Espainiako gidaritza eman diote donostiar
kazetari honi.
“Mundu berde bat eta bakean” lortzeko egiten omen duzue lan. Teletubiak baino ez zaizkizue falta.
Mundu hori bihar lortuko dugula esatea, egia da, inozoa litzateke oso, eta ez sobera praktikoa. Ez gara erromantikoak, anbizio handikoak baizik.
Ea anbizio handi horiek.
Epe motz eta ertainean: Garoña ixtea, energia garbietan oinarritutako sistema elektrikoa lortzea, kostaldea hormigoi eta adreiluetatik babestea, negutegi efektua sortzen duten gasak murriztea, transgenikoak baztertzea...
Eta gure erosotasuna, zer?
Deserosoagoa iruditzen zait ekintza ezaren ondorioak borrokatzea. Ordaina dagoeneko ari gara ezagutzen: 2010eko uda azken bostehun urteetako beroena izan zen.
Ados, salba ditzagun baleak hortaz.
Haratago goaz: egia da krisi garaian jendea kontserbadoreagoa dela (ekonomikoki, noski, ez ingurumen gaietan). Eta laguntzak ematen dira, baina okerreko sektoreei.
Argitu bidea, otoi.
Berriztagarrien sektorea, adibidez. Miloi bat lanpostu sortzeko gai da 2020rako.
Baina hemen lanik ez da falta: AHTa, erraustegiak, Superportua...
Superportuak ez du zentzurik, ez ekonomiari ez ingurumenari begira. Eta arazorik gabe birziklatu daitekeen etxeko zaborra erretzeak ere ez du inolako logikarik.
Alarmista hutsak zarete, arrazoi zuen Raxoiren lehengusuak.
Klima aldaketa ukatzen duena edo ezjakina da edo ez du zuhurtziarik. Gaur esan daiteke, ezer egiten ez badugu, hemendik urte batzuetara zer aldaketa gertatuko den.
Aldaketak aldaketa, politikarien ondoan egotea onena.
Boteretsuengan eragiten saiatzen gara ingurumenaren eta hiritarren alde egin dezaten. Horretarako alderdi guztiekin hitz egin nahi dugu. Baina ez du esan nahi alderdikoiak garenik.
Harreman hobea duzue multinazionalekin?
Denetarik dago. Kasurik egiten ez digutenean beste bide batzuk hartzen ditugu: Mattel, Volkswagen... Eta enpresa batzuekin elkarrizketak ditugu, ingurumenarenganako errespetu handiagoa izan dezaten laguntzeko.
Eta, saldu dituzue dagoeneko Shell petrolio konpainiari erositako akzioak?
Sekula ez dugu izan, ez izango, ezein enpresatako akziorik. Bazkideen ekarpenekin soilik finantzatzen da Greenpeace. Eta ingurumenaren aldeko kanpainak egiteko erabiltzen ditugu esklusiboki ekarpen horiek.
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
Potser no saps qui és Donald Berwick, o per què ho esmento en el títol d'aquest article. El mateix ocorre, evidentment, amb la majoria de les persones que participen en el Pacte Sanitari en curs. No saben què és el Triple Objectiu de Berwick, i menys encara l'Objectiu... [+]
L'article La motoserra pot ser temptadora, escrit en els dies anteriors per l'advocada Larraitz Ugarte, ha donat molt a parlar en un sector molt ampli. Planteja algunes de les situacions habituals dins de l'Administració pública, entre les quals es troben la falta d'eficiència,... [+]