Gaztea-ko zuzendari ohia, EITB.com-eko egungo arduraduna, Zinemaldiko galen gidari glamurosoa, Katu Kale programa mitikoaren aurkezlea, tolosarra…
1990etik gaur arte EITBko zuzendaritzan... Susmagarria, ezta?
Susmagarria? Postu elektrikoak albistegiei eta aktualitateari lotuta daudenak dira. Nori inporta zitzaion Gaztea bertan hasi nintzenean? Eta EITB.com-i buruz asko hitz egiten da orain, baina orain dela lau urte?
Gaztea ez zitzaiola inori axola?! Kritika askotxo jasotzen zenituzten ba...
Beste modu batera egin zitekeela? Ziur baietz, baina konbentzituta geunden hori zela bidea eta denborak arrazoia eman digu. Gaur egun, Gaztea 40 Principales-en gainetik dago!
Eta arrazoiak noiztik isiltzen ditu kritikak?
Kanpoko formula bat zela? Ados, baina garai hartan jende askok Radio 3 egin behar genuela aldarrikatzen zuen, eta Radio 3 ez da 40 Principales baino euskaldunagoa izango, ezta?
Auskalo, bilbotarrak nahi duten tokian jaiotzen badira...
Radio 3ren formula Radio 3k asmatu zuela uste duzu? Ez duzu usteko 40 Principalesen eredua 40 Principalesek sortua dela, ezta? Zorionez edo zoritxarrez, gure zibilizazio honetan gauza gehienak amerikarrek asmatu dituzte.
Leku ederrera etorri naiz Katu kaleren itzulera aldarrikatzera.
Nik ikusiko nuke, baina uste duzu musika saio bat kontsumituko lukeen gazte batek 25 minutuko erreportajea jasango lukeela? Ongi etorri azkar kontsumitzeko pilula laburren arora!
Orain ulertu dut zuk zuzentzen duzun EITB.com-en filosofia.
Besteak sarean badaude gu ere bai. Zergatik ez dira gure produktuak gure erabiltzaileen esku egongo? Gaur egun, Interneterako estrategiarik ez daukan komunikabideak ez dauka etorkizunik.
EITBn lanpostu finko bat lortzeko, estrategiak ez, mirari bat behar da!
EITBn, beste edozein komunikabidetan, eta metalurgian! Bukatu da bizitza osorako lanpostuen eredua. Hemendik ateratzera eta beste hizkuntza batzuetan lan egitera ohitu beharko gara.
Ez al zen ba “gertu“ Euskadi Irratiaren leloa?
Orain dela urte batzuk inork ez zuen zalantzan jartzen EITBren beharra, baina orain bai. Egunero eskaintzen dugunarekin gure izana justifikatu behar dugu. Ez pentsa EITB betirako denik!
Ez esan Goenkalek EITBk baino gehiago iraungo duela!
EITBk, RTVEk, edo BBCk ez daukate etorkizun ziurrik. Kulturari lotuta dagoen eredu publikoa hankaz gora doa, eta zer gertatuko da diru publikorik egongo ez denean?
Igual que amb l'ajuda dels artistes hem viscut la florida d'Euskal Herria, també en aquesta ocasió, amb el seu impuls, continuem fent el camí junts, donant el suport necessari als presos polítics, exiliats i deportats bascos
El lector ja sap que l'Associació Harrera neix... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT QUAN:
2 de febrer.
ON: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.
----------------------------------------------------
El 20 de setembre del passat any vam tenir coneixement per primera vegada del col·lectiu musical en el perfil de la xarxa social que acabaven de... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]