Bakea behar dugu” zioen kartela jaitsi zuten urriaren 27an Bizkaiko Foru Aldundiko balkoitik behera, ETAk jarduera armatuaren behin betiko etena iragarri eta astebetera, justu-justu.
EAJ, PSE eta PPko ordezkariek pentsatu omen zuten ez dugula Bakearen aldarrikapena egiteko premiarik, dagoeneko badugulako. Eta alderantzizkoa da nire irudiko: orain behar dugu asmatu nola eraikitzen den bakea, gure historian ez baitugu aurrekaririk.
Egunotan dezente mintzatzen ari da gaiaz. Bilbon mintzatu dira, besteak beste, Nour Aldin Shehada palestinarra, Andrea Leblanc estatubatuarra eta Avner Horwitz israeldarra, Sabino Arana Fundazioak ekarrita. Palestinarrak Israelen aurka jardun zuen armaz Combatants for Peace elkarteko kidea izan aurretik. Beraren arabera, gakoa da “mahai berean esertzeko gai izatea. Ondoan egon, entzun, aditu, eta bestearen lekuan jartzea, sentimenduak dituen pertsonatik pertsonara. Bestearen egia entzun, eta bestearen sufrimendua sentitzea”. Antzeko hitzak ditu Andrea Leblanc-ek. Bere senarra Dorre Bikien aurka jo zuten bi hegazkinetako batean zihoan. Leblanc-ek dio “nahiz eta gure artean oso desberdinak izan, nahiz eta hizkuntza desberdinak hitz egin, besteen sentimenduak ulertzeko gai gara, eta horixe da baketzearen alde elkarrekin lan egitea ahalbidetzen duena”.
Bai, baina ez. Bai, hitz egin behar da, noski, baina baketzea ez da oinarritu behar sentimenduetan. Ideiari bueltak ematen nengoela Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak esan du pentsatzen dudana: “Barkamena eskatzeak biktima behartzen du erantzutera. Eta hori ez da bidezkoa. Nik nahiago dut eragindako minaren errekonozimendua”.
Erabat ados.
“Barkamena eskatzeak” jite erlijiosoa dauka eta moralaren eremuan murgilarazten gaitu. Baina morala boteretsuak ezartzen du (Nietzsche), unean uneko legeak diktatzen ditu eta ad hoc egindako araudia da. Ez du zerikusirik etikarekin.
Barkamena eskatzen da araua ezarri duenaren balore-eskala bera ontzat eman eta bekatua/erredentzioa dinamika onartzen bada. Bestelako kontua litzateke etikaz mintzatzea, etika garaiko moralaren gainetiko balorea baita. Etikak dio erailtzea deitoragarria dela. Beti. Moralak, aldiz, gaitzetsi dezake Guardia Zibilaren erailketa eta txalotu Bin Laden edo Muamar al Gadafi asasinatzea. Kondena dezake Mikel Zabalza hiltzea eta goratu Carrero Blanco edo Meliton Manzanasen erailketa. Moralak ideologia bati erantzuten dio, etikak ez.
Beraz, utz ditzagun barkamen-eskeak eta onar dezagun eragindako mina, horretarako nahikoa baita lekualdatze-ariketa egitea: norbera bestearen lekuan jarri eta talaia horretatik begiratu arazoari; eta, alderantziz, hurkoa norberaren lekura ekarri eta erakutsi nola ikusten diren gauzak espazio horretatik. Zintzo begiratuz gero berezkoa da arerioaren ikuspuntua ulertzea.
(UK aldizkaria, 204 zk.)
Des de la lingüística o la glotofobia i, per descomptat, des de l'odi contra el basc, hem vist moltes vegades el nostre basc convertit en l'odre de tots els pals. L'últim, el president de Kutxabank, Anton Arriola, ha estat l'encarregat de makilakar i agitar la nostra llengua.El... [+]
Que no busquin aquest enllaç des d'Ezkio ni des d'Altsasu, i molt menys travessant el riu Ebre per Castejón. La connexió, o més ben dit, les connexions entre la I basca i el TAV navarrès, ja són una realitat. Aquests vincles en plural són els que haurien de preocupar-nos i... [+]
No surtis amb soroll, no et confrontis, no et victimitzis... i obeeixis. Com a subjectes oprimits, en aquest cas com a bascos, parlem, en quantes ocasions hem hagut d'escoltar? Irònicament, fa dos anys, en la Trobada Euskaltzale Independentiston Topaketak, Amets Arzallus va dir:... [+]