Goizaldean, karriken labirintoan bakoitza urrats zaluz doala, han-hemenka “auzokoek” agurrak zuzentzen dizkiote elkarri. Nonbait, baten “Kafe bat?” gonbitari besteak ihardesten dio “bon, are, baina fite!”. Usaiako ateraldia, sinoz landua, hipokrisia zenbaitekin, presa eta ardura frankoren artetik kontzesio zenbait bailitzan. Minutu ahurtara bat baizik ez da izaten, gehienik oren laurdena. Kafe bat: kikera elegante xuri batean bildu likido irakin beltzaun urreztatua, giroak jantzia. Hori baizik ez, eta aldi berean hainbeste.
Hasteko, baliteke zer erran ehotzekoaren karrankaz, edalontzien klaskaz, irratiaren oihartzunaz, ixurtzen doan xirripa eztiaz eta edaria zerbitzatu arteko eternitatea apaintzen duten argi tapatuez. Gero, kafea, edan gabe, preziatzen da, zeremonial guztia lagun: hunkitzen da, usaintzen, behatzen eta poliki ahoratzen. Ezpain eta mihi puntak erre ondoan, zapore guztiak ahotan zapartatzen direla, gozatzen da lehenik, aldi berean garratz eta suabea, zintzurrean behera emeki helarazi aitzin, barne osoaz jabetzera. Lehen hurrupa izaten da hoberena; egunean zehar, nahi bezainbestetan edanik ere, bakar batek ez baitu gustu bera izanen.
Eguneko lehen kafe hori izaten da ezagun eta lagunekin edana, etxetik lanerako bidean, bulegoetatik bi jauzitara, haien baitan murgildu beharko gaituzten beharretara joatea arrastatuz bezala hartua. Preziagarriak izaten dira gisa berean, tarte labur horretako solasak: bezperako gertakariak, bati omen agituaren inguruko kutzukeriak, mugimendu eta erakundeetako jendeen arranguren berriak, haurrak gaizki iragan gauaren aipamena, barra izkinean egunkariaren azalak begi-bistan utzi eskandalua. Eleak trukatzen dira, gogotik eta zintzoki, goizeko izpiritu oraino fresko eta kutsatu gabeek ondurik.
Nekez nezake trenka, kafeak ala solasek, zeinek duen bestea bereziago bihurtzen. Berdin dio. Guztiak du leku eta uneari betetasuna dio ematen: goizeroko erritoa da, betikotasunean aldioro ezberdin. Ortzemuga zabaleko gure bizi hipersozializatuei behatuz, ezdeusak iduritzen ahal dituzte momentu hauek. Bizkitartean, arima saltzeko heinekoa gerta daiteke, noiztenka zinez berant hetsia ere. Minutu ahurtara bat, kafe xorta bat, eleketan: ene buruari eskaini nahi diodan parentesia, zaporez eta ausaz betea: “Are, ados, fite-fite orduan e!”
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
En Osasunbidea 11 metges guanyen 230.000 euros a l'any, una de les pràctiques 18.000 euros
Eh Bildu ha demanat aquest dijous al Govern de Navarra, en el ple del Parlament de Navarra, que investigui i corregeixi aquesta situació. UPN i pp s'han sumat a la petició, i el... [+]