Ohartu gabe pasatzea ez zen ezinezkoa, Madrilek askorako ematen du, baina asko ziren, eta informatiboetatik oso urrun mantendu behar zen urriaren 15ean manifestazioa izan zela ez ohartzeko. Etxean bi gara, eta bat joanez konpondu genuen gure nahi, baina ezina; gure gurasoak lasaitzeko ere egin genuen (hain pozik daude gurasoak beren seme-alaba esnatu berriez, ez dizkiegu gureei harrokeriarako aukera guztiak zapuztuko). Garen biko honen erdiak baina, manifara joan ez zenak, arratsaldea etxean pentsatuz pasatzeko parada izan zuen, eta hori gogoratuz egiten da, nola idazten zigun lagun batek Frantziatik Tunisiatik zetozen berriak goraipatuz, “bukatu da, orain dator gure lezioa”, zioen; gazte batek bere burua erre zuen, irudia hemen ikusten ditugunetatik ezberdina da, (edo ez hainbeste, behin gogoratzen hasita, Castellon bere burua erre zuen etorkin errumaniarraz gogoratu baitzen, Cibelesen oinez noiz hasi zain ez zegoena): baina herrialde arabiarretan hasi zena, militar eta talde manikeoek ordezkatu dute, eta iraultza iragarkietan azaltzen zen hitza eta kontzeptua dira dagoeneko.
Berriro plaza hartan, Sol, ito beharrean, hainbeste jende zentzuzko, hiriak ederra zirudien, etxetik festa bat ikusten zen, hauteskunde egunetan esaten duten eran, demokraziarena; eta susmo zahar hura, zeinak dioen manifestazioek, baketsuak direnean, jasotzen dituen demokrazia bera apaintzen eta publizitatzen dutela. Eta orain era globalean. Manifestazio baketsuak mundu guztian; mapak jarri dituzte informatiboetan, puntu pilo batekin, baina nik ez nuke mundu guztian esango, eta ez da zaila jakiten non ez zegoen punturik.
Irakurri diot mugimenduan buru-belarri dabilenen bati medioek ezkutatu egin nahi dutela, ez nuke hala esango, kontrakoa da susmo txarrak sortzen dizkidana; irakurri dut baita ere mugimenduaren zati bat pribilegiatzen ari direla, 15Maren talde eskuindarrena. Barack Obamak Wall Street parean zeudenak ulertu ditu, baita Jean Claude Trichetek Europan zeharrekoak ere, Erromakoak inork ez, ezta 15Mak berak ere; marka bat sortzen ari da izen gabe jaio nahi zuen jende multzo hartatik, eta gauzak biribiltzeko, Aznarrek iraindu ditu; zer gehiago nahi duzu? Europaren borondate ona paseatzera atera balitz bezala irakurtzen dira martxok, haurtzaro berri bat posible balitz bezala, eta Madrilekoan zegoen nire erdiak zioen baietz, borondate on hori mantentzen zela.
Baina 15Mak ez du batzuen aldarrikapen izan nahi, denona baino, eta denona mundu guztian; botereak zortea izan du berez mugimendu honekin, mundua dagoen eran erreakzioak itsusiago behar lukeelako ziurrenik, haragi errearekin zer ikusi gehiago duena performancez beteriko manifestazio alaiekin baino, zeinak gazte lehen despolitizatuen tailer egin diren, eta medioek hala azaldu digute, urriaren 15ean zerbait garrantzitsua gertatu zela, baina non? Eta non ez?
Izan zen momentu bat non mugimenduak erabaki behar zuen Sol plazan jarraitu edo ez, eta kontu logistikoak titular egin ziren, orain gertatzen ari den eran Madrilen manifestazio ondoren okupatu zen hotelarekin; atzeratu egin dute erabakia, proposamenak bildu, eztabaidatu eta eraikinarekin zer egin erabakitzeko; eta hori ondo legoke auzo mugimendu bat balitz, baina ez dakit noraino 15Ma ez ote den ari bihurtzen medioei mundua sinplifikatzeko balio dien etiketa bat, iraultza hori dela sinestarazi eta mundua mendebaldearen neurrira begiratzeko?
Aquest cap de setmana he estat pensant en la paraula 'estètica' i en una frase que deia un amic: “Aquest treball és estètic”. He estudiat l'etimologia de la paraula estètica, que sembla que el seu significat era percebre a través dels sentits en l'origen, i més tard es va... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
He tingut molts dubtes, independentment que obrís o no el meló. M'atreviré, maleïda sigui! Vull posar sobre la taula una reflexió que tinc al cap fa temps: no és just que la dona que ha donat a llum tingui la mateixa durada que l'altre progenitor. Més ben dit, el mateix... [+]
Estem en una ofensiva imperialista mundial, liderada per la burgesia occidental. La forma que ha adoptat l'ofensiva imperialista és la de la guerra, amb totes les seves variants: la guerra econòmica, la guerra cognitiva i cultural, el lawfare; i, per descomptat, la guerra... [+]
En els últims anys, el concepte de política industrial ha reaparegut amb força a diferents nivells. L'organització que fos el martell del neoliberalisme, el Fons Monetari Internacional, subratlla en l'actualitat que els mercats han rebut la pressió que els governs prenguin... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]