Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Biktimak, elkarbizitzaren ate

ARNALDO OTEGI: “ETAren jardunaren ondorioz beren askatasuna murriztua zuten hautetsi guztiek seguruenik eta ziur sentitu zuten poza eta lasaitua partekatu nuen nire ziegatik. Biziki poztu nintzen haiek eta haien familiengatik”. SER irrati kateari Otegik berriki emandako elkarrizketaz argitaratutako zatia da eta ETAk urriaren 20an egindako adierazpenarekiko sentipenetakoak azaltzen ditu zati honetan. Beste esaldi hau aurtengo urtarrilean EPPKtik kanpo dagoen Langraitzeko preso talde bati Argiak egindako elkarrizketatik ateratakoa da: “Besteen sufrimendua ikusita, gu ere hunkitzen gara”. Kasu batean zein bestean adierazten denari enpatia deitzen zaio, biktimei buruzko edozelako auzien konponbidean behar den oinarrizko sentimendua. Eta enpatiaren oinarrizko ezaugarria da ezin dela antzeztu, egiazkoa behar duela izan.

Eta, beraz, nola egin sinesgarri enpatia keinuak Euskal Herrian bizi izan dugun gatazkari dagokionez? Apurka, keinuen metaketaren bidez, oinarrizko hausnarketetatik hasi eta gatazkaren aktore nagusiei euren erritmoak errespetatuz.

Alde horretatik, Gernikako Akordioak egin berri duen adierazpenak ez du inor ezustean harrapatu, ez da berrikuntza handirik bertan, espero zitekeena esan da. Areago, akordio horretako hainbat alderdi eta erakunde askoz urrutirago ere joan dira biktimen inguruko hausnarketetan. Baina, Gernikako Akordioaren adierazpen hori oso garrantzitsua da, ondoren bestelako hesiak gainditu ahal izateko ezinbesteko urratsa delako.

BIKTIMEN gaia ondo jorratzeak baditu bi helburu giltzarri edozelako bake prozesutan: bata da biktimen alde humanoa kontuan hartzea, haien mina onartzea eta berau bideratzeko kalte-ordainak zehaztea; bestea elkarbizitza da, biktimen gaia adostasunez jorratzea baita elkarbizitzaren ate nagusia.

Gernikako Akordioak onartutako adierazpenak bere baitan ditu biktimen gaiari adarretatik heltzeko osagai ia guztiak: biktima guztiak kontuan hartzea, elkarrenganako errespetua eta onespena direla elkarbizitzaren oinarriak; erreparazioaren beharra; egia; oroimena; gatazkaren konponbiderako akordioa; eta etorkizuneko desadostasunetarako biolentzia bideak arbuiatzea.

Osagai hauekin presta liteke elkarbizitzarako otordu oparorik, beti ere sinesgarritasunez jorratzen badira. Eta gaur gaurkoz hori da arazorik nagusiena, akordio politikoa lortu behar duten aldeen arteko sinesgarritasunik ez dagoela; baina hau ere egiten ari den bidea da, aldeen arteko sinesgarritasuna gaur atzo baino handiagoa baita. Eta horren erakusgarri dira tantaka ematen ari den adierazpen eta ekitaldien zerrenda. Abuztuaren 9an Zumaian ETAk hildako Joxe Mari Kortaren omenaldian izan zen Bilduko ordezkaritza bat; abenduaren 2an Azpeitian Iñaxio Uriaren hilketaren hirugarren urteurreneko ekitaldian ere bai; joan den astean Gipuzkoako Diputazioak Frankismoaren biktimen omenaldian alderdi guztiak izan ziren, PP ezik; Otegiren elkarrizketak…

Gabezien artean bi azpimarra daitezke: Akordioa biktimen egoera eta mina bideratzeko neurriak hartu beharraz mintzo da, baina ez du adierazten hori zertan zehatz edo gauza litekeen; hori sakontasunez egitea ez dagokio agiri horri baina pista batzuk eskaintzea akaso bai. Irakurketa etiko urrienari ere uko egiten zaio, seguruenik hor kontsentsuak adostea gaitzagoa delako –eta akaso oraindik ezinezkoa–. Baina irakurketa hori ere behar da biktimei buruz aritzean, berdin ETAren biolentzia aztertzerakoan edo Estatuarena.

