Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Euskal janaria, musika eta kirola dira japoniar gazteei interesatzen zaizkienak"

  • Ikasketaz ekonomialaria da, baina soziologia arloan egiten du lan Sho Hagiok. Tokioko Unibertsitatean ikasten ari zela, euskararekin lehen enkontrua izan zuen. Hortik aurrera, harreman estua hasi zuen Euskal Herriarekin. Aurki hemen izango da.

Euskal Herrirako lehen bidaian, trenean, Txoriak txori abesten etorri zen zumaiar batzuekin. Euskaldunekin izandako lehen harremana izan zen.
Euskal Herrirako lehen bidaian, trenean, Txoriak txori abesten etorri zen zumaiar batzuekin. Euskaldunekin izandako lehen harremana izan zen.Gontzal Agote
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sho Hagiok hainbat egonalditan bere burua guztiz euskaldundu eta euskararen berreskurapenerako mugimendu soziala ikertu zuen. Gaur egun, Euskal Herriaz eskolak ematen ditu Nagoyako Unibertsitatean eta Euskal Herriari buruzko liburu bat ari da amaitzen.

Azken aldian ez duela gehiegi hitz egin eta bere euskara nahiko herdoilduta dagoela dio. Baina primeran moldatzen da, ahoskera bereziarekin. Adeitsu hartu gaitu eta Kyotoko inguruak erakutsi dizkigu. Tenplu eta lorategien lasaitasun ederrean, gure begientzat ikusezinak diren kontu asko azaldu dizkigu. Te etxe batean hartu dugu atsedenaldia, eta orduan jarri dugu martxan grabagailua.

Zer dela-eta hasi zinen Japonian euskara ikasten?

Askotan galdetu izan didate hori, eta ez dut erantzun argirik. Nik esango nuke kuriositate intelektualagatik hasi nintzela. Orain dela 25 urte baino gehiago Tokioko unibertsitate batean, kasualitatez, kurtso berezia, ez-ofiziala, aurkitu nuen eta hasi egin nintzen. Irakaslea Suzuko Tamura zen, gaur egun ohorezko euskaltzaina.

Nolakoak izan ziren lehen urratsak?

Irakasleak metodo komunikatiboa erabiltzen zuen, garai horietan metodo hori oso arraroa zen Japonian. Lauzpabost ikasle ginen kurtsoan, eta astean behin elkartzen ginen, 90 minutuz jasotzen genituen eskolak, euskara hutsean. Lehenengo egunean irakasleak bi hitz erakutsi zizkidan, “bai” eta “ez”. Jalgi Hadi metodoa erabiliz eta gauzak entzunez ikasten genuen, etxeko lanik ez zen.

Eta hortik Euskal Herrira abiatu zinen...

Bai, horrela bi urte pasa ondoren Euskal Herrira joan nintzen, Parisetik Hendaiara trenez. Han sei gazte ziren; bat-batean Mikel Laboaren Txoriak txori kantatzen hasi ziren. Nik dagoeneko abesti hori menperatzen nuen, Japonian ikasia nuelako eta parte hartu nuen. Haiek guztiz harrituta gelditu ziren, hori izan zen nire lehen harremana euskaldunekin. Haien etxera gonbidatu ninduten, Zumaiara, horrela hasi zen nire harremana Euskal Herriarekin. Hortik aurrera, hainbat euskaltegi eta barnetegitan egin nituen ikastaroak.

Euskara menperatzen zenuela, eta Japoniara itzulita, nola moldatu zinen euskara bizirik mantentzeko? Internetik ez, eta euskaldun gutxi inguruan...

Batez ere eskutitzak idatziz, mintzapraktikarik egiteko aukerarik ez nuen. Horregatik, Euskal Herrira bi edo hiru urtero joaten nintzen arren, hara ailegatuta lehenengo egunetan zailtasunak izaten nituen euskaraz hitz egiteko. Baina zuei, euskaldunei esker, mantendu ahal izan dut euskara bizirik.

Eta ez duzu inoiz euskara galtzeko arriskurik sentitu?

