Bizitzan aurrera egiteko Karenka jarri beharra dago?
Bai. Ni oso idealista izan naiz eta luzaroan ametsak irudikatu ditut. Eta, burugogorra ere banaizenez, askotan norbaitekin edo zerbaitekin aurrez aurre topatzen duzu zeure burua. Ikasitakoek indartuta, sinisten duzunagatik borrokatzeak merezi du.
Oso melodikoa eta indartsua. Hala definitu dezakegu Xarma?
Bai. Gainera, hau Amaraunak [aurreko diskoa] baino indartsuagoa da. Horren bila joan gara. Barne haserrea askatzeko baliabide ezin hobea da Xarma.
IAren kanta egin eta Gerra Zibileko testuak ere musikatu dituzue. Aurrera begira zaudete, iragana presente duzuela.
Iragana eta etorkizunaren arteko muga da oraina. Bizi beharrekoa. Ezin iraganari ezta etorkizunari so egin gabe bizi. Iraganeko bizipenek orainaren pertzepzioa baldintzatzen digute, eta sentitu ditugunak etorkizunean aurrekari gisa erabiliko ditugu. Halere, egunean egunekoak bizi eta sentitzea da gure erronka.
Disko honetan punk-rock gitarreroak duen presentziak harritu nau.
Kantak barnetik ateratzen diren bezala adierazten ditu Xarmak. Barnetik ateratzen zaiguna egiten dugu. Egiten dugun musikak guk bizi izandako eraldaketa bera jasaten du.
Autoekoizpena zuen habitat naturala da?
Autoekoizpena lan handia den arren, oso aberatsa da, eta pertsona eta talde bezala indartzen zaitu. Gure printzipioetara gehiago hurbiltzen delako hautatu dugu.
Nolako esperientzia izan da Danbaka lehiaketan parte hartzea?
Oso ona. Ate asko ireki dizkigu. Jende oso jatorra ezagutzeko aukera eman digu. Eta Xarmaren ibilbidea aberastu du.
Zer ematen dizue musikak, luzaroan horretan aritzeko?
Banakako ekintzetatik ekintza sozialera pasatzen den jarduera da musika. Kantak bakardadean sortzen dituzu, eta gero lokalean taldekideekin konpartitu. Azkenik, ezezagunen aurrean plazaratu. Barne poz ikaragarria ematen du
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]