Filadelfia (AEB), 1986ko azaroaren 18a. Gia Carangi modeloa hil zen 26 urte zituela, hiesak eragindako pneumonia batek jota. Ezjakintasunak hiesa zuten gaixoak isolatzen eta baztertzen zituen garai horietan, kameraz inguratuta bizi izan zen Carangik ama soilik zuen alboan hil zenean. Handik bost egunera egin ziren hiletetan ere ez zen moda arloko inor agertu. Francesco Scavullo argazkilariak bidalitako dolumin txartela besterik ez zuten jaso.
Gia Marie Carangi Filadelfiako auzo pobreetako familia gatazkatsu batean jaio zen 1960an. Gurasoen dibortzioa eta gero aitarekin bizitzera joan arren, ama izan zen 16 urterekin modelo izaten saiatzera bultzatu zuena. Hurrengo urtean, Wilhelmina Cooper modelo agenteak Carangiren argazki batzuk jaso zituen, eta berehala New Yorkera ekarrarazi zuen modelogaia. Wilhelminaren eskutik, sei hilabetean Filadelfiako neska errebelde beltzaranak begi argidun modelo ilehori klonikoen eredu estetikoa hautsi zuen. Carangi ez zen diseinatzaile handien jantziak erakusteko bitarteko anonimoa; bera zen izarra, moda aldizkarietako protagonista. Hala, urte batzuk geroago iritsiko zen top model belaunaldiaren aitzindaria izan zen: Naomi Campbell, Claudia Schiffer, Cindy Crawford... Azken horrek Carangiren antza handia du, gainera.
Moda munduan sartu baino lehen ere Carangik drogak hartzen omen zituen noizean behin, baina arrakasta lortutakoan menpekotasuna areagotu egin zen. Eta 1980ko martxoan minbiziak Wilhelmina Cooper hil zuenean, modeloak iparra galdu zuen. Gero eta zailagoa zen harekin lan egitea, agentzietatik bota zuten eta lanik gabe geratu zen. Hainbatetan abiatu zituen desintoxikazio tratamenduak, baina azkenekoa burutu eta hiru hilabetez “garbi” egon ondoren, Atlantic City-ra alde egin eta heroina hartzen hasi zen berriro, gaixotu eta ospitalean sartu zuten arte.
Horrenbestez, lehen top model-a hiesaren ondorioz hildako lehen emakume ezaguna ere izan zen. Gia Carangiren azken nahia haurrentzat drogaren kalteei buruzko bideo bat grabatzea izan zen, baina, ironikoa bada ere, ez zuen kamerarik lortu.
Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.
Apassionat, guerriller, passional és 120 battements parell minute, com l'activisme del grup Act Up. La sida mata a molta gent a França (també) des de principis dels 90, però els activistes de París no estan disposats a rendir-se, lluitaran per pressionar a les institucions i... [+]
GIBari heltzeko garaian, guk uste dugu arlo biomedikoan soilik oinarritzen den estrategia ez dela nahikoa LGTB+ komunitateak sexu-osasunean dituen premiei erantzuteko. Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu Federazioak diskurtso inklusibo bat jarri nahi du agerian... [+]
Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.
Madrilgo Alcala-Meco espetxean da dagoeneko gaixo larrien zerrendan dagoen Ibon Iparragirre euskal preso ondarrutarra. Pneumonia zantzuekin ospitaleratu zuten maiatzaren 31n, baina ekainaren 8ko arratsaldean eraman dute berriz ere kartzelara.