Zuek ez didazue halakorik egiten utzi [irri egin du].

Euskal Herriari diozun zaletasunak bultzatuta, orain dela urte batzuk Tokioko Euskal Etxean hartu zenuen parte.

Orain dela bizpahiru urte sortu zen, euskaldunek eta japoniar gutxi batzuek bultzatuta, nik aholkulari gisa laguntzen dut Euskal Etxean. Gehienbat, Japonian bizi diren euskaldunak hurbilduz gero, Euskal Herria eta Japoniaren arteko harremanak sendotzea da helburu nagusia. Hori zen gure asmoa, baina aurtengo lurrikararen eta afera nuklearraren ondorioz euskaldun gehienak Japoniatik joan ziren, batzuk lanpostua galdu zutelako, beste batzuk ez zirelako seguru sentitzen. Tokioko Euskal Etxearen egoera ez da sobera ona, baina hemendik aurrera saiatuko gara berriro martxan jartzen.

Zure kasua salbuespena da Japonian. Oro har, japoniarrek zer dakite euskaraz eta Euskal Herriaz?

Tamalez, munduan beste lekuetan gertatzen den bezala, hemen jasotzen ditugun berri nagusiak ETArekin lotutakoak dira. Azken urteotan, bereziki Guggenheim Museoari esker, kanpotik ikusita Euskal Herriaren itxura asko aldatu da. Orain dela hogei urte Euskal Herriarekiko japoniarren interesak nagusiki hizkuntzarekin edo politikarekin zeuden lotuta. Gaur egun ez da hala gertatzen, nik euskal kulturaren trinitatea deitzen diodana da interes gehien pizten duena: euskal janaria, euskal musika, eta euskal kirola. Horiek dira gaur egun Japoniako gazteei Euskal Herriaz interesatzen zaizkienak.

Japoniarrek Euskal Herriari buruz informazio gehiago izan dezaten, liburua ari zara prestatzen.

Duela bizpahiru urte halako liburu bat idazteko eskatu zidaten, baina nahiko alferra naiz, eta oraindik ez dut bukatu [irri egin du]. Ez naiz kontent Euskal Herriari buruz japonieraz idatzitako liburuekin. Urte honen amaieran edo hurrengoaren hasieran prest izango dugula espero dut.

Nagoyako unibertsitatean ikastaroa ematen duzu. Zer lantzen duzue?

Nortasuna, euskal diaspora politikoa eta lurraldetasuna dira gai nagusiak. Japoniako Gobernuren laguntza jasotzen dugu, baina ofizialki ezin dut Euskal Herriari buruzko gai bat eman. Horregatik, diaspora hitza erabiltzen dugu, nolabait ezkutatzeko ikastaroaren benetako izaera zein den.

Japonian japoniera da hizkuntza nagusia, baina badira beste hizkuntza batzuk.

Hemen badira bi hizkuntza komunitate nagusi. Japoniako iparraldean ainu herriak dira. Haien hizkuntzak ez du zerikusirik japoniarrarekin. Aditzaren deklinazioak euskararenak bezalakoak dira, eta XIX. mendeko hizkuntzalariek euskara eta ainueraren arteko harremana bazela esaten zuten. XX. mendeko amaieran lege batek haien hizkuntza eta kultura eskubideak bermatu zituen. Gaur egun, ainuen artean hizkuntza berreskuratzeko mugimendua bada, bereziki gazteen artean.

Bigarren hizkuntza komunitate nagusia beste muturrean dago, hegoaldean, Okinawan. Batzuek esaten dute hango hizkuntza japoniarraren dialektoa dela. Beste batzuek, berriz, hizkuntza independentea dela diote; nik ez dakit zeinek duen arrazoia. Historikoki, Okinawa kolonia moduko bat izan da, zanpatuta sentitzen ziren. Horregatik, betidanik haien sentimendua Japoniako irla nagusiaren kontrakoa izan da, eta haien hizkuntza salbatzeko mugimendua politikoagoa da soziala baino.


Últimes
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude