Egia da, azken boladan esnobismoz horditurik nebilen: Primavera Soundeko kronikak Boligrafo Gorrian, Iban Zalduaren Biodiskografiak liburuaren aurkezpena, Family gora Family behera ttakunetan, ezker abertzaleko zenbaiti kritikak... Baiki, Jose Luisek ongi gaztigatuta etxeko kontuetara itzultzeko garaia dela erabaki dut; euskal identitateari, Gu honen indartzeari, ekarpentxo zintzo eta leiala egitekoa.
Kontu arina irudi lezake, bertso ttikikien gauza, baina halakoak izaten dira maiz goi arnaseko auzi ugari baino funtsezkoago finean. Izan ere, ohartu naiz uztaila dugula gainean, bertan ditugula udako herriz herriko jaiak, eta iazkoa ikusita (Shakiraren Waka-Wakaren hegemonia absolutua), bururatu zait urgentziazkoa dela alternatiba proposatzea. Alternatiba euskaldun eta abertzalea, esan gabe doa. Kanpoko musika arrotzari aurre egiteko kapaz dena. Izan ere, gaur egun ez dugu Shakirarekin lehiatzeko ganorazko euskal musika talderik. Gatibu rockeroegia da festa girorako eta gainera bizkaieraz egiten dute (eta ezagun da gipuzkoarrok ez garela batere toleranteak kontu horiekin). Kupela, ostera, gipuzkoarregiak dira zazpiak baterako. Etxe, estankatuta geratu zen etorkizun handiko pare bat disko ondoren. Ez dira Betagarriren garai onenak. Ken Zazpik letra filosofikoegiak egiten ditu. Zea Mays hor dago Negua joan da ta horrekin, baina apur bat maiztuta iritsiko da udako jaietara. Fito&Fitipaldis zale amorratuena ere nekarazteko kapaz da jadanik. Urte batean pailazoei esker irten ginen atakatik Maite zaitut gogoangarri harekin, baina ez gara ba urtero pailazoen esperoen egongo ezta?
Berandu baino lehen zer edo zer egin behar dela garbi dago, txosnetan reggaeton erritmo gogaikarriko Rabiosak irentsiko ez bagaitu. Eta halako egoeretan, zuhurrena, zentzudunena, balio seguruetara jotzea izaten da. Ondo dago jende gazteari aukera berriak ematea, baina gisa honetako kinka larrietan, klasikoengana joatea izaten da egokiena. Eta konbentzituta nago Shakirari aurre egiteko balizko euskal alternatiben artean Alaitz eta Maider direla behinenak. Dudarik gabe, Alaitz eta Maiderrekin Shakiraz libratuko ginateke behingoagatik. Ez litzateke beharrezkoa izango abesti edo disko berririk grabatzea, ezagun baita talde klasiko baten itzulerak disko berri baten grabazioak baino arrakasta handiagoa izan dezakeela gaur egun. Pulpek Primavera Sounda leporaino bete badu, ez dakit zergatik ez luketen Alaitz eta Maiderrek gauza bera egingo euskal herrietako plaza eta enparantzekin. Segur naiz Alaitz eta Maider performing first album izeneko bira egingo balute, Txanpon baten truke, Amets bat, Atxutxale, Háblame en cristiano, Miñi eta gainontzeko klasiko hilezkorrak izango liratekeela nagusi uda osoan. Shakira arrastoan sartuko genuke eta deskuidoan Euskal Herriaren independentzia ere gertuago egongo litzateke. Zaharruno bidean gauden gure belaunaldikook belaunaldi gazteenekin egingo genuke bat herriko plazetan, lehenengoak beren nerabe garaiaz mira egiten, bigarrenek gure historia musikalaren zati loriatsuetan loriatsuena –trikipoparen urrezko garaiak– ezagutzeko parada edukiz. Facebooken talde bat sortu berri dut Ttakunaren izenburu berarekin inork egitasmoarekin bat egin nahiko balu. Kamisetena, Alaitz eta Maider, itzul zaitezte! goiburarekin, bidean da. Esan gabe doa, beste ezein egitasmo izango da ongi etorria helburu goragarri hau bultzatzeko.
Tots menjaven i bevien, semblaven alegres, però algun es movia inquiet entre l'aperitiu i l'aperitiu. Anava a rebre el premi per segona vegada, però era el primer que tenia a les seves mans. Estava nerviós perquè el monument havia d'arribar a l'oficina, Fotre. Els premis ARGIA... [+]
Encara que les coses canvien ràpida i vivament, hi ha coses que no canvien: Un d'ells és el lliurament dels Premis Argia. Això és el que li ha dit a aquest cronista un periodista forà que ha vingut per necessitat, i que ARGIA ha canviat molt abans de començar el lliurament... [+]
Onintza Irureta Azkune ha participat en la xerrada en nom del grup de treball d'ARGIA:
"Una de les milers de persones que componen la comunitat d'ARGIA ens ha dit recentment que a vegades la LLUM és fosca, que hi ha notícies dures que li mouen dins. Que fem una bona feina, però... [+]
Arizona
Actors: Aitziber Garmendia i Jon Plazaola.
QUAN: 26 de gener.
ON: Casa de Cultura de Berriz. en la plaça.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) i George (Jon Plazaola) han partit d'Idaho per a intentar salvar la frontera que... [+]