Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Olatu ona harrapatu nahian

  • Txingudiko Badia, Zaragozako Expo, Kontxa, EuskoTren Liga, Gipuzkoako Liga... Nesken traineruen ibilbidea da hori. Alabaina, aspalditik ari dira arraunean; esertoki mugikorrean, bateletan eta trainerilletan, nahiz eta ikusi, orain ikusten ditugun.

Batelak eta trainerillak bukatu dira. Zumaiako arraunlariak gogotik ari dira orain traineruetarako entrenatzen.
Batelak eta trainerillak bukatu dira. Zumaiako arraunlariak gogotik ari dira orain traineruetarako entrenatzen.Eneko Dorronsoro

“Duela zortzi urte pentsatzea ere Emakumezkoen Traineru Liga izango genuela... Gogoratzen naiz klubean bertan ere esaten genuela, ‘hartuko dugu mutilen trainerua eta aterako gara probatzera?’”. Amaia Gezalaren hitzak dira, hondarribiarrak (Gipuzkoa) 24 urte dauzka eta 2000. urtean hasi zen arraunean Hondarribiako Arraun Elkartean. Azken hiruzpalau urteetan, nesken arraunak booma bizi duela esan diogu eta berak gauzak bere tokian jarri ditu: “Orokorrean, litekeena da neska arraunlari gehiago egotea orain, nahiz eta gure klubean ez dugun gorakadarik igarri. Euskal Herrian trainerua da arraunaren erreferentea eta badirudi orain hasi garela neskak arraunean”. Orain telebistaz ikusten ditugu, lehen ez bezala.

Euskadiko Arraun Federazioa 1985ean sortu zen eta ordurako neskek arraunean egiten zuten. Espainiako Federazioak 1980ko arraunlari nesken emaitzak ditu jasota eta tartean gipuzkoarrak ageri dira. Emakumeen arraunean trainerua oso gauza berria da, eta orain gutxi arte esertoki mugikorrean, bateletan (lau arraunlari eta patroia) eta trainerilletan (sei arraunlari eta patroia) ibili dira. Kantauri itsasoan, konparaziorik gabe, arraunak Gipuzkoan dauka tiradizorik handiena eta neska kopuruaren gorakada nabarmena izan da herrialde horretan. Gipuzkoako Federazioak, 2003an, nesken 86 lizentzia egin zituen. Aurten, 276 egin ditu, esertoki mugikorra eta fijoa kontuan hartuta.

Emakumeen I. Txingudi Bandera, abiapuntua

Txingudiko Badia kari, 2005eko irailean festa egin zen Hondarribian eta neskak traineruan aritu ziren. Hondarribiarrek Txingudiko Bandera hura aldarrikatzen dute emakumeen lehenengo traineru lehiaketa gisa. Amaia Gezalak gogoan du 2005eko uda: “Galiziarrak, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak aritu ginen. Udan entrenatzen ibili ginen. Ez dakit orduko irudirik dagoen, baina ikusteko modukoak izango dira”. Hainbat urte segidan antolatu zen bandera hura.

2008an, Eusko Jaurlaritzak galdetu zien arraunlariei ea Zaragozako (Espainia) Expo erakusketarako trainerua prestatuko zuten. Maika Tameron han izan zen. Errenteriako (Gipuzkoa) Hibaika Arraun Elkarteko kirolari honek 18 urte daramatza arraunean. Zaragozako esperientzia polita izan zela gogoan du: “Tolosako, Errenteriako, Pasai Donibaneko eta Getariako hainbat arraunlari elkartu ginen Pasai Donibanen Zaragozakoa prestatzeko. Bazirudien Gipuzkoan bazegoela potentziala trainerutan gauza gehiago egiteko. Urte hartan bertan Kontxan egin zen estropada. Orduan hasi ziren klubak mugitzen, neskak bazeudelako”. Azken urte hauetan, traineruak abiada hartu du, gelditzeko asmorik gabe, neskek beraiek irmo esan digutenez. Beste kontu bat da, orain arte gizonen kirola izan den horretan hastapenak nolakoak izan diren, eta etorkizuna nola marrazten duten.

Teloneroak

Hitz hori behin baino gehiagotan entzun diegu emakumeei eta baita gizonezko entrenatzaileren bati ere. Zumaiako neskak entrenatu izan dituen Joxeba Aristik hala esan digu: “Beti gizonen atzetik datoz. Euri asko egin beharko du horrelako zerbait esateko: ‘Gaur emakumeen estropada dago Zarautzen’”. Hau da, neskak trainerutan hasi dira, baina gizonezkoen azpiegiturak, lehiaketak, telebistaz emititzeko muntaiak eta beste baliatzen dituzten neurrian. Aparteko lehiaketak egiteko kirol garestia da arrauna. Telonero izatearen adibide bat eman digu Maika Tameronek: “Kontxan, igandeko finala oso tristea da. Neskak portura sartzen garenean ez dago inor, denak mutilena ikusteko prestatzen ari dira. Larunbata berriz, sailkapenekoa, oso polita da, jende asko joaten da ikustera eta gu bakarrik ari gara arraunean”.

Tameron errenteriarrak kexa eta aldarrikapen asko ditu egiteko, baina garbi utzi du nola edo hala traineruan hastea izan dela garrantzitsuena. Kontxako Bandera eta EuskoTren Liga telebistaz ematen dituzte, eta gehiago edo gutxiago gustatu, pantaila txikian ageri dena bada norbait. Zumaiako arraunlari batek ederki azaldu digu telebistaren eragina: “Kontxara joan eta kristoren kamiseta gorri piloa ikusten duzu. Bateletan gehienez ama eta lehengusua joaten dira ikustera”. Hedabideok, orokorrean, klubetako telefonoak astintzen omen ditugu EuskoTren Liga, eta batik bat Kontxa iritsitakoan eta neskek –eta mutilek ere bai– dagoeneko bateletan eta trainerilletan banderak eta txapelketak jokatu dituzte. Tameronen ustez, traineru lehiaketak presaka egin dira eta nahaste-borrasteak egon dira. Akatsak aipatzen hasita zerrenda luzea da: Kontxako Lehenengo Estropadan oso itsaso txarra zegoen eta hala ere jokatu egin zen; sailkapena larunbat arratsaldean egiten dute eta finala igande goizean, bi saioak gertuegi daude. EuskoTren Ligak hirugarren urtea izango du aurtengoa eta beti izan dira gorabehera handiak. Ane Pescadorrek 19 urte ditu eta errenteriarra izan arren, Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) Koxtapen egiten du arraun. Oso kritikoa da EuskoTren Ligarekin: “Brometako Liga da. Halamoduz eta azken momentuan hasi zen, telebistan erakusteko emakumeek arraunean egiten dugula. Onenen liga dela diote, baina herrialdekako selekzioka parte hartzen badugu hor ez daude onenak. Ez dago benetako lehiarik eta ikusleak gurea serio ez hartzeko arriskua dago”. Iaz neskak ernegatu zituen beste erabaki bat: mutilen distantzia erdia prestatzen dute neskek lehiaketarako, bada, iazko Euskadiko Txapelketan federazioak ustekabean erabaki zuen neskek mutilen distantzia bera egitea. Kirol ikuspegitik ez dauka ez hanka ez buru.

Zer dago egiteko?

Zer premia dituzue? galdetu diegu neskei. Normaltasuna eskatzen dute arraunlariek, adibidez egutegi finkoa izatea, orain arte ez bezala, denboraldian zehar zer lehiaketa, nolakoak eta noiz izango dituzten jakitea. Amaia Gezala hondarribiarra harago doa: “Arraun egin nahi dugu eta ligak normaltasunean jokatu, disfrutatu eta eztabaidetatik aparte ibili. Nik ez dut nahi EuskoTren Ligak eman diezadakedan publizitatea, nik lehiatu egin nahi dut”. Entrenatu, eta batez ere lehiatu.

Neskak kexu dira antolatzaileek egindako hanka-sartzeez, bigarren mailakotzat hartzeaz, kontu gutxirekin ibiltzeaz... Hala ere, bestelako gauza askotan neskek beraiek ere ez dituzte gauzak argi, eta sorreraz maskulinoa den kirolean moldaketa asko egiteko daude, edo behintzat galderak egiteko. Neskek mutilek egiten duten distantzia bera egin behar al dute? Mutilen eta nesken altuera, pisua eta gorpuzkera desberdinak direla kontuan hartuta, ontziak neurri berberak izan behar al ditu? Eta palak?

Arraunean bai, erabaki-guneetan ez

Erreportajea prestatzeko Traineru Kluben Elkarteak antolatzen duen EuskoTren Ligako zuzendariarekin hitz egin dugu, Gipuzkoako Arraun Federazioko lehendakariarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendariarekin. Arraunlarien telefonoak lortzeko klubetako lehendakariengana eta entrenatzaileengana jo dugu. Denak dira gizonak. Iñaki Ugarteburu Foru Aldundiko kirol zuzendariak dioen bezala, gizonek gizonentzat antolatutako kirolean dabiltza emakumeak, eta arraunean egiten badute ere, erabaki-gune garrantzitsuenetan ez daude.

