Ez sobera kezkatu Uxue, ez baita “esnoba” ttakun baten harira deitu didaten epitetorik gogorrena. Halere, ez pentsa, ez da hain erraza esnoba ez izatea. Behin batez Juan Carlos Fresnadillo-ren Intruders filma balekoa iruditu zitzaidala esatea otu zitzaidan eta txistuak, oihuak eta molde guztietako uhukaldiak jaso nituen. Birgaitze-plan gisara, Godard-en Histoire(s) de cinéma guztiak egon nintzen ikusten bi egunez loop moduan.
Ez dut batere gogorik Manuel Fragaz idazteko, ez dut uste Jose Luisek esan dituenetatik landa gauza handirik esan dezakedanik, eta beraz, Uxueren hariari helduko diot.
Ez naiz ezertaz enteratzen. Badakit Marta del Castilloren kasua prentsa arrosa edo ezbeharren kazetaritzarekin lotzen dela, baina ez askoz gehiago. Ez zait batere interesatzen. Seguru batek baino gehiagok ez didala sinetsiko eta, berriz ere, esnobkeriatan ari naizela pentsatuko duela, baina egia da, ez da engainua. Daitort, izan nuen Crónicas Marcianas jarraitzen nuen garai bat, baina aspalditik bost axola zaizkit prentsa arrosa zein ezbehar hanpatuak. Akaso pertsona orok sentitzen omen dugun morborako behar hori, modu aski inkontzientean bada ere, euskal kultura munduko esamesa eta polemika txatxu etengabeekin aseko dut –Uxue Alberdik esan zuen gisara, “nork ez du behar Sálvame pixka bat”–, nahiz eta adiskide bati arrazoia eman behar diodan: aukeran nahiago originala, Marta del Castillo, alegia. Uxuek egindako konparazioa, haatik, ez da debaldekoa. Ez dakit zein kritikori irakurri nion Marcel Proust-en meritua Denbora galduaren bilan, besteak beste, esamesak literatura mailara goratzea izan zela. Direla Swann-en amodioak, direla Balbec-eko auzoen kontuak, liburuotako azaleko gaiak sarritan etxe-sailetako atari edo patioetako txutxu-mutxuak baino ez direla finean. Jane Austen-en nobeletan ere badago horrelako zerbait, betiere Austenen begirada zorrotz eta ezin zoliagotik iragazia.
Ez pentsa, nire txutxu-mutxuekiko autismo honek ere bere ordainak ditu. Elkar gehiegi ezagutzen ez duten lagunarte horietako batean egotea egokitu zitzaidan duela aste gutxi. Konfidantza falta dela eta, gai eta interes komun gehiegi edukiko ez genituelakoan, trikimailu tipikoa baliatu genuen kalaka nola edo hala mantentze aldera –badakizue, isiltasuna baino gauza bortitzagorik ez da–. Ea 2011ko albiste garrantzitsuenak zeintzuk iruditzen zitzaizkigun. Batek Gadafi aipatu zuen, besteak Osama bin Laden, beste batek ETAren amaiera, eta halaxe jarraitu genuen geroz eta konfidantza handiagoz. Halako batean gutako batek Marta del Castilloren epaia aipatu zuen urteko gertakari garrantzitsuenen artean. Hari begiratu eta barrezka hasi nintzen brometan botatako komentarioa zelakoan. Oker nengoen. Serio-serio begiratu ninduen: “Zergatik egiten duzu barre? Zerk egin dizu halako grazia?”. Isil-isilik geratu ginen guztiok, eulien hegaldiak entzun ziren, kilkerren hotsak ere bai. Zorionez ez nuen ikusi, baina geratu zitzaidan aurpegia ikustekoa izango zen. “Ehh, zera... ez nekien epai hori hain garrantzitsua zenik”. “Hain garrantzitsua?” galdetu zidan erabakitasunez. “Esaiezu hori Martaren gurasoei. Ikusi nahiko nuke hainbesteko grazia egingo ote zizukeen zure alabari halako zerbait gertatuko balitzaio”. Zer erantzun daiteke halakoetan? “Zelako fribolitatea!” gaineratu zuen. Uste dut barkatu herabe bat ahoskatzeko gauza izan nintzela. “Ume bat dirudizu, heldugabe bat”, hori esatea besterik ez zitzaion falta izan.
Aquest cap de setmana he estat pensant en la paraula 'estètica' i en una frase que deia un amic: “Aquest treball és estètic”. He estudiat l'etimologia de la paraula estètica, que sembla que el seu significat era percebre a través dels sentits en l'origen, i més tard es va... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
He tingut molts dubtes, independentment que obrís o no el meló. M'atreviré, maleïda sigui! Vull posar sobre la taula una reflexió que tinc al cap fa temps: no és just que la dona que ha donat a llum tingui la mateixa durada que l'altre progenitor. Més ben dit, el mateix... [+]
Estem en una ofensiva imperialista mundial, liderada per la burgesia occidental. La forma que ha adoptat l'ofensiva imperialista és la de la guerra, amb totes les seves variants: la guerra econòmica, la guerra cognitiva i cultural, el lawfare; i, per descomptat, la guerra... [+]
En els últims anys, el concepte de política industrial ha reaparegut amb força a diferents nivells. L'organització que fos el martell del neoliberalisme, el Fons Monetari Internacional, subratlla en l'actualitat que els mercats han rebut la pressió que els governs prenguin... [+]