Goizeko sei eta erdiak, ohetik altxa, kotxea hartu eta Hondarribira. Ezin nuen imajinatu XV. mendera egindako bidaia horrek gordeko zidana. Egonda nengoen herri horretan, normaltasunez jantzitako beste egun batean. Arkupeetara iritsi behar nintzen, jendeari galdezka, eta hara non, mobida erdian agertu nintzen. Espaloira salto egin orduko izutzen hasi nintzen, ezin nuen kalea ikusi, eskuek eusten zituzten plastiko beltzek dena estaltzen zuten. Espaloia emakumez betea zegoen, denak garrasika, haserre aurpegiak edonon, eta ni han erdian eta aurrera egiten. Emakume haiek nigan erreparatu zuten eta nazka aurpegiak sumatzen nituen. Batek oihu egin zidan: “Zer egiten du honek hemen! Besterik ez genuen behar!”. Hori entzun eta adore txerto bat balitz, plastiko beltzen azpitik pasa nintzen, errepide erdian agertuz.
Errepidean ikusi nuenak ez ninduen baretu: ertzainez inguratutako desfilea. Erdian betiko txapel gorriekin aurrera egiten zuten gizon eta emakumeak, alboetan polizia-katea, eta segituan ia ertzainei pegatua, plastiko beltzak. Txaloka eta garrasika hasi nintzen “Aupa Alarde mistoa! Aupa neskak!”. Nire garrasiak plastikoen atzetik zetozen koroek estaltzen zuten: “Betiko Alardea!”. Ertzain batek sorbaldaz jo eta plastikoen kontra bota ninduen, begietara begiratu nion, gizakia zela gogoratzen zuten zulo horietara, eta lasai galdetu nion: “Zer egiten ari zara?”. Begiek erreakzionatu eta nire bidea lasai egiten utzi zidan. Segituan aurkitu nuen babesa arkupeetan.
Txaloka jarraitzen nuen, baina ezin nuen gainetik kendu tripetatik igotzen zitzaidan urduritasuna, antsietate puntu bat ere banuen. Perlaz eta diruz jantzitako emakume horien garrasiek zuri-beltzeko filmak ekarri zizkidaten burura, nazien pelikulak. Judutarrak getthoetan sartu behar zituzten eszena horietako bat. Espaloietan, ondo jantzitako herri alemana, judutarrei garrasika, haserre aurpegi horiek, eta polizia judutarren kontra eta ez nazien kontra. Oraingoan ere, dena aldrebesa, legea zintzo-zintzo betetzen dutenak poliziaz inguratuta, eta naziak herrian nahi dutena egiten. Geroago konturatu nintzen emakume haiei falta zitzaizkien gizonezkoak lasai asko ibili zirela beraien desfilean, kale guztia hartzen, poliziarik gabe, herriaren jabe. Emeak plastikoei eusten eta harrak espazio publikoa hartzen. Dirudienez badago oraindik Hondarribian XV. mendean gelditzeko eta sexuen lan segregazioak mantentzeko gogo asko duen jendea.
Potser no saps qui és Donald Berwick, o per què ho esmento en el títol d'aquest article. El mateix ocorre, evidentment, amb la majoria de les persones que participen en el Pacte Sanitari en curs. No saben què és el Triple Objectiu de Berwick, i menys encara l'Objectiu... [+]
L'article La motoserra pot ser temptadora, escrit en els dies anteriors per l'advocada Larraitz Ugarte, ha donat molt a parlar en un sector molt ampli. Planteja algunes de les situacions habituals dins de l'Administració pública, entre les quals es troben la falta d'eficiència,... [+]
És important utilitzar correctament un idioma? Fins a quin punt és necessari dominar la gramàtica o tenir un ampli diccionari? Sempre he escoltat la importància de la llengua, però després de posar-me a pensar, he arribat a una conclusió. Pensar sovint comporta això;... [+]
L'altra vegada vaig ser a un lloc que no visitava i que tant m'agradava. Sent allí, em vaig sentir a gust i vaig pensar: aquest és el meu lloc favorit. Amulet, amulet, amulet; girant la paraula en el camí de casa. Curiosament vaig buscar en Elhuyar i apareixia com a amulet... [+]
Al llarg de la seva trajectòria acadèmica, adolescents i joves rebran en més d'una ocasió orientació acadèmica i/o professional per a aquells estudis que els resultin d'utilitat. Cal oferir-los lideratge, perquè solen estar plens de dubtes cada vegada que han de prendre... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta