Estatuaren jarreraz zer espero daiteke, PPren Raxoi gobernuburu izaki?
Aieteko Bake Konferentzia oso inportantea izan da estrategikoki. Badakit estrategia hitza oso erraz erabiltzen dela gaur egun, edozein dela estrategikoa, batez ere azpiegituretan. Aietekoa ekimena estrategikoa izan da, baina tarteko azpiegiturarik izan gabe. Ez bakarrik, aste batean ETAren jarrera argitzea ekarri duelako, Europako begiraleak eta botereak ebazpenaren 2. puntutik aurrera begira eta adi izango direlako baizik.
Rubalcabak orain arte ezker abertzalearekin erabili dituen lupa guztiak, Europako politikariek eta fundaziok erabiliko dituzte Espainiako Estatuak egiten duenaren gainean begiratzeko. Adi begira daude jada. Europa lekuko deserosoa bihurtu da Moncloan jesarriko denarentzat.
PPrekin errazago izanen al da euskal auziaren konponketa PSOErekin baino?
Orain arte PSOEk ez du ausardia nahikorik erakutsi hemengo gatazkan, bereziki bere inkonpetentzia dela-eta, eta oposizioan PP izan duelako. Hemendik aurrera, beren lekuak aldatzen badira, PPk irabazi ostean, pentsa dezakegu PPk ez duela PSOE atzetik xaxaka izango. PSOEk birkokatu beharko du bere posizioa hemendik lau urtera boterera itzuliko bada. Beraz, Raxoik beste jarrera bat har dezake, halere, PSOE atzean xaxaka izan ordez, bere alderdiko hainbat sektore izango ditu xaxaka. Lehenago aipatu bezala, bakoitza da iraganean erabili duen hiztegiaren gatibu. PPk jarrera kaskarra eta dohakabea izan du, orain Raxoik jarrera epelagoa erakutsi du, izan ere, Europatik begira daukate hauxe esanez: “Aizu, Aieteko ebazpena duzu bide orria”.
Bake eta normalizazio prozesua zabaldu da. Prozesuaren lehen urratsek zer ekarri beharko lukete? Presoen egoerari irtenbidea ematea? Biktimekiko jarrera? Gizartearen adiskidetzea?
Urriaren 20an pertsiana bat itxi zen, eta orain erdi zabalik zeuden beste hiru zabal-zabalik daude: hirurak itxi behar dira, baina bakoitzak bere aldian. Pertsiana jaisteko hiru errail ibili behar dira: Aieteko (eta Gernikako Akordioan ere dagoena) ebazpenean dagoen kontu teknikoak, presoak, desarmea da horietako bat, epe motzean aurrerapausoak ezagutu behar dituena. Espainiako legedia betetzea aski dute prozesuari bultzada emateko. Biktimena dator gero, noski, biktima guztiona. Amaiurreko Bizkaiko zerrendan badaude biktimak, eta biktimez asko hitz egiten dutenek ez dituzte halakotzat hartzen. Ane Muguruza, adibidez, Josu Muguruzaren alaba. Edo kare bizian lurperatuak izan ziren Lasa eta Zabala ez al dira biktimak? Lan handia dago esparru horretan egiteko. Alde guztiek aitortu behar dute eragindako oinazea, modu sinesgarrian, baina parte guztiek. Errail horretan ibiltzeak denbora eskatzen du. Kontua da urrats bakoitza poliki ematea.
Eta azkenean, errail guztiz politikoa dago. Hemengo sentsibilitate guztiek entzun eta hitz egin behar dute elkarrekin, eta adostu. Azken hitza hemengo gizarteak izan behar du. Hirugarrena erraila da, laster hasiko da, baina luzea da bere ibilbidea. Patxi Lopezek Bildu deitu du, halabeharrez. Ez da erraz izango, erailak eta ekimen batzuk paraleloak doaz, elkar elikatzen dute. Inportanteena da borondatea jartzea.
Hiru errailetatik zailena biktimena dela uste dut, biktimen arazoa helmuga onera eramateko bide politikoa garatu behar baita. Nik ez dut uste biktimena serio gainditzea dagoela, baldin eta lehenago ez badago orain arte izan ez den elkar ulertzea. Hau da, PPren eta ezker abertzalearen artean, diferentziak diferentzia, adosten joan behar da. Esaterako, Miguel Angel Blanco eta Lasa eta Zabalaren senideak kafe hartzea elkarrekin lagungarria litzateke. Adibide bat besterik ez da.
Borondate zabala behar da. Oroimena ezin da galdu, baina justizia ere egin behar da. Egin eta argitu ere. Iraganeko errelatoa idatzi behar dela esaten denean, gaurko errelato partekatua egin behar da lehenik. Eta ez bagara errelato bakarra egiteko gauza, idatz daitezen bi errelato edo hiru..
Ez diezaiogun errelato bakarra elkarri inposatu une honetan.
49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.
En la cova de Maszycka, a Polònia, es van descobrir restes de fa 18.000 anys a la fi del segle XIX. Però recentment han estudiat els ossos humans utilitzant les noves tecnologies i han trobat clars indicis de canibalisme.
No és la primera vegada que un estudi arriba a... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
El 3 de febrer ha començat el període de prematrícula dels nostres nens i joves a les escoles, i com tots els anys volem recordar-vos per què no ens sembla bona idea matricular en religió. L'any passat acabàvem l'article dient que “a molts aquest escrit us resultarà... [+]
Des de l'Associació de Pares i Mares de l'Institut Arratia Tranbia Txiki volem impulsar una reflexió en la comunitat educativa sobre l'ús de les pantalles.
Últimament existeix una gran preocupació per la influència de les pantalles en nens i adolescents. Aquesta... [+]