Iazko Kontxako Bandera bukatu eta laster, Udalak klubetako zuzendaritzako hainbat kide eta arraunlari bilerara deitu zituen. Keinu hori asko gustatu zitzaion Maika Tameroni: “Emakumeoi galdetu behar zaigu, adibidez, nola nahi ditugun Kontxa eta EuskoTren. Erabakiak klubek hartzen dituzte, ia denak gizonezkoak dira eta nahiko helduak. Klubaz arduratzen dira, baina ez hainbeste nesken arraunaz. Kontxaren ondoren deitu egin ziguten gure iritzia jasotzeko eta hori oso ondo dago”. Klubak aipatu ditu Tameronek, baina Hibaikako zuzendaritzan lau emakume eta lau gizon daude.

Erabaki-guneetan gizon-emakume balantza oso alde baterakoa dela diotenean, klubetakoez baino maila handiagoko antolaketa erakundeez ari dira. Duela bost urte, Tameron Kantauriko Arraun Elkarteak kudeatzen duen Ligan Hibaikako ordezkari gisa hasi zen eta arraro begiratzen ziotela dio, “haiek baino gazteagoa eta neska nintzelako”, nahiz eta ez izan neska bakarra. Errespetua irabazi duela dio eta orain, haiek proposatuta, zuzendaritzako idazkari da. Erabaki-guneetan egotea zail ikusten du: “Nirea adibide isolatua da, ligetan partaidetza aldetik mugimendu pixka bat ikusten da, baina ez dakit zergatik federazioan zaila ikusten dut. Bestalde, guk ere azkarragoak izan behar dugu, klubetan ardurak hartu behar ditugu eta ez dugu hala egiten. Federaziora eta bestelako tokietara iristeko klubetatik hasi behar da”. Elkarrizketatu ditugun bi arraunlari gazteenek ez dauzkate saltzeko kluba eta entrenatzailea. Gezalak hala esan digu: “Entrenatzaile eta klubetako ordezkari emakumezkoak ez egotea baino arazo handiagoa da Gipuzkoa mailako batzarretan ez egotea, horietan hartzen dira erabaki garrantzitsuak”. Ane Pescadorrek, berriz: “Gure klubean badago emakumeen ordezkaritza. Entrenatzailea gizona da, baina soberan daki nola bizi dugun arrauna neskok, eta bera da aurrena gure aldeko errebindikazioak egiten”.

Ane Pescadorrek, Koxtapeko arraunlariak, 19 urte dauzka eta badaki bera baino zaharragoek egoera bidegabeagoak ugari bizi izan zituztela: “Gauzak asko aldatu dira, lehen ibilitako neskek kontatzen digutenagatik. Adibidez, Espainiako Txapelketarako mutil infantilak eta neska seniorrak sailkatu, eta neskak Txapelketara neskak ez zituzten eraman”. 

Iñigo Alkain, Gipuzkoako Arraun Federazioko presidentea
“Arrauna oraindik oso matxista da”

2008an aukeratu zuten Iñigo Alkain Gipuzkoako Arraun Federazioko lehendakari. Orduan ari zen nesken arrauna indarra hartzen, batik bat traineruetan. Alde batetik emakumeak ditu bultzaka, berdintasunerako pausoak eman ditzan eskatuz, eta bestetik, hainbat gizon, batez ere klubetako eta federazioko ordezkariak, emakumeen eskakizunak gehiegizkoak direlakoan zirika.

Aspalditik ari dira neskak arraunean, baina azken urteotan traineruaren kontuarekin indarra hartu du. Zer moduz zabiltza?

Nire apustua da nesken arrauna bultzatzea federazioan. Genero berdintasunaren gaiarekin sentsibilizatuta nago. Baina oso zaila da hainbat klubetako eta federazioko zuzendaritzarekin lan egitea. Arrauna oraindik oso matxista da, eta horrelakoak entzuten ditut: “Mutilekin arazo bat daukagu eta neskekin 22”, edo “gizonen kirola egiten hasi dira emakumeak”.

Zu zeu zer moduz moldatzen zara nesken arrauna kudeatzen?

Lehenengo urtean [2009an] oso gaizki egin nituen gauzak. Bigarren urterako kritikak entzunda nengoen eta hobeto moldatu nintzen. Esate baterako, neskentzako arropa eskatzea bera berria izan zen niretzat. Lan horiek nik egitea baino, nahiago dut neskek beraiek esatea zer behar duten.

Haien beharren berri nola daukazu?

Entrenatzaileen bidez. Nesken arrauna indarra hartzen ari dela ikusita federazioko zuzendaritzan emakumeren bat egotea proposatu nuen. Erantzuna hau izan zen: “Horrela ondo gaude”. Berriz ere saiatuko naiz, zeren ni ibiltzen naiz emakumeen arrauna kudeatzen, baina diferentea da eta zaila egiten zait. Nahiago dut zuzendaritzan emakumeren bat egotea.

Foru Aldundiarekin nolako harremana daukazue?

Aldundiak apustu berezia egin du arraun femeninoaren alde eta ni ados nago horrekin, baina hori federazioko zuzendaritzan esplikatzea... Dena dela, haien irizpideak segitzen ez baditugu ez digute dirurik ematen, eta ni ados nago erabaki horrekin.

Kluben jarrera nolakoa da?

Gipuzkoako hainbat klubi meritu handia ematen diet, lan ederra egin dutelako. Sentsibilitatea erakutsi duten klubek nesken taldeak dituzte eta besteek ez. Badira klub atzerakoiak.

1993an %6,3 eta 2009an %20,5

Gipuzkoako Arraun Federazioko lizentzia portzentajeak dira izenburukoak. Alegia, 1993an Gipuzkoako arraunlari federatuen ehuneko 6,3 zen emakumezkoa eta 2009an portzentajea ehuneko 20,5ekoa zen. Igoera nabarmena da; gizonezkoekin berdintzeko falta den aldea bezalaxe.

Gipuzkoako arraun kontuez, eta bereziki emakumeen arraunaz, badaki zerbait Iñaki Ugarteburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari nagusiak. Harreman estua du arraun federazioarekin eta EuskoTren Liga antolatzen duen Traineruen Kluben Elkartearekin. Ugarteburuk dioenez, kirol federatua gizonek gizonentzako diseinatuta dago eta ondorioz, kirol gehienetan gizonak gehiago dira emakumeak baino.

2004an arrauna birmoldatzeko egitasmoa jarri zuten abian, garbi edukita, besteak beste emakumeen arrauna sustatu nahi zutela. 2009an Gipuzkoako emakumeen arrauna (fijoa eta mugikorra) berrantolatzeko egitasmoa jarri zuten abian. Hamar klubetako eragileak elkarrizketatu zituzten, arazoak, eragozpenak eta beharrak atzeman asmoz. Lehiaketatako egutegi eta ordutegiez galdetu zieten, ontzien eta osagarrien materialak eta neurriak egokiak zitzaizkien ala ez, klubetako instalazioak, aldagelak, entrenamendu orduekin ados zeuden ala ez. Emaitzek ezustekorik eragin al zieten galdetu diogu Ugartebururi: “Ez. Beste kiroletan gertatu denarekin badugu esperientzia. Gauza logikoak esaten zituzten”. Berritasuna EuskoTren Ligaz zuten iritzia zen. Gipuzkoa osoak selekzio bat osatzen zuenez orain arte, neska gipuzkoar askok lehiatik kanpora geratu behar zuten eta arraunlariek hori ez zuten batere gustuko. Foru Aldundiak hasieratik (2009tik) babestu du diruz EuskoTren Liga, nesken arraunarentzako erakusleiho bikaina delakoan. Alabaina baldintza bat ezarri zuen horretarako: Gipuzkoako Liga ere antolatzea. Bigarren horrek ziurtatuko zukeen (eta du) gora egiten ari den Gipuzkoako harrobiak lehiatu ahal izatea. Aurten, Gipuzkoako Traineru Ligan bost klub gipuzkoarrek (Zumaia, Getaria-Tolosa, Orio, Pasai Donibane eta Hondarribia) eta bizkaitar batek hartuko dute parte.

Emakumeen goi mailako kirolak ikusleak erakartzeko dituen zailtasunak azpimarratu ditu Ugarteburuk: “Arrazoiak asko dira. Adibidez, saskibaloian saskiak gizonenen neurri berean daude. Ikuskizuna bilatzeko gauza batzuk aldatu beharko dira. Egunen batean probatu beharko litzateke ea emakumeen estropadak bere horretan zenbat jende erakarriko lukeen”. Ildo horretatik, EuskoTren Ligan eta Kontxan telebista egotea alde handia dela dio: “Zorionekoa telebista; beste hainbat arlotan bezala, ez bazaituzte ikusten ez zara existitzen”.
 