Azken finean, hau urrats esanguratsua da, baina oraindik ENAM­en antolatu zen ezker abertzaleak bakarka egingo duen adierazpena falta da. Horren zain dira Gernikako Adierazpen hau mesfidantzaz hartu dutenak, eta hori ari ei da prestatzen aspaldi ezker abertzalea, edo hobeto esanda, prestatua izango du eta bere unearen zain dago.

Eta bai, galde dakieke ere Estatuaren alboan giza eskubideen urraketak babesten aritu direnei ea beraiek zer, ez ote duten beren eboluziorik erakutsi behar, baina honetan ere, ezker abertzaleari onura gehiago emango dio bere bide aldebakarrekoarekin aurrera egitea, Estatuak zer egiten duen zain egon gabe. Sorturen legeztatzeak erraztuko luke bidea, beste hainbat gauzatan moduan seguruenik, baina hori ez dago ezker abertzalearen eskuetan.


T'interessa pel canal: Langraitz bidea
2021-06-30 | Mikel Asurmendi
Antton Hariñordoki
"Preso kritikoen ahotsa entzun behar da eztabaida sustatzeko"
Baigorri, 1970. Banka herrikoa da. Historia eta euskal filologia ikasia. AEKn eta Seaskan aritu zen irakasle. Uztaritzeko Ikas-en –dokumentazio zentro pedagogikoa– ari da lanean orain. Demoak (Demokrazia Euskal Herriarentzat) taldeko bozeramailea da. Demoek sustatzen... [+]

2019-10-04 | ARGIA
El delegat del Govern espanyol, Jesús Loza, ha parlat sobre la posada en marxa de la 'Via Nanclares 2', després de la qual cosa s'ha retractat
El delegat del Govern en la CAB, Jesús Loza, ha realitzat unes declaracions en la Cadena Ser sobre un possible "Nanclares 2". A continuació, ha matisat que aquestes declaracions són “la seva opinió” i que no hi haurà “via Nanclares 2”.

2016-07-06 | Mikel Asurmendi
Joseba Urrusolo Sistiaga Ex pres polític
"La radicalitat de la nostra lluita ha estat molt artificial"
Pasaia 1957. Han passat 35 anys des que va deixar el poble. Va estar 16 anys en la clandestinitat i 19 en la presó: “Per al qual ha estat pres és un esforç enorme posar-me davant dels mitjans de comunicació, a mi no em dona cap plaer”, ens diu l'ex membre d'ETA. Ens ha... [+]

Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


50 euskal preso inguru aske geratu daitezke Frantziako espetxealdia kontuan hartuta

Espainiako Auzitegi Nazionala 50 preso ingururen kaleratzea aztertzen ari da Frantzian igarotako espetxealdia aintzat hartuta, Noticias taldeko egunkariek argitaratu dutenez. Langraiz bideko Josu Garcia Corporales presoa izan daiteke aldaketak eragindako lehena; tramite... [+]


2013-07-08 | ARGIA
Presoen alorrean urratsak emateko eskatu diote ezker abertzaleari Langraitz bideko bi kidek

“Langraitz bidea” hautatu duten bi presok, Joseba Urrusolo Sistiagak eta Rafael Caride Simonek, ezker abertzaleari presoen alorrean urratsak emateko eskatu diote Noticias taldeko egunkarietan argitaratutako iritzi artikulu baten bidez.


2011-08-08
Euskal presoak Langraitzera “era masiboan” eramatea prestatzen ari da Gobernua, El Mundoren arabera

Espainiako Barne Ministerioa "ETAko preso asko" Langraizko espetxera mugitzeko prestatzen ari da, El Mundo egunkariak gaur dakarren informazioaren arabera. Ermuako Foroak salatu ditu intentzio hauek, eta artikuluan biltzen denez, ekimenaren barnean sartzen da zenbait... [+]


Diàleg amb Presos Compromesos amb el Procés de Pau Irreversible
"Veient el sofriment dels altres, també ens emocionem nosaltres"
Presos Compromesos amb el Procés de Pau Irreversible. Així criden al seu grup. Si qualsevol procés de pau a Euskal Herria segueix endavant, el tema dels presos serà un dels més espinosos. Hem acudit a la presó de Nanclares de l'Oca i el que segueix és una entrevista... [+]

Eguneraketa berriak daude