Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Harriaren hizkuntz politika

  • Soziolinguistika Klusterreko Hausnartu sarietan bigarren saria jaso zuen Galder Unzalu deustuarrak “Sugea dantzan: She’s fashion-etik Bilbao euskaraz-era” lanarekin. Bilboko espazio publikoaren diseinu eta kudeaketaz ari da eta komunikazioak zein euskarak duten lekuaz.

Galder Unzalu

“Ideologiak esan ezin duena idazten du harriak” esan zuen Slavoj Zizek pentsalariak Iruñean eta Galder Unzalu bat dator berarekin. Ideologia harrietan eraikitzen dela uste du, berdin klase, genero eta hizkuntz ideologia. Hirigintza liburu irekia dela, irakurtzeko aukera ematen duena. “Hiria barruraino sartzen zaigu eta horrek hizkuntz praktiketan eragiten du, era ez kontzientean askotan. Espazio batean gustura zaude edo ez”.

Bilboko Abandoibarrako hirigintzak berez ez omen die komunikazioari eta jende arteko harremanei laguntzen. Alondegia (diziplina anitzeko gunea) ere, plaza estali moduan saldu arren “itxita dago, ez dago jesartzeko lekurik, iluna da...”.

Bilbo berri horrek komunikazioa errazten ez badu, are gutxiago euskarazko komunikazioa. Alondegian, kartelak elebitan egon arren, mediatekan langile euskaldunak eta jatetxeetako kartak euskaraz, Unzaluk uste du gune moduan ez dela euskararentzako abegikorra. Izen ofizialetik bertatik hasita. Gaztelania hutsez dago, AlhóndigaBilbao, tilde eta guzti. Alondegiak, duen aurrekontuarekin, sekulako programazioa lantzeko aukera dauka, “baina euskara ez da inon ageri, umeentzako ez bada edo literaturarekin lotuta”. Euskarak asignazio funtzional eta espazial jakina duela dio. Bilbon moduan, baita Alondegian ere. Gauza berritzaileak, eztabaida teorikoak... gaztelaniaz egiten dira. “Euskara dekoratiboa da. Hasieratik erabili duten aniztasunaren diskurtsoa justifikatzeko besterik ez”.

Etorkizunera begira sortu duten azpiegitura bakarrak ere ez du euskarazko izenik. Zubiarte eta Zubizuriren kasuan, Unzaluren berbetan, ez dira mundura begirako azpiegiturak. Kanpora so dauden eraikinen izenak gaztelaniaz edo ingelesez dira (Bilbao Exhibition Centre, Bilbao Arena). Ekitaldi handien kasuan beste hainbeste: Bilbao World Series, BBK Live... Eta zer esanik ez “Bilbao” marka bera. Eraikin osoak estaltzen dituzten publizitate euskarrietan ere, Udalaren arautze faltagatik, euskararen presentzia anekdotikoa da.

Talde mutu

Bilboko Udalak euskara bultzatzen badu ere, oso gauza zehatzetan da hori, Unzaluren arabera, eta “euskarari benetan ez zaio indarrik eman nahi erabakiguneetan. Burmuin instituzionalean eta urbanistikoan leku oso zehatza dauka euskarak: euskal kultura tradizionala, umeak, jaiak... Euskara bai, baina zure txokoan, bestela arazo bihurtzen da”.

Shirley eta Edwin Ardenerrek emakumeak “talde mutu” gisa definitzen zituzten eta hala ikusten du euskaldungoa Unzaluk, erabakiguneetara sarrerarik ez daukan talde moduan. “Bilbon euskararen ezagutza maila ikusi eta erabilera %4koa baino ez izatea...”. Genero ikuspegitik hiria irakurriz gero, leku eta ordu zehatzetan emakumea ez da ongi etorria, hiriaren formak emakumea leku batzuetara bideratzen du eta beste batzuetara ez. Euskarari antzekoa gertatzen zaiola uste du.

Diskurtso hegemonikoaren arabera, “Bilbon ez da sekula euskaraz berba egin”. Denborarekin argi gelditu da hizkuntza endogenoa dela. Bilbon beti egin da euskaraz, baina asignazio funtzional eta espazial zehatza izan du: etxeko hizkuntza, intimitaterako. Bizitza publikora jauzirik ez du egin. “Erriberako azokan baserritarrekin, edo etxean, edo familiarekin euskaraz, baina kalean alboko erdaldunarekin erdara hutsean”. Unzaluren iritziz, asignazio horiek egonkortzen ahalegindu da diskurtso hegemonikoa.

Hala ere, gaur egun, hizkuntz aniztasuna da nagusi eta gaztelaniaz ez dakien bat baino gehiago bizi da Bizkaiko hiriburuan. “En Bilbao castellano siempre” horrek ez du balio. Bilboko Udala bera ere hasi da beste hizkuntza batzuk erabiltzen, “era testimonialean bada ere”. Errealitateak diskurtsoa gainditu arren, urtetan “ustezko egia horiek naturalizatu izanak” gure hizkuntz praktika baldintzatu du eta euskaldunek gaztelaniarekin lotu dute Bilbo. Trenetik atera bezain laster gaztelania hartu dute euren hizkuntzatzat.

Bilbora bizitzera etorritako hamaika lagun elkarrizketatu ditu Unzaluk eta Bilbo gaztelaniarekin lotzen duten laurak euskaldunak dira. Bilbo euskara hutsarekin lotu duten biak, ostera, atzerritarrak, euskara existitzen zenik ere ez zekitenak. Bi horiei, “hiria bera urratzeak, bertan bizitzeak, ekarri die Bilbo eta euskara lotzea”.

Peruarrak Gran Via errumanierarekin lotzen du; Gobernu Zibilera askotan joan behar izan duelako eta han batez ere hizkuntza hori entzun duelako. Boliviarrak, ostera, Bilbo eta euskara Arangoiti auzoan lotzen ditu, berez bilbotarrentzat erdalduna den auzoan. Kontua da Magisteritza eskola dagoela han eta lagun batekin eskolara egindako bisitan euskaraz entzun zuela gehiena. Horregatik Abandoibarran, adibidez, EHUko campusa jarri izan balute askoz inguru euskaldunagoa litzatekeela uste du Unzaluk. Ez da kasualitatea, adibidez, Erripako jolas-parkean euskara asko entzutea.

Ibaizabal eta euskara biziberritzen

Mugak muga, euskara eta euskal kultura badoaz apurka-apurka lekuak bereganatzen, “etnikotasuna” galtzen. Lurdes Mendesi irakurri zion Unzaluk munduan artista mota bi daudela. Alde batetik estatubatuar eta alemaniar zuriak, gizonezkoak. Horiek artistak dira. Gainontzekoak, aldiz, artista etnikoak. “Berak etnikoak zioen, baina, noski, emakumeak ere sartzen dira hor. Etnikotasuna boterearen marka da, jendea mailakatzeko erabiltzen duena”. Berdin “euskal” artistekin ere. Baina dagoeneko batzuk galdu dute “euskal” hori, “euskarazko literaturaren indarraren eta onarpen sozialaren ondorio”. “Euskal” galtzeak hiriko parte bihurtu ditu, gizarteko pertsona erreferente. Ez dira adibide asko, baina bada zerbait bere ustez.

Teorikoek “apropiazio ez egoki” moduan definitzen dituztenak ere hor daude. Abandoibarra egonean gozatzeko diseinatuta egon ez arren, jendea bere txokoa bilatzen joan da. Berdin gertatu da euskararekin: “Euskalduna zubiaren azpian Deustuko jaietan txosna gunea jartzean, adibidez. Edota norberak egiten dituen apropiazio ez egokiak ere badira, erabakiguneetan euskaraz egiterakoan”.

Unzaluk Ibaizabal hartu du egindako aurrerapausoen metafora bezala. Abandoibarrako ibaiertza, bere ustez, apropos eginda dago ibaitik urrutiratzeko, Europako hainbat hiritan gertatzen denaren kontra. “Bilbon ibaiaren irudi zikina ez da aldatu. Erabilgune moduan ez da onartzen, baina jendeak hori gainditu egin du”. Jendeak poliki-poliki apropiazio ez egokia bultzatu du; jaietako kukañak direla, piraguak, Psicobloc Series eskalada txapelketa, triatloiak... Euskararentzat sinbolo baliagarria dela uste du Unzaluk. “Azpian egon da, onarpenik gabe, ezkutuan, baina faktore zehatz batzuei esker ateratzen ari da. Ibaia biziberritu den moduan euskara ere biziberritzen doa. Irudia garbitzen, estigma kentzen. Hiriaren imaginarioaren erdian lekua lortu behar du euskarak”.


Últimes
Ernai celebra el Gazte Topagune en Berriozar del 17 al 20 d'abril
Se celebra en Berriozar (Navarra) sota el lema Gazteon eskutik. Han reivindicat que el punt de trobada "no és més que una mera iniciativa": "És una manera de reunir joves de tots els racons d'Euskal Herria i d'unir forces", ha afegit.

