ziren Irungo Luis Marianotik propaganda jendeari eskura banatzen zebiltzanak. Bikote mistoa, berrogeita hamarren bat urtekoak. Gizasemea ezaguna egin zitzaidan. Telebistan ikusia nuela iruditu zitzaidan. Hala izaki. Adin beretsuko bi emakumerekin ari ziren hizketan. Gaztelaniaz noski. “Guk hiritarra dugu xede, ez lurralde eta ez hizkuntza, hiritarra” entzun nion esaten gizonari. “Konstituzioa muga” gaineratu zuen emakumeak. Nire pausoan jarraitu nuen. Hori entzunda burutazioak nahasian eta dozenaka etorri zitzaizkidan gogora. Aberatsak langabeari esandako hura, sosak berez ez duela zoriona ekartzen nahiz eta lagundu, laguntzen duen. Izan ere, espainiar lurraldetik konstituzioa galbahe gazteleraz mintzo den hiritarra, ez naiz ni, hauteskunde hauetan postaz bere boza igorriko duen Lapurdin bizi den euskalduna, euskararen lurraldean berme emango dion konstituziorik ez duen hiritar xume hau. Eta menpekotasunezko egoera hau onartzen ez duen politikaria ezjakina ala ziniko hutsa dugu, edozein kasuan lanjerosa. Eta hutsa, UPyDkoak horretan bereziak balira, espainiartasuna ondasun euskaltasuna eraikitzea eritasun sozialtzat jotzeko inpunitatea dutenak ugariak eta azkarrak baitira eremu hauetan. Esandakoa, aberatsentzat sosa ez da hain beharrezkoa.
Aquest cap de setmana he estat pensant en la paraula 'estètica' i en una frase que deia un amic: “Aquest treball és estètic”. He estudiat l'etimologia de la paraula estètica, que sembla que el seu significat era percebre a través dels sentits en l'origen, i més tard es va... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]