Angela Murillok Bateragune auziko epaimahaiburu izango zela iragarri zenean, askok pentsatu zuten ez zela batere datu ona epaiketaren emaitzetarako. Ez, berez, Auzitegi Nazionalean konfiantzarik dagoelako, baizik eta Murillok dagoeneko askotan erakutsia zuelako bere jarrera hainbat epaiketetan. Horren erakuslerik argiena zen Auzitegi Gorenak berak ere Arnaldo Otegiren Gatza auziko zigorra baliogabetu zuela Murilloren inpartzialtasunagatik.
Baina Bateragune-ko ahozko auziak aurrera egin ahala Murillo eta epaimahaiarekiko beldur horiek biziki baretu ziren, behintzat iritzi publikoari dagokionez. Epaiketan gauza asko azaleratu ziren, nagusiki auziperatuen pentsamoldeaz eta baita hauek azken urteetan egindako lan politikoaz ere. Auzipetuek argiki azaldu zuten ezker abertzalearen baitan izandako lehia eta nola irabazi zuten lehia hori. Areago, bazirudien ezker abertzaleko sektore irabazle hori epaiketa bera erabiltzen ari zela bai zigorra saihesteko –normala den gisan–, bai barne eztabaida erabat finikitatzeko eta lehia horren kontaketa molde bat sozializatzeko.
Horregatik guztiagatik, eta epaiketan zehar fiskaltzaren tesia eta frogak hain ahulak agertu zirelako, euskal gizartean bazen absoluziorako esperantzarik. Horretarako baziren arrazoi juridiko ugari, baina nagusiki bazen garai berri batekiko kontzientzia sakon eta indartsua, eta uste zen garai bateko “dena da ETA” baldar hark ezin zuela normalizazio politikoaren prozesua zangotrabatu. Gainera, nahiz eta jakin Auzitegi Nazionalean edozer gerta daitekeela, baziren absoluzioaren tesi hauek indartzen zituzten aurrekari sendoak, esate batera, Egunkaria auzia edo Udalbiltza auzia. Hori guztia, zelanbait bazegoen euskal gizartearen iritzi kolektiboaren zati handi batean.
Eta horrexegatik, Bateragune auziko harrizko epai honek aspaldi ez moduan kolpatu du euskal gizartearen kontzientzia kolektiboa. Patxi Lopez lehendakaria epai hau euskal gizartean ez dela ulertzen esatera behartzeraino. Datozen aste eta hilabeteetan eskua erreko dion epaia izango da hau lehendakariarentzat, epai hau bakearen aurkako neurri gisa eta, funtsean, Estatu inposaketaren agerle esanguratsu moduan ikusten delako. Espainiako Estatuaren botere banaketaren eta epaiak onartu beharraren diskurtsoa ahula da euskal gizartean, baina Murillok gidatutako epai honek txikitu egin du ikuspegi hori, Jose Yoldik El Paíseko bere blogean iradokitzen duen moduan, erabaki hau sumarioko frogetatik baino epaimahaiaren erraietatik ateratzen delako.
Autoa beldurgarria da. Esaten du ezin dela frogatu Bateragune izeneko talderik izan zela, baina bai ordea auziperatuak ETAren aginduetara ari zirela, batzuk ETAko buruzagi gisa –Otegi eta Diez– eta beste batzuk hauen aginduetara –Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez–. Eta frogak? Froga argirik ez dagoela dio epaimahaiak, baina adierazle ugari bai eta hauek nahiko indar dutela zigorra justifikatzeko. Zein adierazle? Iparraldean aritu zirela bilerak egiten eta jardun hori era gordean egiten zutela. ETAren agirietakoa betetzen zela, gero, ezker abertzaleko agirietan –funtsean metaketa soberanistarena–. ETAren hainbat agirietan eta auziperatuek jorratutako beste hainbatetan antzeko terminologia dagoela. ETA ez zutela gaitzesten eta bere desagerpena argi eta garbi eskatu ere ez...
Eta harrigarriena, auzipetuek borroka armatuaren aurka daudela publikoki adieraztea eta ETA sobran dagoela esatea zigorra saihesteko trikimailu bat besterik ez dela. Eta arriskutsuena (autoaren 37 eta 38. orrialdeetan), auzipetuek adierazpen askatasuna eta jarduera politikorako eskubideak gainditu zituztela beren jardunarekin, eta jardun horrekin beraiekin bat datozen eta antzeko ideiak dituzten beste erakunde batzuen jarduera biolentoa ahalbideratu eta babestu dutela.
Funtsean, datozen asteetan aktualitate politikoan egongo den gaia aurreratu du sententziak: ea Bildu azaroaren 20ko hauteskundeetan egon litekeen ala ez. Eta epaiaren muinak dio ezetz, Bildu, azken finean, ETAk metaketa soberanistarako asmatutako tresna bat dela. Ea zer dioen fiskaltzak Bildu-Aralarrek aurkeztuko duten hautagaitzaz, baina oso posible da maiatzean Bilduren legeztatzean bizi izandako kapitulu haiek guztiak orain berriz errepikatzea.
Potser no saps qui és Donald Berwick, o per què ho esmento en el títol d'aquest article. El mateix ocorre, evidentment, amb la majoria de les persones que participen en el Pacte Sanitari en curs. No saben què és el Triple Objectiu de Berwick, i menys encara l'Objectiu... [+]
L'article La motoserra pot ser temptadora, escrit en els dies anteriors per l'advocada Larraitz Ugarte, ha donat molt a parlar en un sector molt ampli. Planteja algunes de les situacions habituals dins de l'Administració pública, entre les quals es troben la falta d'eficiència,... [+]
És important utilitzar correctament un idioma? Fins a quin punt és necessari dominar la gramàtica o tenir un ampli diccionari? Sempre he escoltat la importància de la llengua, però després de posar-me a pensar, he arribat a una conclusió. Pensar sovint comporta això;... [+]
L'altra vegada vaig ser a un lloc que no visitava i que tant m'agradava. Sent allí, em vaig sentir a gust i vaig pensar: aquest és el meu lloc favorit. Amulet, amulet, amulet; girant la paraula en el camí de casa. Curiosament vaig buscar en Elhuyar i apareixia com a amulet... [+]
Al llarg de la seva trajectòria acadèmica, adolescents i joves rebran en més d'una ocasió orientació acadèmica i/o professional per a aquells estudis que els resultin d'utilitat. Cal oferir-los lideratge, perquè solen estar plens de dubtes cada vegada que han de prendre... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta