argentina bakarrik irtengo zela egoera horretatik. Noski, kreditu emaileei interesak ordaintzeko gure ahalmena askoz ere txikiagoa izango zen eta horrek kezkatzen zituen. Hiru aldiz errepikatu behar izan nuen erabakia. Ez zuten inolaz ere espero.

Argentinak zorra ordaintzeari utzi zion eta zorraren berregituraketa negoziatu zuen 2003an nazioarteko finantza erakunde nagusienekin. Kreditu emaileei zorra ordaintzeari utziko zitzaiola esan zenienean zer eran­tzun zuten?

Ez zitzaien batere gustatu! Bestalde, populismoak default-a ospatzen zuen eta default egoera beti da porrotaren adierazgarri, ez da ospatzeko moduko gertakizuna. Nola konpondu daitekeen pentsatu behar da. Eskuina, berriz, iraintzen hasi zen. Argentina Zambiarekin eta Eritrearekin alderatzen zuten. Estatu guztiek egin dituzte halakoak. Zorrari buruz dagoen ikerketarik garrantzitsuena hartuz gero, ikus daiteke Espainiak, Alemaniak eta Frantziak Argentinak baino default gehiago izan dituztela. Ez diot nik, Carmen Reinhart Munduko Bankuko ekonomista buru izandakoak baizik.

Argentinak, beraz, krisitik irtetea lortu zuen kanpoko finantzaziorik gabe. Zein baliabide zituen Estatuak aurrera egiteko?

Sektore pribatuaren zorrari zegozkion interesak ordaintzeari utzi z­itzaionean zenbait baliabide libratu ziren bestelako helburuetarako. Bestalde, ekoizpena berreskuratzea izan zen lehentasuna. Hala, espiral onuragarria ipini nahi genuen abian. Ekoizpena handitzen bada Estatuak biltzen duen diruak ere gora egiten du.

Nola lortu zen ekoizpena berreskuratzea?

Argentinaren kasuan hainbat bidetatik lortu genuen. Bideetako bat monetaren debaluazioa izan zen. Ekonomian, moneta debaluatzen denean eta inflazioa kontrolatzea lortzen denean, bestelako prezio zerrenda lortzen da: ekoizpen lokala eta esportazioak sustatu eta inportazioak garestitzen dituena. Hala, lehiakortasuna lortzen da.

Bestalde, gastu publikoa handitu genuen eta gizarte plan zabala ipini zen indarrean. Munduko Bankuak esan zuen ordura arteko gizarte planik handiena izan zela eta 2.200.000 familiengana iritsi ziren Estatuaren diru laguntzak. Bankuek eskatzen zutena betez gero, ez genuke horretarako dirurik izango.

Ondorioz, eskaria handitzen hasten da, horrek ekoizpenari lagun­tzen dio eta espiral onuragarria martxan ipintzen da. Soldatak hobetzen hasten dira, gizarte egoera hobetzen da, Estatuaren balantza fiskala orekatzen hasten da, kontsumoak ere gora egiten du eta merkatua handitu ahala inbertsioentzako geroz eta interesgarriago bihurtzen da herrialdea, inbertsioak heltzen dira…

Pesoak dolarrari lotuta jarraitzen bazuen ezin izango zen debaluatu. Beraz, moneta politika propioa berreskuratzea garrantzizkoa izan zen.

Bai, noski. Politika monetarioa eta fiskala. Izan ere, superabita lortzeko NMFak luzatzen zituen aholkuak ez zuten zer ikusirik ekoizpenarekin eta ekonomia berreskuratzearekin. Zegoena nola banatu zen NMFrentzat kontua. Banku eta kreditu emaileen aldeko eta jendearen kontrako banaketa egitea, alegia. Horregatik jaitsi ziren soldatak %13, murriztu ziren erretiroak eta pentsioak eta kaleratu ziren langileak aurreko programetan. Grezian bezalaxe. Nolakoa da Greziaren kasua? Soldatak %14 murriztu dituzte %13ren ordez. Puntutxo bat gehitu diote. 100.000 langile publiko kalera… Programak beti dira horrelakoak eta ia beti porrot egiten dute.

Euroa oztopo al da Greziaren berreskurapen ekonomikorako?

Dena denbora kontua da. Bi bide daude Greziak lehiakortasuna berreskuratu ahal izateko. Bide luzeak, 10 urte edo gehiago iraun dezake eta bitarte horretan greziarrak finantzatzea eskatzen du. Greziak betebeharrak ongi egiten baditu, finantzaketa zientzian, hezkuntzan, teknologian eta azpiegituretan inbertitzen badute, lehiakortasuna hobetu egingo da. Baina nik ez ditut europarrak oso prestu ikusten greziarrak 10 urtez finantzatzeko. Dena den, teknikoki bide posiblea da.

Bide laburra, debaluazioarena da; eurotik guztiz irten gabe. Hau da, moneta nazionala sor daiteke, drakmara itzuli herrialde barruko eragiketa guztietarako eta euroan jarraitu gainontzeko eragiketetarako. Noski, inflazioa kontrolatu beharko litzateke baina egingarria da.

Zein irakaspen atera daitezke Argentinak bizi izan zuen krisi hartatik?

Lehenengo eta behin, murrizketa politikek porrot egiten dutela. Bigarrenik, baldintza jakinetan eta zor maila batetik aurrera, zorraren berregituraketa egitea beste aukerarik ez dagoela. Adibidez, Greziaren kasuan zorra orain bi urte negoziatu izan balitz, demagun 50 urtera, eta interes tasa baxua ezarri izan balitzaio, japoniar erara (%0,1eko interesa), zorraren presioa txikiagoa litzake aurrekontuetan. Justu kontrakoa egin zuten.

Azkenaldian ahotan dabiltza “finan­tza diktadura” edo “zorkrazia” gisako terminoak. Hitz egokiak iruditzen zaizkizu bizi dugun egoera deskriba­tzeko?

Zein da errealitatea? Orain 40-50 urte bazen ekoizpen esfera bat –industria, nekazaritza, merkatari­tza, eta abar– eta bazen finantza esfera bat, nolabait, lehenengoaren zerbitzura. Biak ere tamaina antzeko esferak ziren edo 2:1eko proportzioarekin, asko jota, finantzaren alde. Azken 40 urteetan gertatu dena finantza esferaren hazkundea izan da eta egun ekoizpen esfera baino askoz ere handiagoa da. Etekinen desmaterializatzea gertatu da. Gaur etekina ez da lortzen katiluak edo patatak ekoitziz, balio errealik ez duten paperak mugituz lortzen da, 2008an ikusi genuen moduan. Tamainaz gaindiko finantza sektore baten aurrean gaude eta, gainera, kontrolik gabe ari da berean.

Nola kontrolatu, orduan, finantza sektorea?

Mundu politikoak gehienezko tamaina ezarri beharko lieke finantzei, baita izan behar duten kapital kopuruari buruzko neurriak ere. Horrez gain, finantza transakzioentzako zerga sortu behar da, duela urte asko James Tobin Nobel saridunak gomendatu zuen moduan. Finantza esfera ekoizpenaren esferatik guztiz banantzea saihestu behar da eta munduko ekonomiaren etekinak ez daitezela soilik “kasino finantzariotik” etorri, neurri batean ekonomia errealetik ere sor daitezela baizik.


T'interessa pel canal: Pobrezia
Tecnologia
De la burocràcia

He buscat la paraula en Wikipedia i ho he entès així: la burocràcia és una metodologia per a racionalitzar la realitat, per a reduir-la a conceptes que facin més comprensible la realitat. El seu objectiu és, per tant, comprendre i controlar la pròpia realitat.

Una de les... [+]


Mikel Urabaien (Paris 365): “Les institucions traslladen la responsabilitat a la veïna”
El menjador Paris 365 no oferirà sopars presencials fins el mes vinent de març i ha demanat a les institucions que s'impliquin per a aconseguir una solució.  

Informe d'Oxfam
L'1% més ric del món supera en els deu primers dies de l'any la quota anual d'emissions de carboni
Gairebé la meitat de la població mundial contamina més del doble que l'1% que més riquesa acumula. Un ciutadà de menys de la meitat de l'escala mundial de riquesa trigaria gairebé tres anys a arribar a la quantitat que els més rics del món han abocat en deu dies.