T'interessa pel canal: Arrauna
Sorolls corporals
"Amb el Dragon Boat recuperem la confiança que teníem en el cos"
Mercedes Ortega Barrena (Bilbao, 1967) ha practicat nombrosos esports com l'atletisme, el paddel surf i ara el rem. Pertany al grup Dragon Boat de l'escola HS2 Surf Center d'Hondarribia. Es tracta d'un grup format principalment per dones que tenen o han tingut càncer. Barrena ha... [+]

2023-11-08 | Leire Artola Arin
Rem femení
Corretja llarga que deixa la pressió del pes
Finalitzada la temporada de 2023 al setembre, els remers han tingut un temps just per a curar les ferides del darrere i dels palmells de les mans. La carn viva s'ha assecat i s'ha convertit en una cicatriu. No obstant això, la major part de les ferides han tornat a tirar de... [+]

2023-11-07 | ARGIA
El dimarts es donarà a conèixer la recerca sobre la pressió de les remeres per a aprimar
La sessió informativa tindrà lloc al campus de la Universitat de Deusto de Sant Sebastià, a les 19.00 hores, a càrrec dels ex remers i autors de l'estudi Beñat Larrinaga i Ane Arbillaga. S'ha convocat a tota la comunitat de rem femení perquè aprofiti els resultats de... [+]

"Hem aconseguit el somni que teníem des de petits"
L'oriotarra Ane Sánchez, la ibartarra Maider Zumeta i la de Lizartza Xubane Uribarrena acaben de guanyar la Lliga Euskotren amb el club Donostia Arraun Lagunak.

L'Act obliga un remer a expressar-se en castellà en contra de la seva voluntat
Segons ha denunciat Euskal Herrian Euskaraz, en l'ACT TV de la Lliga Eusko Label s'ha volgut obligar a un remer que només volia parlar en basc a fer declaracions en castellà. Va ser el passat 25 de juliol, al final de les regates disputades en Lekeitio, on es va disputar la... [+]

2019-08-07 | ARGIA
En la Bandera de La Petxina les dones no poden compartir la vida amb els homes
Izaro Lestayo, de Getaria, és la primera dona patrona en la història de les lligues de rem masculines. Donostia Kultura ha confirmat que no podrà participar en la regata de la Petxina, que s'està celebrant en Donostia.

Ane Arbillaga. No tot és ciavoga
"No aixeco banderes i, no obstant això, admiro als que segueixen a rem"
Diuen que en Pasai Donibane la persona aprèn a remar abans de nedar. Concretament, Batelerak van realitzar una exhibició al setembre de l'any passat: Va guanyar la bandera de La Petxina per cinquena vegada consecutiva. Després de guanyar tot, la trainera va quedar buida: a la... [+]

Ofegat

Al principi, per a quan feia un temps plujós, Miguel Strogoff li va semblar magnífic. Es van instal·lar en el sostre del poliesportiu per a passar els matins en les noves i acolorides màquines. Per a la segona setmana, algú li va comentar que la màquina de caminar, un... [+]


2018-09-06 | Miren Osa Galdona
Hi ha rem fora de les regates de televisió
La temporada de rem d'enguany està a punt d'acabar. No sols per a esportistes d'alt nivell, sinó també per a “altres” remers que han estat batent rems tot l'año.al marge de l'espectacle que creguin les regates, en aquesta època de l'estiu també han remat, encara que amb... [+]

Per què no remar?
Estaven a punt de complir 40 anys i volien celebrar l'aniversari d'una manera especial. Menjar? Passar el cap de setmana no sé on? No, havia de ser una altra cosa, una cosa que es recordaria amb orgull, interior, tal vegada un somni no complert per sempre.

2017-12-27 | Ainhoa Bretos
La trainera femenina de Deusto, amb una gran tanda
Han passat vuit anys des que 56 dones es van reunir, els rems van arribar a les estrenes i van donar principi a la primera lliga femenina de traineres. Des de llavors, s'ha repetit cada any, i encara que en un principi va ser difícil poder formar quatre traineres, cada vegada... [+]

Albora karga

Aurtengo Donostiako Estropaden bigarren igandean, emakumeak erlojuz kontra bota zituzten uretara itsasoaren baldintza bortitzek “behartuta”. Gizonezkoak, berriz, tradizio sakratuari eutsiz, launaka bi txandatan.


També en l'ona més gran
A penes una dècada. En 2008, la mar salvatge va convidar a les dones a disputar per primera vegada la Bandera de la Petxina. Haurien preferit una mar més dolça, però no haurien dit que no a l'oportunitat històrica, les remeres van dir “aquí estem i podem”.

Eguneraketa berriak daude