deitzen zieten zaleek: Los azules. Urritxe zuten lur zelaia, zanpatua, aldageletarantz etzana, euri aldietan hiru bat errekastoz hornitzen zena jokalarien desesperaziorako. Dozena erdi aldi baino gehiagotan tokatu nintzen Irungo Real Union eta Hernanirekin haien aurkako partidatan. Gogoan dut Astiazaran aurrelaria bertan aritzen zeneko garaia –Amorrortu entrenatzaileak Astiazaran SDAn jokalari izan zuen– eta honek aurkako defentsak jotzea, baloia jotzea adina maite zuela. Zornotza Etxano ere ezagutzen nuen, ordurako ohartua nintzen lur bereko bi munduak bizi nituela, aipatu bikotea Donostiako Realean baino Real Sociedad de San Sebastianen ezagunagoa egin bazen ere. Lehengo astean SDA, Zornotza Etxanoko Sociedad Deportiva de Amorebieta Bigarren B mailara igo da, berrogei bat urte hirugarrenean igaro ondoren. Orain belarrezkoa dute zelaia, Urritxe Barria. Baina oinarrizko gauza batzuek lehengotan diraute, azulek los azules izaten jarraitzen dute eta Zornotza Etxanoko futbol elkarteak SDA du izena. Horregatik hain zuzen Goierriko Villafranca, Ordizia bilakarazi izanak ematen du poz, eta eredugarriak ez duela beti eredua sortzen pena. Zelai bereko bi mundu. Futbolak ere iraultza behar du.
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
Potser no saps qui és Donald Berwick, o per què ho esmento en el títol d'aquest article. El mateix ocorre, evidentment, amb la majoria de les persones que participen en el Pacte Sanitari en curs. No saben què és el Triple Objectiu de Berwick, i menys encara l'Objectiu... [+]
L'article La motoserra pot ser temptadora, escrit en els dies anteriors per l'advocada Larraitz Ugarte, ha donat molt a parlar en un sector molt ampli. Planteja algunes de les situacions habituals dins de l'Administració pública, entre les quals es troben la falta d'eficiència,... [+]