L'Ararteko creu que l'operació desenvolupada en l'edifici de les Agustines de Martutene es va realitzar per a identificar als interns
El 14 de març de l'any passat es va produir una gran operació policial en l'edifici ocupat dels Agustins de Martutene, de la mà de la Policia Municipal, l'Ertzaintza i la Policia Nacional: Un total de 56 persones van ser tretes de l'edifici i 29 van ser traslladades a la... [+]

El 40% de les terres del món són àrides i el 75% de les terres han estat dessecades
Seguint aquest camí, a la fi de segle, més de 5.000 milions de persones viuran en les terres àrides. Això provocaria nombrosos problemes humanitaris, econòmics i socials.

2024-11-26 | Ahotsa.info
París 365
15 anys lluitant contra la pobresa a la comarca de Pamplona, més necessària que mai
L'associació Paris 365 va celebrar el dissabte el seu 15 aniversari en l'Estació d'Autobusos de Bilbao. 15 anys servint desdejunis, menjars i sopars per un euro al dia a tots aquells que el necessitin els 365 dies de l'any. “Sense descans”, com van voler subratllar. A més, a... [+]

El Govern Basc torna a relacionar als més pobres amb el frau, posant una bústia anònima per a denunciar les ajudes
El Govern Basc ha posat en marxa, una vegada més, una bústia perquè la ciutadania comuniqui de manera anònima “qualsevol sospita d'actuacions irregulars” i ha reforçat la Unitat de Control de Lanbide, a pesar que no es comet frau entorn de la Renda de Garantia... [+]

Comença a Bilbao l'Homeless Film Festival que treballa en la inclusió de les persones en situació d'exclusió
El festival de cinema i teatre que organitza l'associació Bizitegi des de 2016 ja està en marxa a Bilbao.

2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


SAC: “La prohibició dels sopars no desapareix, augmenta”
Ixiar González Gurrutxaga és membre del projecte Sopars Solidaris de Carrer (CAS). L'Ajuntament de Donostia-Sant Sebastià ha prohibit aquest dimecres que es continuïn oferint menjars calents per als quals el necessitin. A les 18.00 hores han convocat una roda de premsa per a... [+]

2024-10-24 | ARGIA
Davant la prohibició de l'Ajuntament de Donostia-Sant Sebastià, el Sopar Solidari del Carrer diu que continuarà donant menjades a les persones sense llar
El col·lectiu de Sopars Solidaris de Carrer de Donostia-Sant Sebastià (CAS) no podrà donar menjars al carrer a partir del dijous, almenys en Egia. Així li ho han comunicat els agents als organitzadors verbalment el dimecres a la nit, al·legant que no disposen de permís i... [+]

Més drets humans i menys extrema dreta

En aquest món frenètic i vertiginós en el qual vivim, els canvis socials que se succeeixen a poc a poc ens semblen a vegades imperceptibles, irrellevants o insignificants. Tanmateix, no és així, i hem de ser conscients d'això per a actuar amb prudència. Exemple d'això és... [+]


Targetes d'aliments per a famílies vulnerables a Navarra
Des de la secció de Fons Socials Europeus, destinaven cada any els diners als Bancs d'Aliments perquè ells mateixos poguessin canalitzar el menjar entre els ciutadans més necessitats. El canvi en la gestió arriba ara: les famílies amb menors rebran bitllets per a la compra... [+]

2024-10-04 | ARGIA
El 8,3% dels nens d'Hego Euskal Herria té dificultats per a cuidar la vista
El 6,4% dels nens de la CAB i el 10,2% dels de Navarra tenen pobresa visual. L'associació espanyola Visió i Vida ha estat l'encarregada de realitzar l'anàlisi de la situació. Segons l'informe, l'inconvenient més greu dels nens amb problemes visuals és que no fa mal i que les... [+]

Informe d'Oxfam
L'1% més ric del món acumula més riquesa que el 95%
L'informe d'Oxfam Intermón adverteix que els grans desafiaments del planeta, com la crisi climàtica, i els esforços globals per a fer front a la pobresa i la desigualtat duradora estan amenaçats. “El poder s'està acumulant a les mans dels ultra-rics i de les... [+]

Eguneraketa berriak daude