Opor garai ofizialaren ondoren, krisi ekonomiko finantzarioak gure ondoan segitzen du, bere ondorio pertsonal eta sozial dramatikoekin. Politikaren ordua da irtenbideak aurkitzeko, Merkatuen aginduetatik askatzeko eta ekintza bateratua bilatzeko; horrela, eszenatoki berriak imajinatu eta sortu ahalko dira; ekonomia hazteko, enplegua sortzeko eta aberastasuna justuago banatzeko ere.
Horretarako, noski, badaude erremintak. Horietako bat da politika fiskala, gainditzeke dagoen irakasgaia. Hain zuzen, foru erakundeen artean politika fiskalaz eztabaidatuko dute hilabete honetan.
Panorama horren aurrean, honako errealitate instituzionalarekin aurkitzen gara, guztiz erabakigarria beste mota bateko politika fiskala aurrera eramateko: EAEko gobernua PSOE-PPren eskuetan dago, ez dauka eskumen fiskalik, foru erakundeek baitute gai horretan eskuduntza bakarra. Baina diputazioetan fiskalitateaz dauden planteamenduak oso ezberdinak dira. EAJ Bizkaian eta PP Araban ez dira zergak igotzearen aldekoak, Bilduk aldiz, Gipuzkoan jadanik mahai gainean jarri du zergak igotzea eta aurreko legegintzaldian ezabatutako hainbat neurri berrezartzeko asmoa agertu du. Patronalak presio fiskal txikiagoa eskatzen du, ez du ondarearen gaineko zergaz hitzik ere egin nahi, “iraganeko kontua” delako bere ustez, eta ez du sozietateen gaineko zerga igo nahi. Sindikatuek benetako erreforma fiskala nahi dute, gehien dutenek gehiago ordain dezaten eta iruzur fiskalari behingoaz aurre egin diezaioten.
Gauzak horrela, eta emergentzia nazionala gainean dela, jarrera zintzoa behar da, errealista eta zentzuzkoa. Aberatsak zergapetzen dituen politika fiskala behar da, eta iruzurra ezabatzeko aukera eman behar du politika horrek. Hiru aldundien artean adostasuna lortzea posible ez balitz, Bilduk Gipuzkoan egin dituen planteamenduak aurrera eraman beharko lirateke, sikiera.
Les Hisendes Forals d'Araba, Bizkaia i Guipúscoa acaben d'extreure les dades de la recaptació, i hem vist que han rebut més diners que mai. Aviat anuncien que prendran el marge necessari per a la reflexió sobre la reforma fiscal, perquè no hi ha pressa ni necessitat especial... [+]
Els propietaris del mercat, quan se'ls demana que acceptin qualsevol tipus de limitació o control, han dit que no –com hem vist en el cas dels lloguers i els aliments bàsics– tantes vegades com han dit que no. S'han enfrontat al Govern quan s'ha plantejat gravar els excessos... [+]
És sabut que la qüestió competencial és decisiva en l'àmbit econòmic. Diu que determina el repartiment de poders. I si som més exigents, podem dir que també estableix qui té el poder i, per tant, qui no l'exerceix. Les competències principals han estat reservades pels... [+]