Brancaccio. (Norma, 2008)
Gidoia: Giovanni di Gregorio / Marrazkiak: Claudio Stassi
96 orrialde, zuri-beltzean.
Palermo ekialdean dago Brancaccio auzoa, tren geltokiaren atzealdean. Siziliako beste hainbat lekuren antzekoa da, kale ilun eta eraikin zaharkituekin. Postal ponpoxo bila ez dabilen kanpotarraren begietara kale-bazterren itxura narrasak xarma berezia izan dezake, baina esku artean dugun fumettoak (zein izen ederra komikia izendatzeko!) erakusten digu argazki zikin horren atzean errealitate are beltzagoa dagoela. Urterik bortitzenak pasa diren arren, La Cosa Nostrak ezkutuan kontrolatzen du oraindik Brancaccio, hango negozioak eta hango herritarren joan-etorria, Hollywood-ek zabaldu duen mafiaren irudi sarri epiko horretatik at.
Bi autore palermotarrek, Giovanni di Gregorio gidoilariak eta Claudio Stassi ilustratzaileak, apaingarri gehiegi erabili gabe lortu dute presio hori islatzea; mafiaren presentzia itogarria da Brancaccioko eguneroko bizitzan. Isilpekoa da, ez dago tirorik, ez odolik, baina bertakoek lepondoan sumatzen dute haren hatsa.
Brancaccio nobela grafikoa eta salaketa-kazetaritza uztartzea xede duen Graphic journal bildumaren baitan plazaratu du Normak. Bildumako liburuek kazetarien eta gaiarekin harremana duten lagunen artikuluak jasotzen dituzte. Brancaccio-ren gaztelaniazko edizioan parte hartu dutenetakoa da Maria Paz Lopez, La Vangurdiako Erromako korrespontsala. Aitzinsolasean dio, agian, Sizilia ederrean bizi ez den pertsona batek ez dituela komikiko ñabardura guztiak harrapatuko. Litekeena da hala gertatzea. Dena den, gabezia hori testu periodistikoek betetzen dute: Rita Borsellinoren (mafiak hildako Paolo magistratuaren arreba), Saverio Lodato kazetari italiarraren, pizzoaren –mafiak exijitzen duen zergaren– kontrako Adiopizzo mugimenduko kideen eta Di Gregorio-Stassi bikotearen hausnarketa eta azalpenek komikiak kontatzen duen istorioa hobe ulertzen lagunduko digute.
Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]