HAMAS confirma que alliberarà tres ostatges el dissabte
Encara que el risc que es trenqui l'alto-el-foc ha estat real durant tota la setmana, totes dues parts estan en camí d'arribar a un acord: Hamàs alliberaria més ostatges perquè Israel ha fet "promesa" de no interferir en l'accés a Gaza. Els països de la Lliga Àrab celebraran... [+]

Repassant el present dels filòsofs d'ahir

L'epistemologia, o teoria del coneixement, és una de les principals àrees de la filosofia i al llarg de la història s'han succeït importants debats sobre els límits i les bases del nostre coneixement. En ell es troben dos poderosos corrents que proposen diferents vies d'accés... [+]


Els ecologistes recorden que hi ha alternatives a l'excavació d'Aralar davant les amenaces d'expropiació per al TAV
L'alternativa que uniria Navarresa i Ezkio-Itsaso suposaria la perforació d'un túnel de 22 quilòmetres a l'interior d'Aralar, amb un cost d'uns 1.300 milions d'euros. No obstant això, tant els ajuntaments de les localitats per les quals discorreria aquest enllaç com els veïns... [+]

Retarden el judici contra el grup Raimundo El Canastea, acusat d'acusacions més greus
El judici que havia de tenir el dimecres ha estat modificat de data per un recurs presentat en l'últim moment per l'alcalde d'Estella. Ara, al grup se l'acusa també d'incitar " a l'odi" i els seus membres corren el risc de ser condemnats a fins a quatre anys.

El Congrés espanyol aprova la iniciativa del PP per a retardar el tancament de les centrals nuclears
Junts i ERC s'han abstingut en la votació i la proposició no de llei presentada pels populars ha tirat endavant amb els vots de pp, Vox i UPN. Suposaria l'augment de la vida útil de les set centrals nuclears de l'Estat espanyol que es preveuen tancar entre 2027 i 2035.

Denuncien la “ingerència del poder judicial” a Sant Sebastià pel cas de les peticions de basca dels policies locals
El Tribunal Superior de Justícia del País Basc (TSJPV) ha rebutjat al gener de 2010 la convocatòria de dues places d'agent de la Policia Local amb el perfil de basc B2, en considerar que demanar basc podia ser "discriminatori". A través de les concentracions, la Comissió de... [+]

Responsabilitat de les institucions en la protecció dels nens i nenes

Aquesta setmana hem tingut coneixement que el Jutjat de Getxo ha arxivat el cas dels nens de 4 anys d'Europa Ikastetxea. Això ens porta a preguntar-nos: estan disposades les instàncies judicials, policials… per a respondre a les demandes dels nens? Es protegeixen de veritat... [+]


"El determinisme tecnològic de la consellera d'Educació ens preocupa: cal entrar sí o sí, de manera acrítica"
L'ús de les tecnologies està sent objecte de debat en la Comissió d'Educació del Parlament Basc, i per a això estan aportant a aquesta comissió diferents experts i agents. Hem parlat amb l'equip de responsables d'Altxa Burua que ha demanat la normativa general per a prohibir... [+]

els Estats Units i Rússia asseguren que estan disposats a arribar a un acord per a acabar amb la guerra d'Ucraïna
Trump i Putin han mantingut una conversa telefònica d'una hora i mitja, que s'ha prolongat durant dues hores. Tots dos han coincidit que comparteixen el "treball conjunt" per a aconseguir la fi de la guerra a Ucraïna, però han deixat clar que la volta d'Ucraïna a les fronteres de... [+]

2025-02-13 | Axier Lopez
Boicot a la balena i a la massacre de dofins
A les Illes Fèroe, un arxipèlag de l'Atlàntic Nord, sota el control de Dinamarca, maten cada any centenars de cetacis –normalment més de mil–. Alguns la diuen "tradició", per la seva antiguitat de diversos segles. Però les conegudes i virals imatges de centenars de dofins... [+]

2025-02-13 | Gedar
El gas rus torna a Europa per la ruta TurkStream
Eslovàquia ha anunciat que continuarà rebent gas rus després de la interrupció del flux a Ucraïna, i Transnístria ha renunciat a l'ajuda "" d'Europa a través d'Internet.

GUET Grup de Dones de la Universitat de Vitòria-Gasteiz
“Com és possible que el professor segueixi en la UPV? Porta anys atacant, i era sabut”
Després de conèixer les denúncies presentades contra un professor de Filologia Hispànica del Campus de Vitòria-Gasteiz, el Grup de Dones de la Universitat GUET de Vitòria-Gasteiz va celebrar una assemblea oberta. Al llarg d'una setmana, s'han recollit "desenes" de denúncies i... [+]

Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


El pavelló de la Petita Velocitat que va ser camp de concentració en 1936 es mantindrà a Irun
En l'estació de tren d'Irun, el pavelló de la Petita Velocitat, situat en la part posterior de l'edifici de la Duana, seguirà en peus com a testimoni del temible sistema de reclusió de la postguerra de 1936, a causa de la borrroka dels grups memorialistes. El pavelló va ser... [+]

Eguneraketa berriak daude