Maiatzaren 22ko emaitzek irabazle eta galtzaile argiak irudikatu zituen, baina gehiengo osorik ezean, honek nahitaez ez du askatzen gobernagarritasunaren korapiloa. Irri eta malkoen gaua pasa ondoren hasi da karta jokoa, gehiengoak errespetatzearen auzia, noiz den zilegi eta noiz lapurreta, eta posizioa hartu eta eskatzearen kontuak. Alderdi askok gainera, hauteskunde autonomikoei begira egonik, inorekin ezkontzeko asmorik ez dute islatu nahi izan, oraingo konpromisoak hurrengoetan gerta daitezkeen bikoteak ez oztopatzeko. Kontu honetan poligamia ez luke hain gaizki ikusiko norbaitek.
Udal erakundeak osatuak ditugu eta Batzar Nagusien eraketarako zertzelada batzuk ikusi badira ere korapiloa ez da behin betiko askatu. PSE-EEk EAJri babesa eskaini zion lau udalerrien truke, baina errealki jomugan Lasarte-Oria zegoen, herri honetan bakarrik baitzuen PSEk gehiengoa. Iñigo Urkulluk bi egun lehenago esandakoaren aurka, Lasarte-Oriako EAJko hautagaiek Bilduri eman diote bozka eta herri plataformarekin batera PSEri kendu diote alkatetza. Alderdi diziplinaren haustura baino akordio zantzuak atzematen dira. Lanestosako PSEko kideek bai hautsi dutela barne diziplina, Bilduri bozka eman eta EAJri alkatetza kendu orduko eskatu baitie PSEk zinegotzi akta entregatzeko. Tokian tokiko berezitasunetik harago, PPk herri batzuetan EAJren aldeko bozka eman du Bilduren udal gobernuak ekidin asmoz eta PSEk akordio globalik ezean EAJri bozkatuko ez zionaren mehatxua bete du. Ez dugu jakingo Lasarte-Oriako udala goizen eratzeak zer mailatan baldintzatu dituen beste herrietako balizko akordioak.
EAJk ez du guztiz argitu ze jarrera hartuko duen Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren aukeraketa egunean. Lasarten gertaturikoak Gipuzkoak Bilduren Ahaldun Nagusia izango duenaren ideia babesten du, zail ikusten baita EAJren hautagaiak PSEren babesa jasotzea eta horrela berretsi dute PSEko buruek Lasartekoaren ostean. Baina Elorrion PPren babesari esker EAJk alkatetza lortu du eta gertaera mugatu bat bakarrik al den ez dugu jakingo momentuz. Karta jokoa ez dela amaitu dirudi eta partida hasi zenetik keinu ezberdinak ikusten ari gara, oraindik negoziatzekorik badela erakutsi asmoz. Korapiloa askatzen hasi da ekainaren 11n, baina politikan hain beharrezkoa den zuhurtziarekin, udarak oraindik ere sorpresak eman ahal dizkigula ez baztertzea hobe, batek daki.
Tots menjaven i bevien, semblaven alegres, però algun es movia inquiet entre l'aperitiu i l'aperitiu. Anava a rebre el premi per segona vegada, però era el primer que tenia a les seves mans. Estava nerviós perquè el monument havia d'arribar a l'oficina, Fotre. Els premis ARGIA... [+]
Encara que les coses canvien ràpida i vivament, hi ha coses que no canvien: Un d'ells és el lliurament dels Premis Argia. Això és el que li ha dit a aquest cronista un periodista forà que ha vingut per necessitat, i que ARGIA ha canviat molt abans de començar el lliurament... [+]
Onintza Irureta Azkune ha participat en la xerrada en nom del grup de treball d'ARGIA:
"Una de les milers de persones que componen la comunitat d'ARGIA ens ha dit recentment que a vegades la LLUM és fosca, que hi ha notícies dures que li mouen dins. Que fem una bona feina, però... [+]
Arizona
Actors: Aitziber Garmendia i Jon Plazaola.
QUAN: 26 de gener.
ON: Casa de Cultura de Berriz. en la plaça.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) i George (Jon Plazaola) han partit d'Idaho per a intentar salvar la frontera que... [+]