Ez da balkoiko baratzea, baratzea egiteko balkoia baizik. Modan da balkoi eta terrazetan baratzea antolatzea. Sosak aurreratu eta baratzeak hedatzen duen poza eskuera. Tomate, piper, letxuga, perrexil, zerba... Denetik ikusten da. Argazkiko honetan piperminak loreontzietan eta balkoi barruan kalamua. Egutera-eguteran ederki etorritakoak, ez nolanahikoak. Baratzeak hedatzen duen poza era askotakoa izaten baita. Eta sos mordoa aurreratua... Gero eta kalamu gehiago ikusten da balkoietan, nonahi.
Urte amaieran ospatzen diren egun motzenak eta gau luzeenak dituen solstizioko jaietan elkarri opariak egiteko ohitura dago. Orioko etxe honetara oparitarako paperean bilduta etorri dira balkoiko landareak. Ez da erregalo makala! Hor egon dira egunetan, paperik kendu gabe... [+]