Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Zer pizgarri dute hemengo umeek euskaraz hitz egiteko?"

  • Bi urte igarotzeko asmotan heldu zen Oiona Andoni Landa Arozena (Nuarbe auzoa, Azpeitia, 1966). Hogei urte baino gehiago joan dira ordudanik. Euskara irakasten hasi zen, eta horretan ari da gaur egun ere, IKA euskaltegian. Urteen joanean ikusi eta bizi izan duena erakutsi digu.

"Sopelan edo Oionen nola izango dira, bada, arrazoi berak euskara ikasteko".

21 urte daramatzazu euskara erakusten hemen, Oionen.

Baina ez hemen bakarrik. Oionen dugu bulegoa, euskaltegia, eta Guardian ere bai, baina beharra non dagoen, hantxe erakusten dugu euskaraz. Hara, kilometro kopuru bera egiten dugu Oiondik Nafarroa aldera, eta Araba barrenera. Mendabiatik Bastidaraino gabiltza. Bitartean, berdin gabiltza Viana, Moreda, Oion, Bilar, Kripan, Guardia, Bastida, Navaridas edo Logroñon.

Logroñon? Nork ikasi nahi du euskara han?

Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jendeak, eta bertako batzuek ere bai. Ez da nobedadea, nahiz eta zu zeharo harritu. Euskaldunak dira, Euskal Herritik kanpora lanean ari direnak. Beste batzuk badira familiaz euskaldunak, Logroñon haziak, bere burua euskalduntzat dutenak. ETB1en Titin pilotariari buruz esaten dituztenak ulertu nahi dituzte beste batzuek… Badira, gainera, euskara Logroñokoa ere badela defendatzen dutenak.

Hamar urte badira han euskarazko eskolak ematen direna. Urte batean, unibertsitateko bi ikasle izan nituen. Lan bat egin zuten Fontes [Linguae Vasconum] aldizkarian, Logroñon ziren hilarri batzuk aztertu zituzten. Jatorri ezezagunekoak omen ziren, edo bisigodoak. Gogoan daukat, haietako bat, eskolan galdezka: “Andoni, zer da Agirrezar?” Jatorri ezezagunekoa omen zen! Horri buelta ematen hasi ziren, eta Jose Maria San Sebastian Latxagaren liburu bat hartu zuten: El euskera en la Rioja. Lehenengo asmoa, euskal etxea egitea zuten. Baina ez zituzten, nonbait, Jaurlaritzaren gutxienekoak betetzen. Bazkideak ere ez behar beste, nonbait, eta euskal etxe izatera iritsi ez badira ere, elkartea osatua dute, Laminiturri, eta lanean ari dira, gauza dinamikoak egiten: webgunea, irtenaldiak, hitzaldiak, euskara eskolak…

Hortik zuen ikasle harrobia Logroñon…

Joan deneko 21 urtean beti izan dira euskarazko eskolak Logroñon, edo hona etorri dira Logroñokoak, edo hemengo ikastolara bidali dituzte Logroñon bizi diren euskaldun askok beren seme-alabak. Hasieran, Logroñon euskara taldeak izan genitzan lokala alokatu zuten Laminiturri elkartekoek baina mantentzerik ez, eta Oionera jo behar izan zuten ordura arte bezala. Gero, Logroñoko Herri Unibertsitatearen berri izan genuen. Han, beste gauza askoren artean, ingelesa eta frantsesa erakusten zituzten, eta galegoa, katalana eta euskararen hastapen ikastaroak eskaini nahi izan zituzten. Etorri ziren guregana, eta haiekin kolaboratzen hasi ginen. Baina eskola ordu gutxi ematen genuen, oso ikasle gutxi etortzen zen hortik gure ohiko erritmoetara. Bost bat urtean pare bat baino ez zitzaizkigun hurbildu. Azkenean, EGA zuen ikasle gazte bat, irakasle ikasten ari zena, eskaini genien irakasle lanetarako, eta horrelaxe egin genuen. Probetxu handiagoa behar genuela erabaki eta Hizkuntza Eskola Ofizialarekin hizketan hasi ginen, ikas-prozesua Logroñon ere ziurtatu nahi genuelako. Bi hitzetan esateko, duela hiru urte dozena bat ikasle hasi ziren euskara ikasten eta zortzi-hamar bat ari dira gaur egun.

Zergatik ikasten du euskaraz Bastida, Lapuebla, Oiongoak… Sopelan eta hemen arrazoiak berak ote dira?

Sopelan edo Oionen nola izango dira, bada, arrazoi berak. Urte asko dira Oionen euskara galdu zela. Ez dago Arabako Errioxan amona edo birramona euskaldunik izan duen inor, ez bada ez dakit nongoa zelako edo ez dakit non bizi izan zelako… Euskara duela urte asko galdu zen hemen, eta 40 urte ere ez dira joan berreskuratze lanetan hasi zirenetik. “Galdu” esandakoan hitz egiteari buruz ari naiz. Izan ere, toponimia euskalduna asko dago, abizenak zer esanik ez; hemengo Zabala, Gainzarain eta gainerakoak! Euskara ikasi nahi duenak arrazoi berak ezin izan Oionen eta Sopelan. Ez zait iruditzen. Han, integrazioa, identitatea eta horrelakoak izango dira. Hemen integrazioa ez da arrazoia. Identitatea, berriz, kontuan hartzekoa da, nahiz eta azken urteotan tituluak direla-eta ezkutuan geratzen ari den. Euskaltzalea ez den gutxi izango da gure euskaltegian. Titulu beharra, lanerako sarbidea… Motibazio instrumentala… baliteke berdintsua izatea hemen eta Sopelan, baina, esan dut, ez dut uste hemen tituluagatik bakarrik, edo gogoz kontra ari den inor dugunik; izatekotan ere, oso gutxi. Seme-alabak ikastolara daramatzanak, berriz, haiei lagundu nahi izaten die. Hortik ere izango da.

Aldatuko zen perfila urteen poderioz.

Ni etorri nintzen garaitik hona, duela hamar urte ezagutu nuen ikasle kopuru handiena: 1995-1996 urte inguru haietan 200 ikasletik oso gertu izan ginen Arabako Errioxan. Sekulako lana genuen taldeak han eta hemen ordu ezberdinetan osatzeko. Bateko, nekazariak Villabuenan: “Irailean ezin dugu, lanez lepo izan ohi gara. Maiatzean ere ez. Tartean beharko du!”. “Guk, neguan zazpietatik bederatzietara, nahi duzuena! Baina udazken eta udaberrian bederatzi eta erdietatik aurrera izan behar du” esaten ziguten beste batzuek. Orain ez da horrelakorik: ikasleen nahiak ezagutu ondoren, ezartzen dugu ordutegia, eta jendea hartara makurtzen da. Nekazariak, egia esan, gutxi. Gehiago dira titulua eta hizkuntza eskakizunak buruan darabiltzatenak, “euskara ikasi nahi dut” esanez datozenak baino. Hala ere, era bateko edo besteko pizgarria izan buruan, ikasle euskaltzalea dugu.

Ikaslearen arrazoi eta motibazioak berdin-ezberdinak. Eta irakasleak eskola emateko erak, berdinak?

Ezin izan berdina, ikaslearen motibazioa ere diferentea delako. Beste arrazoi bat eskolak ematerakoan desberdin aritzeko, EGAko klaseetan ere gertatu zaidana: “Nor da Sarrionandia? Nor izan zen Fernando Amezketarra? Nor da Andoni Egaña? Non dago Maule?” Ikasleek aztarrenik ere ez. Klaseetan euskara ikasteaz aparte, euskal kultura sartu beharra dugu, euskara maitatzen hasteko ekintzak egin beharra dugu. Sopelan, pentsatu nahi dut, euskal kultura hurbilagotik biziko dutela, eta sentsibilizazioan eta motibazioan hemen baino lan gutxiago beharko dela.

Euskara tituluak aipatu dituzu arestian. Titulu eske etortzen zaizkizue ikasleak Oionen?

Asko bai. Izan ere, nahiz eta titulurik behar ez, maila bat gainditzean ikasleari euskara ikasten gastatu duen diruaren zati handi bat itzuli egiten zaio eta garai hauetan… Titulu eskea dela-eta, EGA nahiko du, adibidez, ikastolan nahiz eskolan erakutsi nahi duenak. Gehienak, irakasle ikasten ari direnak, eta, batez ere, hartarako asmoa dutenak ditugu, EGA taldeetan. Baina bestela ere titulu nahia asko areagotu da gizartean. Baditugu ikastola eta eskoletako gaztez osatutako taldeak ere. Gurasoek seme-alabak titulua eskuratuta amaitzea nahi zuten heziketa prozesua. Inguru honetan, mailarik handiena Lapueblan batxilergoko bigarren mailan ari diren ikasleek dute. Hara bitartean lortu duten euskara maila hobetzerik ez dute erraz.

Zergatik ez?

Ondoren asko eta asko Logroñora, Zaragozara joango direlako, edo ikasteari utziko diotelako. Batxilergoa ikasi bitartean EGA eskuratzea asko eskatzea da, denbora gehiago behar dute. Beraz, zera pentsatu genuen duela urte batzuk: azkeneko urtean bakarrik saiatu beharrean, lau urte lehenago hastea. Hortaz, titulua eskuratzeko interesa zutenak prestatzen hasi ginen, eskola orduz kanpo, astean bi orduz. Lapueblan hasi ginen esperientzian, Assa ikastolako euskara irakaslearekin elkarlanean. Eskola orduz kanpo, astean bi ordu, euskara landu, euskaraz gozatu, euskaraz hitz egin… gauza asko, denbora gutxian. Lapueblan eta Oionen izan ditugu taldeak, eta Vianakoak, Bastidakoak eta besteetakoak ere Lapueblara bildu izan dira. Denera, urtean 30 ikasle izan ohi ditugu EGA ikastarootan.

Ikasgaien erdiak euskaraz egiten dituenak, nonbait, ez du titulurik beharko, “salbuetsita” egongo omen da…

Ikasleek ekarri zuten notizia, eta galdera: “Egia al da Magisteritza euskaraz eginez gero ez dugula EGA agiria beharko?”. Guk, “ikusiko dugu!” esan besterik ezin genuen. Horrela dio dekretuak, baina egia al da? Azken hiru urteotan gurekin maila hori prestatzen ibilitako ikastoletako ikasleen herenak besterik ez du gainditu 2. mailako egiaztatze-maila. Uste nuen jendeak atzera egingo zuela, dekretu horren esamesari heldu eta ez zuela ikastarorik egingo, baina, hara non 27 ikasle bildu zaizkigun Lapueblan, hamasei Oionen, eta hamabi Laguardiako institutuan. Propagandarik onena egin digute! Dekretu, agiri, titulu… Ikasleek irakasleari galdetu izan diotenean ere, “aizu, egia al da…?”, irakaslearen erantzuna: “Ez dakigu oraindik, baina betiere seguruagoa titulua eskuan baldin badaukazu!”. Eta segurura jo dute ikasleek, ostiralero ikastera bilduta. Hamalau urtetik gorako ikasleak, jo eta ke ikasten.

Zertan da euskararen erabilera Oionen eta Arabako Errioxan?

Lehenengo esan behar da ezagutza mailak gora egin duela hemen ere, baina ikasi dutenek, dakitenek, gaztetxo eta gazteek, ez dute euskaraz hitz egiteko ohiturarik. Jakina, gurasoek bidalita ohi doaz seme-alabak ikastolara, ez da haien hautua. Zer pizgarri dute ume horiek euskaraz hitz egiteko? Gu ikusten gaituztenean, orduantxe, gurasoek umeari: “Hitz egin Andonirekin euskaraz, berak badaki eta!”. Eta umea lotsa-lotsa, eta mutu, burumakur. Zaila da ume horrek euskara baloratzea. Gelan euskaraz eginda ere –onenean–, patioan gaztelaniaz egingo du, eta zer esanik ez ikastetxetik kanpora, gurasoak ere halaxe ari direlako eta gurasoak dira haurren erreferentzia… Baten batek esango du: “Baina hori umetan! Gaztetan aldatu egiten da hori!”. Esango nioke nik, aldatzekotan okerrera ez ote den izango, hamalau-hamabost urte, eta nora joango da Oiongo gaztea parrandan, ligatzera? Gasteiza, ordubeteko bidean, ala Logroñora, bost kilometrora? Nora joaten gara helduok zinemara, jatetxeetara, erosketak egitera? Logroñora! Gaztelaniaz bizi den lekura.

Ezker-eskuin beti esaten den leloa, azkenik: “Asko egin da joan deneko 25 urte honetan”.

Kopuruari dagokionez, asko lortu dugu 25 urtean. Eta aurrera begira ere asko egingo dugulako ustea dut. Euskararen inguruan gabiltzanok –Ttiki-ttaka elkarteak, Euskararen Aholku Batzordeak eta gainerakook–, adostu dugunez, norbanakoaren borondatea ez da nahikoa, gehiago behar da gizarteak onartutako elebitasunera iristeko, gazteek euskaraz egiteko… Zabaltzen ari gara mezua: sektore bakoitzean aztertu behar da zer egin euskarak aurrera egiteko. Dudarik gabe, instituzioek egoerari aurre egin behar diote, bada garaia erantzukizuna hartzeko. Baina, oraindik ere, udal askok uste du ikastola eta euskaltegia irekita badaude, nahikoa dela. Horiek irekita edukitzeak bermatzen dituela euskaldunaren eskubide guztiak, ez dagoela beste zereginik… Lan astuna izan ohi da ikuspuntu horiek aldarazten ibiltzea. Horrela ibili beste erremediorik ez dugu, ordea: herritarrei atxikimendua eskatzen, herritarren artean ikasteko sentsibilizazioa lantzen, erabilera sustatzeko ekintzak prestatzen… Batzuetan, horrela ibili beharra dugunean, beheraldiak izan ohi ditugu baina euskaraz gurekin ikasi duen bat bere seme-alabari euskaraz ari dela entzundakoan, edo jaio berriari euskaraz egiteko konpromisoa hartu duen heldua euskaltegira sartzen denean, edo ikastolan ikasitako bi gaztek elkarri euskaraz egiteko konpromisoa sinatu dutenean edo bertso taldea osatu dela ikustean... gure lanean berrindartu egiten gara. Horri heldu nahiko nioke nik.

Ikasle euskaltzalea Arabako Errioxan

“Ikaslearen nahia, adibidez. Garai batean nabarmenago zen euskaraz hitz egiteko nahia. Orain titulua da gehien aipatzen dena. Hala ere, gutxi dira tituluagatik bakarrik ari direnak. Oro har, euskaltzalea da Arabako Errioxan euskara ikasten duena. Egia da, orain dela hamabost urte mendi irteera bat proposatu eta laurogei lagunek ematen zutela izena, eta, orain, aldiz, bostek; eta horien artean, irakasle dira bi. Euskalduntasuna beste era batera bizi dute gaur egun, baina nik esango nuke ikasle euskaltzaleak ditugula: haurrak ikastoletan dituzten edo izango dituzten gurasoak; Osakidetzan, Foru Aldundian, basozaintzan eta horrelakoetan funtzionario bidean dabiltzanak; irakaskuntzari lotuta ari diren ikasleak, irakasle ikasten ari direnak, batik bat; eta bestelakoak, betidanik euskaraz ikasi nahi izan duen erretiratua, euskal kantak ulertu nahi dituen gazte rockeroa, txikitan ikasi eta ia ahaztutakoa, eskolan ikasitakoa hobetu nahi duena… Makina bat jende, bata besteagandik ezberdina”.
 

Berreskuratzea

“Euskara berreskuratzekotan, hemen egiten ari garena ez da nahikoa. Euskaraz ikasi nahi duen heldua euskaltegira datorkigu, eta haren seme-alabak, berriz, ikastolara doaz. Euskara berreskuratzea lehentasunezkoa baldin bada, bide horiek ez ditugu nahikoak. Esaterako, nork hartzen du kontuan euskara inor lanpostu batean kontratatzerakoan? Orain dela urte batzuk gertatua: Arabar Errioxako kuadrillan, turismo bulegoa ireki eta teknikaria hartu zuten. Kultura zinegotziak esan zidan: ‘Badugu turismo teknikaria! Frantsesez eta ingelesez ere badaki!’ Eta nik: ‘Oso ondo. Eta euskaraz, ba al daki?’ ‘Ez diogu galdetu!’ Horixe. Euskaraz jakin behar zuen, ez zuen… Burutik pasatu ere ez. Euskara bera ere baloratu beharko da, bada?  Esana dut lehen ere, norbanakoaren borondate hutsez ez dugu euskara aurrera aterako. Azkenean, ekonomiarekin lotu beharko dugu euskara, bestela ez dago egitekorik”.
 


T'interessa pel canal: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Aprendre basc gratis
Passos, encara collons
El dret a aprendre basc gratis és una reivindicació històrica. Avui dia, el tema està roent. L'Institut d'Alfabetització i Reeuskaldunización d'Adults (HABE) ha fet dos passos significatius per als joves que volen superar el nivell C1 i per als de nivell A1. Així, els... [+]

2024-09-19 | Ahotsa.info
Obert el termini d'inscripció per als projectes de conversa
Sota el lema “I si ho fem en basc?”, ja ha començat la campanya d'inscripcions de Mintzapraktika en diferents pobles i ciutats d'Euskal Herria. Per tant, durant tot el curs, els participants tindran l'oportunitat de practicar el basc entorn de les diferents aficions.

Feliç any nou

No són el Nadal, no obstant això, aviat hi haurà adorns en les grans botigues per a anunciar-ho, o almenys així ho diuen. En els aparadors “Zorionak! Les reivindicacions com “Gabon ederra passa!” estaran exposades a tot arreu. No obstant això, les felicitacions poden... [+]


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


La Korrika més vista de tots els temps
L'emissió d'EiTB ha tingut 1.700.000 visites, a les quals cal sumar les d'Hamaika TB. Els responsables d'AEK han mostrat la seva satisfacció: “Hem aconseguit la Korrika més gegant i ambiciosa de tots els temps, perquè el poble estigui orgullós”.

Ane Elordi: "Ha estat la Korrika de la Unió"
Ane Elordi ha assenyalat a Euskadi Irratia que en 11 dies viu moltes experiències emotives. “La ressaca emocional, el treball realitzat durant dos anys, l'agraïment, el suport, tot Euskal Herria s'ha reunit a Baiona… Hem viscut moments molt especials en l'últim dia”.

2024-03-11 | Leire Artola Arin
Començarà el dijous 23. Korrika a Irun i els grups Esne Beltza i Bad Sound amenitzaran el dia
La Korrika, que recorrerà 2.700 quilòmetres d'Irun a Baiona, començarà a les 16.00 el primer quilòmetre de l'AEK del Bidasoa, des de la Plaça Sant Joan. Han organitzat un programa de tot el dia. ARGIA realitzarà un seguiment durant els 11 dies que durarà la iniciativa... [+]

AEK reivindica el dret dels ciutadans sense papers a aprendre basc
AEK ha comparegut en el Museu Oiasso d'Irun en col·laboració amb la Xarxa d'Acolliment.

Torna el Campionat de Paraules Creuades d'Euskal Herria
Deu anys després, han tornat a organitzar el Campionat de Paraules Creuades d'Euskal Herria a Irun, aprofitant que la Korrika sortirà d'allí. Se celebrarà el 2 de març i, malgrat la contagiosa competència, el seu principal objectiu és reunir amants del temps en un ambient... [+]

Campanya amb alumnes de basca
Ampliant la família
Som 85 més. 85 noms i cognoms. 85 habitatges. A partir d'ara són 85 les revistes que enviarem gratuïtament a les persones que estan aprenent basca en zones en les quals el basc no és oficial. 85 persones d'Iparralde, Nafarroa Erdia i Treviño han aprofitat l'oportunitat... [+]

Ondas de Larrun
De l'escola de nit a la plaça, de la plaça a la solera, de la solera als vessants, dels vessants al casc, del casc de muntanya a les ones… estem estenent el basc”. Blog d'estudiants d'AEK d'Azkain. Aquesta és la presentació d'un nou blog que no ha estat creat en ARGIA. El... [+]

2022-09-02 | ARGIA
AEK llança una campanya de matriculació centrada en les ganes de la ciutadania
"Seguint les ganes que demostren milers de persones, hem destacat la paraula EUSKARA en els suports gràfics de la campanya, posant el basc en el centre, a l'abast de tots, perquè el major nombre de ciutadans i ciutadanes es dirigeixin als euskaltegis", expliquen els membres d'AEK... [+]

2022-05-25 | Leire Artola Arin
El projecte #badon obté la beca de creació cultural AEK-Korrika
Se centrarà en la transmissió de la cultura basca i 23. En la Korrika cultural es presentarà un projecte que combinarà disciplines i artistes. No obstant això, més que en el resultat, han posat el focus en el camí: #badon ha estat presentat com un laboratori creatiu per a... [+]

Eguneraketa berriak daude