“Inguratutako irla honetatik mugitzen ez banaiz, goseak hilko nau”…
Politikoki zauden tokia arriskutsua izan daiteke. Baina ihes egiterakoan, pertsona bera al zara? Askorentzat kontzientzia aldakorra izan daiteke; guretzat, berriz, deabruaren ideiarik nazkanteena.
“Belaunikaldiek utzitako zuloetan landatuko ditugu haziak”.
Navarristez ari gara, UPNko traidoreez. Bilduren kontuak izugarri pozten gaitu, baina “realpolitik” kontzeptuaren arriskupean kokatuko dira koalizio horren zenbait ideia eta jarrera historiko.
“Amerikara alde egitea” da irtenbidea?
Munduan ez dago paradisurik. Hemen egin beharko dugu guda soziala. Internazionalismoa erretorika hutsa da, bakoitzak bere kolektibitatea salbatu behar du, Nietzscheren eta Eskorbutoren “todos contra todos” ideiari jarraituz. Badira gaur justizia soziala bilatzen duten estatuak, adibidez, Latinoamerikan. Hor daude gure bihotzak.
M15 delakoek ulertu dituzte nafarren nahi eta premiak?
Espainiar ezkertiarrak benetako alderdi komunista behar du eta ez halako ergelkeria. Bolivia edo Venezuelatik ikas dezakete eta zergatik ez, gipuzkoarrengandik. Argi dago zein den bidea: herriz herri lan egin, gizartea politizatu eta hauteskundeetan indarra erakutsi. Irabazi eta gero legislatu. Hugo Chavezek bezala. Hau da XXI. mendeko iraultza.
“Ez dakit ADNa edo MDMA den…” gisako esaldi-perlek erakusten dute hankak dituzuela modernitatean eta tradizioan…
Orainaldia iraganaren semea da. Iragana ulertu ezinik dabiltzanak ez dute inoiz oraina ulertuko. Guk iragana aztertu dugu kulturalki, musikalki, historikoki eta politikoki, proiektua gauzatzeko. Ez gara talde cool bat, ez gara unibertsitatera joan, ez dugu musika elektronikoa erabiltzen eta ez gara PSOEren mugimendu indie horren titietatik elikatzen, baina egiatik hurbilago gaude, ez izan zalantzarik.
Tots menjaven i bevien, semblaven alegres, però algun es movia inquiet entre l'aperitiu i l'aperitiu. Anava a rebre el premi per segona vegada, però era el primer que tenia a les seves mans. Estava nerviós perquè el monument havia d'arribar a l'oficina, Fotre. Els premis ARGIA... [+]
Encara que les coses canvien ràpida i vivament, hi ha coses que no canvien: Un d'ells és el lliurament dels Premis Argia. Això és el que li ha dit a aquest cronista un periodista forà que ha vingut per necessitat, i que ARGIA ha canviat molt abans de començar el lliurament... [+]
Onintza Irureta Azkune ha participat en la xerrada en nom del grup de treball d'ARGIA:
"Una de les milers de persones que componen la comunitat d'ARGIA ens ha dit recentment que a vegades la LLUM és fosca, que hi ha notícies dures que li mouen dins. Que fem una bona feina, però... [+]