Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Madrildik zerura

  • Ni hiltzaile izanik, narratzaileak, Beñat, ez dit biktima aukeratzen ere utzi, bere burua jarri du halakotzat, fikziotik nire pazientzia gehiegi tenkatuz; ez du hiltzaile onen lana errespetatzen. Total, amaiera jakiteak ez du garrantzirik; irakurlearentzat izango da, hiltzaileari lana dezente gogortzen baitzaio.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaztediaren Munduko Jardunaldietarako Espainia guztitik iritsitako pausoei begira saiatu nintzen lasaitzen eta hiltzeko beste norbait topatzen, Alcala kalea zeharkatzen zuen prozesioari adi, inguratzen ninduen zirriparraz ahaztu nahian, hiriari Gran Prix itxura ematen zion zirriparra kantalari bat, hamasei, hamazazpi urtekoa, izerditua. “¡Benedicto, equis, uve, palito!” niri kirioak dezente txikituz, Beñaten kontra hori. (Biktima bera izatea erabaki bazuen, eta nik obeditu diot narrazioa korapilatzearen errudun ez izateko, galdetuko diozue zuen buruari ea Beñat bizirik ote zegoen aurreko testua idatzi zuenean; bai, bazegoen, eta udan zehar txiringito hau itxi behar izan badugu, Patrick Swayzek hartarako bidea oso eginik utzi bazuen ere, gizonak Argiako erredakziokoekin kontaktuan jartzen ia hilabete pasa duelako izan da).

Errespetu falta bat baino gehiago zen. Detektibeari argiki nire kontra diren gauzak onartu dizkio, diskreziorako aukera gutxi uzten didan eta duela aste batzuk buruan hazi zaidan Amyren (Goian bego) estiloko motots hau kasu. Eta detektibe jauna, nahikoa atzeraturik ikusten zaitut ikerketan, harritzen nauen zerbait, narratzailea, berarentzat lan egitea ohore bat izango zela esan nion narratzaile bera, canalla mozorro ez oso sinesgarria asmatu badu ere (nork sinesten du Hamaikabati bozkatu diola?), detektibearen alde jarri baita hasiera-hasieratik, lehen orrialdean nire deskribapena eta krimenaren nondik norakoak emanez.

Detektibe jauna, zure sekreta, ohi dutenez, gaizki mozorrotuaz libratu garenez, esango dizut Beñat Bartzelonan hiltzen ari zela, Aita Santuaren mezara arima hutsez etortzeko moduko orduan, eta krimenaren lekura itzultzea hanka-sartzea izaten denez, fikzioan gaizkile askok egiten duen zerbait, ni El Pradora, José de Riberaren gaztaroko koadroen artera joan nintzen, fetxa horietan ikusgai, eta tikea dut, eta krimenaren erretratuak memorian.

Beste pista/koartada bat. Chestertonek eliza katolikoa miresten zuela idatzi bazuen, besteak beste, barkamenerako eraikuntza handi bat delako, Madrilen zoratzen lebilke aitorlekuz gainezka zegoen Retiroan, eta metroak bete zituzten gazte haiekin, langileok gure lekua utzi eta zutik begiratzen genien txartelak ere ordaindu genizkien turista nerabe haiei, bekatuak aurrez barkaturik, baina bekatu oraindik, dakizkienaren abiatu nahi konstantez: oso merke kendu zidan gainetik apaiz onberak Beñat hiltzearen bekatua, burutzen ez dakidan errezoren bat.
Ezingo nauzu kartzelaratu, koartada zerutiarrak ditut.

Beñat, azken oharpen bat zerutik (ez zenuten pentsatuko infernuan zegoenik!), detektibeari pistak ematen jarraitzeko asmoa bazenu, edo Hamaikabatekin berriro sarkastiko jartzekoa: Rouco Varelarekin kontaktua egin dut, hurrengo Aita Santua izan liteke bere ahotsaren botere hipnotikoa baloratzen ikasten dutenean –Jainkoarekin kontaktu zuzena frogatu zuena–. Bi astez, abortatu zuten emakume damutuei barkamena emateko bere desioa jakinarazi zigun Roucok –Chesterton poztuko lukeena–.

Nik ez nuke hil eta gero Roucoren kontaktuek imajina dezaketen infernurik bizi nahi, ezta berriro zerurik ere.


Últimes
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude